Ez, ez dakite!

Ezetz, ez saiatu ukatzen…, ez arduratu.

Badakigu ez dakitela.

a) Urkullu jaunak ez daki ezer ekonomiaz, ez krisiaz, ezta finantzaz ere!

b) Ezker abertzale ofizialak ez daki ezer ekonomiaz, ez krisiaz, ezta finantzaz ere!

c) Espainolek gutxiago…, askoz gutxiago. Argi gera bedi!

Ez, horiek guztiok ez dakite ezer!

Eta segur aski ez dute ikasi nahi!

Eta kazetariek?

Kazetariak, EHkoak barne, Greziari buruz etengabeko bla-bla-blan egoten diren artean, aspertu arte eta pixka bat gehiagoko hitz jario irentsi ezinetan ari diren bitartean, Europako etorkizuna, EBko hurrengo urteetako gora behera ekonomiko eta finantzarioak, maila teorikoan, Italian eztabaidatu dira azken hilabete honetan. Ez beste inon.

Ez Eskozian, ezta Grezian ere, are gutxiago Katalunian,…

Eta dirudienez, hiru herrialde horietan independentistak ba omen daude, ba bide daude, askotxo gainera…

Independentistak bai, baina porrotak ere bai!

Porrota begi bistan izan dugu (Eskozian, non moneta ‘nazional’ gisa Britainia Handiko libera erabili nahi zuten, gehi Banku Zentrala eta Altxor Publikoa ere Britainia Handikoak izan zitezen nahi zituzten), …

Eta antzeko porrota laster ikusiko dugu (Grezian, non Syrizako ‘ezkertiarrak’ zirkulu karratuaren bila dabiltzan, hots, austeritatearen aurka egon nahi izatea eta era eta aldi berean EBko trinitate sainduaren menpe egotea, alegia, defizit publikoa BPG-ren %3koa errespetatuz), …

Eta zoritxarrez epe ertainean, edo ez oso luzean, porrot berri bat ikusiko dukegu (Katalunian, non EBko paradisuan egon nahi duten Kataluniako politikari ‘independentistek’!)

Italian gertatzen ari dena ikertu behar dugu.

Izan ere, entzun diezaiogun aspaldian EBko paradisua salatu zuenari, Alain Parguez-i1.

Beste inon, ba ote dago ezer?

Ez, deus ez.

Lasai…

Agian poesian…

… zertxobait egon daiteke: poesia eta ekonomia2

Agian Arestirengan…

… zertxobait topa dezakegu: Aresti, poesia eta finantza ekonomia3

Bai egia da, strong opinions dira aurreko horiek, iritzi sendoak4

Baina, esadazue, zer esan, bestela?


1 Ikus Alain Parguez, augurio agli attivisti. Gennaio 2015: Solo in Italia esiste, oggi un movimento che si oppone al totalitarismo che sta trascinando l’Europa, e forse il mondo, verso la catastrofe. https://www.youtube.com/watch?v=-TKtNUojb5M.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude