Hasteko ikus ‘Puntua’[1] izeneko sarrera.
Ez, Baionan ez zuten ‘puntua’ ukitu.
Hauxe utzi zuten garbi goi mailako adituek (sic)[2]:
“…agerian geratu zen Euskal Herrian oraindik bide luzea geratzen dela Eskozia edota Kataluniaren egoerara iristeko. Izan ere, euskal independentismoak ez du ez herri proiektu bat, ez horretara heltzeko estrategia bateratua adostu oraindik.”
Gogora ditzagun:
a) https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/06/13/gure-esku-dago-zer/
b) https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/10/29/gure-esku-dago-zer-13/
Hortaz, zer gertatu da? Beste aukera bat galduta, populismo merkean, militantismoan eta aktibismo hutsean murgilduta?
Non ote daude aukera ezberdinak eztabaidatzeko lan teorikoak? Ala ez dira behar lan teoriko horiek?
Nork, noiz, nola aipatuko dituzte lan teorikoak, eta horien ondorioz, egon daitezkeen bide praktiko desberdinak?
Alegia: zer egin daiteke orain? Zer egin dezakegu?
Zeren esperoan gaude?
[1] Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2014/11/19/puntua/.
[2] Ikus Euskal independentismoak ez du adostasunaren bidea egin oraindik: http://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/gara_2014-11-24-06-00/hemeroteca_articles/euskal-independentismoak-ez-du-adostasunaren-bidea-egin-oraindik.