Nondik etorriko zaio argi berria (gure herriari)?

Gabriel Aresti maisua:

Zeren esperoan dago gure herria?

Puntua’

Gure esku dago? Zer?

Ezkerra erabat galduta Europa osoan, hasi Britainia Handian segi Eskozian bukatzeko Italian edo Espainian (una, grande y libre-n) zein Irlandan nahiz Frantzian edo Grezian…

Brexit ala ez?

Eurexit ala ez? Euroa ala moneta propioa?

Abian ala ez?

Nondik abiatzeko? Nora joateko? Zer erabakitzeko?

Borondate onenarekin eginda ere, abiapuntua okertuta harturik edo eta martxan jartzeko, hots, austeritatearen aurka jotzeko, erabili behar diren neurri egokiak ez hartuz, eta, horien ordez, onarturiko erabaki aldrebestu posibleen ondorioz, porrotera abiadura handian joan gaitezke, austeritate maila handiago batera eta jadanik ezagutzen eta jasaten dugun egoerara baino egoera are txarrago batera.

Aresti, beti Aresti, maisua1:

Gure diru teoria modernoa
defendituko dut.

(…)

baina gure diru teoria modernoak
iraunen du
zutik.

Arrosa gorria ala zuria?: Independentzia politiko eta ekonomikoa: arrosa gorria ala zuria?


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude