Warren Mosler eta Skender Fani-ren arteko elkarrizketa Greziako bankuen itxieraz (2)

Elkarrizketa espainieraz1.

Ikus Warren Molser eta Skender Fani-ren arteko elkarrizketa Greziako bankuen itxieraz (1)2.

Segida:

Zer gertatuko zatekeen baldin eta banku greziarrek itxi ez balute? Zer nolako inplikazio praktikoak eduki zitzakeen horrek?

Eszenategirik txarrenean banku greziarreko gordailugile batek bere dirua beste banku batera transferitu nahi izango luke eta bankuak hauxe esango lioke “sentitzen dut baina itxaron behar izango duzu gordailua ordezkatu ahalko dugun arte. Orain ezin dugu egin. Normalki permitituko liguke Greziako Bankuan zorpeko bat edukitzea baina gure muga agortu dugu, hortaz itxaron behar dugu haiek muga handitzeko edo beste gordailu bat sartu arte.” Gordailu berrien sorrera forma erregular batez gertatzen da zeren aktibotan bilioi bat baitago eta soilik 900 mila milioi gordailutan eta aktibo horiek asteko edo hilabeteko ordainketak sortzen dituzte eta jendeak dirua sartu eta ateratzen du bere zergak ordaintzearren eta abar. Negozioen ibilbide normala aktibo horiek auto-likidatzen dira: guztiek eskudirua sortzen dute eta gordailugileek beren dirua eta interesa lortuko dituzte. “Gaur bankuak ezin du egin, hortaz bihar itzuli eta fondoak baldin baditugu emango dizkizugu.” Eszenategirik txarrena da, ez litzateke ezer gehiagorik gertatuko.

Beraz, zer dela eta erabaki zuen gobernu greziarrak bankuak ixtea?

Ongi, arrazoi esplizituak, komunikabideetan azaldu diren bezala, ez dira batere garbiak baina ematen du beldur zirela diruak herrialdea utzita lukeela eta Grezia diru barik egongo litzatekeela eta ezina izango litzatekeela operatzea, lan egitea, ezta zergak batzea ere, zeren diruak alde egin baitzuen.

Zer ote da kapitalen ihesa eta zer esan nahi du benetan “diruak herrialdea uzten du” delakoak?

Eskatzen didazu kapitalen ihesa esplika dezala, baina gauza hori ez da existitzen, nik dakidalarik. Baten batek argudiatzen badu kapitalen ihesak kezkatzen duela, galdetzen diodana hauxe da, “zer esan nahi duzu kapital ihesarekin?” Zer esan nahi du diruak herrialde bat uzten duela, eslogana izateaz gain? Jende gehienak ez daki zer esan nahi duen. Ekiboko absolutua da, zer gertatu ahalko litzatekeenaz gaizki-ulertu oso bat. Berriz, horrek frogatzen du gobernuak ez zuela ulertu dirua eta bankugintza. Erabaki ez-informatua zen. Bankugintzak nola funtzionatzen dueneko ezaguera okerrean oinarritu zen.

Garatu al dezakezu “diruak herrialdea uzten du” delako eszenategia zehaztasun pixka bat gehiagorekin?

Arrastoari segitzen diozunean eta zehaztasun operatiboak sakonki analizatzen dituzunean, ez da existitzen kapitalen ihesa bezalako afera. Dirua banku artean mugitzen denean, euro guztiek EBZ-ren eta banku kideen kontuetan segitzen dute. Euroak dolarren aurka saltzen badituzu, euroak saltzen dituzunean, edozein delarik beraiek erosten dituenak banku batean kontu bat dauka eurotan eta, euroak saltzen dizkiozunean, horiek joaten dira euro-sistemako zure kontutik euro-sistemako haren kontura. Euroek ez dute hegaz egiten, eta dolarrek ez dute hegaz alde egiten. Batzuk eta besteak beren orrietan geratzen dira. Herrialde bakar batean, edo herrialde desberdinetan, nahi baduzu zeure dirua mugitu banku batetik beste batera, galdera da, nola iritsi da hara? Diruak ezin du kalea zeharkatu, alde batetik bestera hegaz eginez. Ah, bai, banku betetik diru poltsa bat har dezakezu eta kalearen beste aldean dagoen beste banku batean sartu; baina banku kontuei dagokienez eta fondoei eta fondoen transferentziei begiratzen diegun moduan gertatzen dena hauxe da: banku biak ordainketen konpentsazioaren sistema komunaren kideak dira. Kasu honetan EBZ da konpentsazio sistema hori.

EBZ-k delegazioak dauzka: ez dauka banku guzti horietaz arduratzen den banku zentral bakar bat, nahiz eta segur aski arduratu behar ziren. Delegazioak daude bizkortasun arrazoiengatik. Banku-sistema osoari kasu egiteko Frankfurteko delegazio bakarra izango balute, Greziako banku batek, kasu, eskudirua nahi izaten duen bakoitzean, Frankfurtera ibilgailu blindatu bat bidali beharko zuketen. Hori dela eta nahi dute Atenasen delegazio bat egon dadin, esate baterako. Fondoak banku greziar batetik beste banku aleman batera transferitzen badira, horrek esan nahi du banku zentralen sistemako banku greziarreko kontua zorduntzen dela eta Banku Zentraleko banku alemaneko kontua abonatu. Baina banku greziarrak EBZ-eko delegazioaren bitartez lan egiten du, alegia Greziako Bankuaren bidez. Greziako Banku hau europar erakundea da; ez da gaur egun erakunde greziar bat. Greziako Bankuak banku greziarreko kontua zordunduko du eta Bundesbank-ek Deutsche Bank-eko kontua abonatuko du, non diru hori sartu den. Hori da guztia. Galdera bakarra hauxe da, permitituko zaio Greziako Bankuari banku greziar lokala zorduntzea edo zorpeko diren maileguek mugaren bat ote dute, ohiz kanpokoa den egoera bat.

Esaten al duzu ez zatekeela gertatu behar inongo kapitalen ihesik?

Ez zegoen kapitalen ihesik kapital ihesaren definizio estandarraren arabera, ez badute kapitalen ihesa birdefinitzen banku batetik beste banku baterako lekualdaketa bezala. Baina orduan, kapitalen ihesa dago eguneko 24 orduetan. Orduan dena da kapitalen ihesa, baita zure argiaren faktura ordaintzeko txeke bat emititzea ere kontsideratua izango litzateke kapitalen ihes gisa, definizio horren arabera.

Zer da jende guztia beldurtzen zuena?

Beldur ziren diruak herrialdea utziko zuela eta jendeak ez lukeela dirua edukiko bere zergak ordaintzeko eta erosketak egiteko eta ekonomia geratuko zela.

(Segituko du)


1 Ikus Una conversación entre Warren Mosler y Skender Fani sobre el cierre de los bancos en Grecia: http://chartalismo.blogspot.com.es/2016/01/una-conversacion-entre-warren-mosler-y.html. Halaber, ikus Una decisión incomprensible: el cierre de los bancos griegos de junio/julio de 2015: http://blogs.elpais.com/alternativas/2016/01/una-decision-incomprensible-cierre-bancos-griegos-juniojulio-2015.html.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude