Moneta modernoa gaztetxoei azaldua (eta 3)

 

ETORKIZUNAREN LAPURRAK1

Tarteka, zure etorkizunaz arduratzen ez diren jaun boterezaleek Estatuari dirua sortzeko aukera kentzen diote. Badakite dirua sortzeko inongo aukerarik ez duen Estatuan haiek direla jaun eta jabe. Estatuak zergak ezartzen ditu, baina EZIN du sortu zerga horiek ordaintzeko behar den dirua. Horrelako Estatu batek EZIN die guztiei lana eman, eta ezin du etorkizuna eraiki.

Jaun horiek erabakitzen dute Estatuak beren lagunei dirua maileguan eskatu behar dietela. Lagunak merkatuak deitzen dira. Lehen, Estatuak gastatu egiten zuen lehendabizi, eta ondotik zergak biltzen zituen. Orain, lehendabizi zergak bildu behar ditu eta soilik ondotik gastatu dezake. Beste era batera esanda: merkatuei dirua maileguan eskatu behar die, eta kosta ahala kosta dirua itzuli interesak gehituz. Beste edozein pertsonak bezalaxe.

Estatua egoera txarrean dago: maileguan hartzen duen diru guztia itzuli behar du, eta gehiago ere bai, merkatuek irabaziak nahi dituztelako. Orain, merkatuei eskatu eta itzuli behar dienean, Estatuak ezin du zergekin biltzen duena baino gehiago gastatu. Diru guztia zergak ordaintzeko behar duenez, hiritarrek ezin dute aurreztu; ez dute diru gehiagorik beren itsulapikoetan sartzeko.

Oso garrantzitsua da jakitea zer den dirua eta nola sortzen duen Estatuak. Estatu batek dirua sortzen duenean eta herritarren alde gastatzen duenean, guztiok goza dezakegu gure lanarekin sorturiko zerbitzu eta produktuez: ospitaleak, eskolak, kaleen garbitasuna, museoak eta abar.

Estatuak inbertitzen badu, zure hiria eta zure lagunena lotuko dituen errepideak eta trenbideak izango dituzu. Gustuko lana aukeratu ahal izanen duzu. Zure bizitza hobetuko duten gauza asko izanen dituzu Estatuak horiek eraikitzea erabakitzen badu. Estatuak lan egiten dutenen segurtasunean inbertitzea erabaki dezake, eta dirua sortu guztiei erakusteko nola egin behar den lan inongo arriskurik eta galbiderik gabe. Zure bizitzan gauza asko hobetuko lirateke baldin eta Estatuak erabakiko balu gauza horiek eraikitzea. Beraz, zer behar duzue zuen etorkizunerako? Gauzak egiten dakiten duten pertsona guztiek lan egin dezaten. Gauza onuragarriak egiten ikasi behar duzue. Horretarako, gauza horiek irakasteko eskolak eraiki behar dira. Eta nork irakatsi egotea.

Heldua zarenean, zerbitzuak beharko dituzu, ongi egoteko gauzak, bizitzeko leku seguru eta garbi bat. Hori lortzeko Estatuak bere ordenagailuetan pertsona guztiek zure etorkizunerako egin dezaketen lana neurtzeko behar diren bitak idatziko ditu. Estatuak dirua sortu behar du, eta zure etorkizuna hobetzeko erabili. Horrela bakarrik izango zara aske helduaroan.

IRAKURLE GAZTETXOENTZAT BAINA BATEZ ERE HAIEN GURASOENTZAT

Ez da erraza azaltzea modu xume batez nola funtzionatzen duen Estatuak sortutako moneta modernoak. Hala ere, nahiko erraza eta garrantzitsua da azaltzea zergatik Euroguneko Estatuek berreskuratu behar duten enplegu osoa lortzeko beharrezkoa den inbertitzeko ahalmena. Gure Konstituzioa lanerako eskubidean oinarritzen da. Hori garrantzitsua da gure seme-alabak hiritar arduratsu eta askeak izan daitezen.

DTM SAREA

Rete MMT MMT —alegia DTM (Diruaren Teoria Modernoa)— gizarteratzeaz arduratzen da, pertsonen aldekoa den eta bi mendetako ibilbidea duen eskola ekonomikoa. Elkartearen helburua da zibilizazioa austeritatearen hondamenetik salbatzea.

Testuaren eta irudien autorea Stefano Sanna da, Rete MMTko talde ekonomikoko kidea. Ekitaldi publiko askotan DTM azaltzeaz gain, bigarren hezkuntzako eskola batzuetan aritu da ikasleei DTM azaltzen. Testuen orrazketak Daniele Basciurenak —DTMko ekonomialaria eta Uccidere il dio dell’austerità liburuaren autorea— eta Warren Bruce Moslerenak —Politika ekonomikoaren zazpi gezur inozo nagusiak liburuaren egilea eta Diru Teoria Modernoaren sortzailea— dira.

Estatuak dirua sortu behar du, eta hura erabili zure etorkizuna hobetzeko. Soilik horrela izango zara aske helduaroan.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude