Harritzekoak

Esandakoak: in Erresistentziatik eraikuntzara1

George Lakoff hizkuntzalariaren aipatu bat ekarri nahiko nuke: «Errealitatea ‘ez da existitzen’, errealitatea marko batzuen bidez hauteman edo ulertzen dugu».”

Politikak asko dauka sinbologiatik eta alde irrazionaletik, eta gutxi arrazionaletik. Abertzaletasunak asko eragiten dio alde irrazional horri, eta horregatik mobilizatzen du gehiago motibazio politiko gisa. “

ezin da erabat arrazionala den independentismo bat sor daitekeenik pentsatu; atzean beti egon behar du alde irrazional indartsu batek. Eta horretan nazio pertenentziak hartzen du indar gehien.”

Erremedioak?: nork daki?

Irakur, badaezpada ere, ondoko atalak in Zergatik idazten duzu?2

(a) Hiru errealitate desberdin. Hiru sormen ezberdin

(b) Tartean zabor intelektuala nonahi

… arrazionaltasuna ez da arrazionalkeria objektibotasuna objektibokeria ez den bezalaxe. Arrazoia erabiltzea ez da esoterismoan murgiltzea, kasu, psikoanalisian aritzea. Arrazoitik kanpo ez dago inolako paradisurik, are gutxiago psikoanalisiaren bidez analizatu daitekeena. Arrazoitik at ez dago inongo salbaziorik, amildegi itsu eta iluna baizik, totalitarismora eta faxismo berrira daraman amildegia.”

Badakigu, ongi jakin gainera, zer-nolako eztabaidak dauden metodo zientifikoaz, natur zientzien eta gizarte zientzien arteko ezberdintasunez, teoriaz, hipotesiaz eta metodologiaz. Gizarte- eta giza zientzietan (edo dena delako arlo horretan) murgiltzen diren progreen,modernoen, post-modernoen eta gainerako jendilajearen hitzontzikeria agerian utzi behar da. Arazoa funtsekoa da. Hortaz, hemen dauzka irakurleak oso salaketa mamitsu eta adierazgarriak: Sokal eta Bricmonten (1999) Imposturas Intelectuales liburua eta Sokalen webgunea3, Sokal-en parodiak sorrarazitako ‘literatura bereziaz’ jabetzeko.”

(c) LITERATURA SASIZIENTIFIKOA

Hamaika txorakeria epistemologiaz, metodologia zientifikoaz eta abarrez:

Kontua argi dago: meta-diskurtso horietan aritzen direnek ez dituzte ulertzen benetako teoria zientifikoak. Feyerabend-ek behin idatzi zuenez, hitzontzikeria mota horietan dabiltzanak autista intelektualak besterik ez dira.”

(d) SORGINKERIAK EUSKAL HERRIAN

Hamaika aipu xelebre eta gero, hauxe:

… Arestirekin batera hauxe esan behar da: edozein gauza da posible Granadan, hau da, Euskal Herrian.”

….orain gure txoko honetan irrazionalkeria bultzatzen da etengabe, ez zuzenki (noski!), modu sibilino “ baten bitartez baizik: Zientzia beste mito (sic) bat besterik ez omen da. Baina arrazionaltasuna ez da irrazionalkeria. Eta arrazoia erabiltzea ez da esoterismo hutsean murgiltzea. Sasi-zientzia ez da zientzia, eta irrazionalkeria eta esoterismo mota guztien kontra, behin eta berriz arrazoia erabili behar dela aldarrikatu beharrean gaude. Arrazoian oinarritu behar ditugu geure teoriak, proiektuak eta esperimentuak. Baita gizarte-zientzietan egiten dena edo burutu nahi dena ere. Arrazoitik kanpo ez dago inolako salbaziorik, amildegi itsu eta iluna baizik, totalitarismora daraman amildegia hain zuzen ere.”

(e) WEINBERG COMES TO THE RESCUE

Eta arrazionalismoari buruz (1996, 12 or.):

…By rational processes today we obtain a complete quantitative description of atoms using what is called the “wave function” of the atom.

(…) We have replaced the precise Newtonian language of particle trajectories with the precise quantum language of wave functions, but as far as quantitative rationality is concerned, there is no difference between quantum mechanics and Newtonian mechanics.”

(f) LITERATURA ZIENTIFIKOEN BILA

Gizarte- eta giza zientzietan —edo dena delako arlo horretan— murgiltzen diren progreen, modernoen, post-modernoen eta gainerako jendilajearen hitzontzikeria agerian gelditu da Sokal-en parodiarekin eta liburuarekin.”

(g) SOKAL-EN PARODIA ETA IRUZUR INTELEKTUALAK

Gure unibertsitateetan nagusi diren irrazionalkeriek eta erlatibismo epistemologikoek erantzun zuzen eta gogorra behar dute. Horretarako, Sokal-ek eta Bricmont-ek gizarte-zientzietan beste zenbait zientziatan —matematikan eta fisikan batez ere— erabiltzen diren kontzeptuak era desegokian erabiltzen direla salatu eta frogatu dute.”

Azken batean, natur zientzietan eta gizarte-zientzietan egia objektiboak ez daudela diotenei, eta edozein baieztapen zientifiko baieztapen zientifiko hori sortu duen gizabanakoarekiko erlatiboa dela, edo zientzialari hori dagokion talde sozial, politiko,ekonomiko, edo genero eta kultur taldeekiko erlatiboa dela aldarrikatzen diotenei kritika zorrotza egiten diete gure autoreek. Gainera bi autoreen ustez, iluntasuna eta puntako erlatibismo horrek ezker politikari kaltea besterik ez dio ekartzen. Izan ere, ezkerrak bere eragina areagotu nahi badu, hiritarrei sistema ekonomiko, sozial eta politikoaren analisi zuzena badaukala erakutsi behar die, eta proposatzen duen proiektuak emaitza egokiak izan behar ditu gizartea hobetzeko dauden nahikundeak eta desioak edo nahiak asez. Chomsky-k (1995) gauza bera salatu du, ezaguera sortu egin behar dela eta haren alde borrokatu egin behar dela esaten duenean:

… we’ve implicitly accepted the legitimacy of rational inquiry. If they are to be abandoned, then we cannot proceed until we learn what replaces the commitment toconsistency, responsibility to fact, another outdated notion.”

“… Quite regularly, “my eyes glaze over” when I read polysyllabic discourse on thethemes of poststructuralism and postmodernism…”

Chomsky-ren iritziz (1995), gaurko sasi-intelektual horiek atzerakoiak besterik ez dira:

… It strikes me as remarkable that [… they] should seek to deprive oppressed people not only of the joys of understanding and insight, but also of tools of emancipation, informing us that the «project of the Enlightenment» as dead, that we must abandon the «illusions» of science and rationality a message that will gladden the hearts of the powerful, delighted to monopolize these instruments for their own use.” 

Egun gure gizarteak pairatzen dituen gaitza —langabeziatik hasi eta inflazioa, kanpo-zorra edo eta moneten arteko ezegonkortasunarekin bukatu, arlo ekonomikoa soilik aipatzearren— ez dira inongo mirari esoterikoren bidez desagertuko. Desioak, nahiak eta gurariak edonolakoak direla ere, gizarte mailan proiektu jakin baten edo batzuen bidez bideratu, bete edo ase beharko lirateke. Horretarako, gero eta zientzia sakonagoa eta konplexuagoa behar dela ez dago batere dudarik. Sorginkeriarekin ez goaz inora. Hobeto esanda, iluntasunak eta esoterismoak totalitarismora eta faxismo berri batera eraman gaitzakete. Arazoa funtsezkoa da, ez txantxetakoa. Izan ere, Andreski-k (1972) jadanik gizarte-zientzietan zegoen sorginkeriazko joera salatu zuen. Andreski-k frogatu duenez, gizarte-zientzietan azaltzen den balizko zorroztasuna antzinako sorginkeriaren baliokide hutsa da, hitzontzikeria eta argota nagusiak izanik.”

(h) ONDORIO GISA

Sorgindutako mundu intelektualean agertzen den irrazionalkeria mota puntakoa da. Arazoa ez da soilik gure txoko honetan azaltzen, gure basamortu intelektual honetan agertzen, zoritxarrez arazoa mundu mailakoa da.

Zientzia ulertzeko zenbait ahalegin sendo eta tinko egin behar dira, eta urte askoan gainera. Beraz, askoz ‘hobea’ da inolako eginahalik egin gabe bospasei txorakeria botatzea edozein giza edo gizarte-arlotan: Matematika eta politika nahastuko dira; fisika eta herri-mugimenduak maila berean jarriko; ekonomia eta psikologia parekatuko; arlo guztiak eta  jakintza mota desberdinak ‘erlatibo’ modura agerrarazi nahi izanen dizkigute.

Kasurako, faxista nazkagarri hutsak izan direnak ‘pentsalari sakon’ gisa aurkeztuko dira etika berezi baten azpian estalita eta erlatibismo etikoa azken kontraesaneraino eramanen… Dena da posible Granadan, hots, Euskal Herrian. Izan ere, Sokal-en hitzetan postmodernoentzat, No sentence means what it says.”

Edozein zientziatan egiten diren barne-kritikak onuragarriak dira oso. Kanpokoak, aldiz,hau da, zientzia mito gisa edo eta sorginkeria modura aurkeztu nahi digutenak salatu beharrean gaude hamaika argudiorengatik, batez ere zientziari buruz ez dutelako ezer ulertzen. Gure aldetik, Sokal-ekin eta Bricmont-ekin batera ondokoa esan behar dugu, ozenki gainera:

(i) Gure asmoa diziplina guztietan komunak diren — edo izan beharko liratekeen arrazionaltasunaren eta zintzotasun intelektualaren ezaugarriak defendatzea da; eta

(ii) ezein ezker mugimendu ezin da eraginkorra izan gertakari zientifikoak, balore etikoak eta interes ekonomikoak aintzakotzat hartzen ez baditu.

Azken finean gure esperantza honako hau da, alegia, kultura intelektual arrazionalista eta ez-dogmatikoa bultzatzea, jarrera zientifikoarekin eta ez-zientifistarekin arazoak ikertzea, jarrera hori bere ikuspegian zabala eta ez azalekoa, politikoki aurrerakoia eta ez sektarioa izanik. Ezkerraren inguruan irakurtzen diren sinplekeriak eta sasi-analisiak oso kezkagarriak dira. Azken finean hitzontzi hutsak besterik ez dira lelokeria horiek plazaratzen dituzten sasi-intelektualak, hitzontzikeria hutsari amaigabeko handikeria gehituz behin eta berriz plazan agertzen direnak.”


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude