Warren Mosler eta Skender Fani-ren arteko elkarrizketa Greziako bankuen itxieraz (1)

Elkarrizketa1.

Zehazki, zer gertatu zen bankuen itxierarekin Grezian? Zer dela eta EBZ-k itxi zituen Greziako bankuak?

Greziako gobernuak itxi zituen bankuak, ez EBZ-k.

Zer dela eta gertatu zen? Bankuak ez zeudelako nahiko kapitalizatuta? Ala Bankuek beren balantzetan mailegu berankorrak zeuzkatelako?

Hemen bi galdera daude. Greziako bankuak Europako Banku Zentralen sistemak jadanik gainbegiratuta zeuzkan. Horrek esan nahi du Europako Banku Zentralen sisteman bere ikuskariak bidaltzen dituela, zeintzuek banku guztien maileguak eta zorroak aztertzen dituen eta ziurtatzen baitute maileguak eta zorroko inbertsioak onak direla, ordainketak epean egoten direla eta bonoek nahiko kalitatea daukatela aktibo gisa hartzeko eta ez direla hornituta. Halaber, Greziako bankuen kapitalaren ratioari begiratzen diote, nolabait esateko, haien ‘baliozko aktibo’ totala -zeina banku handi batean bilioi bat izatera irits daitekeen-, eta gero haien pasiboen, gordailuen totalari begiratzen diote – gordailuak 900 mila milioi inguruan izan daitezkeen. Orduan honela diote, “ongi, zure ondare netoak % 10 berdintzen du, zure kapital erregulatzailea % 10 da -horrela deitzen diote-, eta beraz gure sistema barruko banku bat izateko irizpideak betetzen dituzu.”

Zer inplikatzen du horrek Greziako banku sistemarako?

Horrek inplikatzen du Europako Banku Zentralen sistemako ikuskariak jadanik sartuta zeudela eta bankuak solbenteak ziren ala ez determinatuta zeukatela. Bestela, hauxe esango zuketen, “zure aktiboek ez dute balio esaten duzun beste.” Kasurako, “ez dute balio bilioi bat, soilik 950 mila milioi. Gordailutan 900 mila milioi dauzkazu, beraz zure ondare netoa soilik 50 mila milioiko da. Horrek soilik % 5 adierazten du, eta ez da nahikoa. Ondare gehiago lortu behar duzu eta kapitala handitu.”

Betetzen al zituzten Greziako bankuek Europar banku sistemaren normak eta arauak? Handitu al zuten beren kapitalizazioa? Beste hitzetan, betetzen al zituzten baldintzak?

Bai. Gure etsenpluan beste 50 mila milioi lortu ahal zituzten eta banku zentralera itzuli. Hortaz, EBZ-k esango zukeen, “ongi, kapitala handitu duzu honezkero, aktiboan bilioi bat duzu eta 900 mila milioi pasiboan, beraz betetzen dituzu baldintzak.” Jadanik urte bete lehenago eginda zeukaten. Zeuden banku guztiek betetzen zituzten baldintzak.

Zein zer EBZ-ren rola afera honetan guztian haren funtzio erregulatzaile eta gainbegiraletik at?

EBZ egon dena egiten hauxe izan da, alegia, Grezian dauden banku guztietarako ordainketa konpentsazio erakundea den Greziako Bankuari2 emergentzia likidezia hornitzea.

Zer esan nahi du horrek praktikan?

Banku batetik zeure dirua ateratzen duzunean eta beste batean sartu, dirua Greziako Bankutik pasatzen da. Greziako Bankuaren jurisdikziotik irteten bada, demagun Italiara doala, Greziako banku batean kontu bat badaukazu eta beste bat Italiko batean eta euroak mugitzen badituzu zure kontu greziarretik kontu italiarrera, orduan Greziako Bankuak banku greziarrean zordunketa erregistratuko luke eta Italiako Bankuak banku italiarrean ordainketa erregistratu. Normalki gertatzen dena hauxe da, banku greziarrek euroak maileguz hartuko lituzkete, zeintzuek transakzioa itzuliko luketen, hortaz banku italiarrean zordunketa bat egongo litzateke eta ordainketa bat greziarrean, saldu netoak zero izanik.

Beraz, zer gertatzen ari zen Greziatik kanpoko bankuekin?

Banku krisiaren arrazoietako bat izan zen atzerritar bankuek ez zutela nahi Greziari fondoak berriz maileguz ematea. Hortaz, atzerritar bankuek EBZ-n saldu positiboak zeuzkaten eta greziarrek saldo negatiboak (orotara, euro-sisteman saldoak zero izaten segitzen du).

Zer da saldo negatibo bat EBZ-n?

Saldo negatibo bat EBZ-n mailegu bat bezalakoa da. Kontuan zorpeko bat da eta zorpeko bat mailegu bat da, gauza bera da. Dirua daukazu lehen bertan ez zegoen kontuan: mailegu bat lortu duzu.

Nola lotzen da hori EBZ-rekin eta banku greziarrei (luzatzeko) emergentzia likideziaren horniketarekin?

Galdera da zein tamainako izan zitekeen Greziako Bankuak banku greziarrei erabiltzen baimenduko liekeen zorpekoa. Zehazki egun horretan 89 mila milioitara, edo horrelako zerbaitetara, mugatu zieten, eta beldur zen banku greziarrek gehiago beharko luketela eta horrek arazoren bat sortuko lukeela.

Zer nolako arazoa?

Definiturik gabeko arazoren bat.

Hori dela eta mugatu zuten bezeroek banku greziarretatik atera zezaketen diruaren kantitatea?

Bai, horixe. Zeren bankuei asko kostatzen baitzitzaien jendeak ateratzen zuen dirua gordailu berriekin ordezkatzea. Ezin zituzten gordailu horiek guztiak ordezkatu, eta Greziako Bankuan saldo zordun are handiago batekin bukatu ziren, zeina berme batekin babestu behar baitzuten. Horrelako banku batzuei bermeak bukatuz joango zitzaien baina gainontzekoek, modu batez edo bestez, berme nahikoak zeuzkaten – haien aktiboen parte gehienak berme gisa balio zuen. Gainera, zailtasunak jasaten ari ziren gordailu horiek beste banku batzuetatik lortutako maileguekin ordezkatzeko.

Zer lotura dago beste banku batetik maileguz hartzea gordailuak jasotzearekin?

Baldin eta banku batek beste banku batetik maileguz hartzen badu, hori gizabanako batetik gordailu bat lortzea bezalakoa da. Baldin eta gizabanako batek zure bankuan gordailu bat irekitzen badu, dirua prestatzen dizu.

Zer dela eta EBZ-k emergentzia likidezia 89 mila milioitara mugatu zuen? Nahikoak izan al zitezen 89 mila milioi horiek?

Igo ziren 50 mila milioitatik 60ra, gero 80ra eta egun batetik bestera 89tara iritsi ziren eta EBZ-k esan zuen zifra horretatik ez zuela igoko. Inork ez zekien 89 mila miloi horiek nahikoak ziren egun horretarako ala ez. Bazitekeen nahikoak baino gehiago izan zirela, edo ez. Baina ez zekiten. Pentsatu zuten bankuak baldintza onetan egoten zirela eta batzuek beste batzuei maileguz emango zizkietela eta, beraz, EBZ-n ez zutela behar zorpekoak edukitzea. Beharra baldin badago, zergatik da, alegia, emergentzia egoera kontsideratzen den zerbait gertatu delako. Emergentzia egoera horietan emergentzia likideziaren hornitzea dute, hots, zorpeko horietan egotea ahalbideratzen dizuten hornitzea. Negozioen ibilbidearen arruntean ez dute nahi zorpeko horiek erabil ditzazun. Nahiago dute beste banku batzuetan maileguz hartu dezazun. Baldin eta gizabanako batek bere dirua A bankurik B bankura mugitzen badu, EBZ-k nahiago du A bankuak dirua berreskuratu dezan B bankuari eskatuz, EBZ-tik maileguz hartu baino lehenago.

Beraz, EBZ-k nahi al du bankuek elkarri maileguz eman diezaioten?

Bai, nahi dute bankuek elkarri maileguz eman diezaioten. Ez badute egiten, EBZ-k hartzen du emergentzia egoera gisa eta emergentziako zorpeko egoeran dauden eta dei egiten duten bankuei likidezia hornitzea luzatzen die. Horrela egiten da orain eta AEB-n bezalakoa da -AEB-n ez zaie gustatzen bankuek zorpekoak eduki ditzaten FED-n eta nahi dute bankuek elkarri maileguz eman diezaioten, jendeak bere kontuak mugitzen dituenean leku batetik beste batera-. Uste dut hori akats bat dela eta erakusten du zein puntutaraino ez dute ulertzen bankugintzaz. Baina hori bankugintzaren kontzeptuaz eta bankuari buruz dagoen ez-ulertze orokorraren aspektu soil bat da. Beste etsenplu bat gehiago da.

Emergentzia likideziaren lerroan (ELA3), jarri al zuen baten batek muga arriskuan?

Ez du banku zentralen sistema konprometitu, ez du inor arriskuan jarri. Ez da inongo arazoren mota. Kontabilitate afera soil bat da. 89 mila milioi izan zein 89 bilioi izan berdin dio. Problema da erabaki oso politizatua izan zela eta data horretan erabaki zuten muga ez handitzea. Inongo interes berezirik ez daukan egintza horren erantzunean, gobernu greziarrak erabaki zuen bankuak ixtea.

Gobernuak bankuak itxi zituela justifikatzen zuen arrazoi bat al zen hori?

Ez. Gobernu greziarra baldin bazara, horrek ez du esan nahi bankuak itxi behar dituzuela ELA delakoa mugatuta zegoelako.

(Segituko du)


1 Ikus Le banche greche non andavano chiuse”: Mosler sulla crisi greca: http://memmt.info/site/le-banche-greche-non-andavano-chiuse-mosler-sulla-crisi-greca/: Espainieraz, ikus Una conversación entre Warren Mosler y Skender Fani sobre el cierre de los bancos en Grecia: http://chartalismo.blogspot.com.es/2016/01/una-conversacion-entre-warren-mosler-y.html. Halaber, ikus Una decisión incomprensible: el cierre de los bancos griegos de junio/julio de 2015: http://blogs.elpais.com/alternativas/2016/01/una-decision-incomprensible-cierre-bancos-griegos-juniojulio-2015.html.

2 Greziako Bankua, alegia, Greziako Banku Zentrala.

3 ELA: Emergency Liquidity Assistance.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude