Gure Esku dago, zer? (13)

Badonk hamahiru…

A. Otegiri egindako elkarrizketa[1].

Aipuak:

i) “…bai Europan (Eskozia, Flandria…) eta bai estatu espainiarrean (Katalunia edo Euskal Herria), gero eta nabarmenagoa da independentismoak gehiengo sozial zabalak barnean biltzeko duen ahalmena.”

ii) “… euskal independentismoak, ondorioei begira dagoen bitartean, ez du martxan jarriko prozesu independentista...”

iii) “…agian garaia heldu zaigu pentsatzen hasteko askapen prozesua osorik eta bururaino estatuarekin inolako akordiorik gabe egin beharko dugula.”

iv) “… Katalunia hori erakusten ari zaigu.”

vii) “… norbaitek uste al du PP edo PSOEren gobernuek borondatea dutela espainiar herriarena soilik den burujabetza inorekin partekatzeko? Izan gaitezen errealistak: hemen alternatiba bakarra independentzia da.”

viii) “…Hutsak arestian aipatutakoak dira, hots, estrategia berriari iraganeko molde eta eskema politikoekin erantzuten jarraitzea, horrek duen potentzialtasuna asko mugatzen duelako.”

ix) “… garbi daukat frankismoan herritik sorturiko askapen proiektuak fase bat agortu duela. Beraz, orain, proiektu hori berriz herrira itzuli, eta, herriarekin batera, XXI. mende hasiera honetako testuinguruari erantzuteko proiektu independentista eta sozialista berritua amestu, eztabaidatu eta eraiki behar dugu.”

x) “…Orain dela gutxi, Eskoziak hori frogatu du —eta ezezkoak irabazi badu ere, ziur naiz pentsatzen dugun baino lehenago eskoziarren independentzia ikusiko dugula—. Estatu espainiarrean ere, bere berezitasun handiekin, martxan dago Kataluniako prozesu independentista. Nik halako prozesu baterako oinarrizkoak diren lanak dezente atzeratuak ikusten ditut Euskal Herrian, besteak beste oraino XXI. mendeko proiektu independentista eta ezkertiarra marraztu eta eraikitzeko eztabaida herritarra abian ez dagoelako.”

xi) “… Gurekin alderatuz, Kataluniak aipatutako eztabaida egin du. Ibilbide orri zehatza ere badu, eta, gainera, independentziaren Liburu Zuria ere egina dauka. Hori gutxi balitz bezala, milaka boluntario martxan dira etxez etxe independentziaren beharraz jendea konbentzitzeko. (…) prozesua bere jatorrian eta garapenean alderdien agendatik eskuratu eta herriari eman zaio…. Azkenean, prozesuaren protagonista bakarra herria da. Horrek ikasteko parada eman beharko liguke.”

xii) “… zergatik ez dago martxan Euskal Herrian Kataluniako prozesu independentista bera?…”

xiii) Gure Esku Dago joera…”… mobilizazioekin batera proposamen zehatzak egiteko tenorea ere heltzen ari da…”

xiv) “Burujabetzaren bideari ekitea, posible ez ezik, ezinbestekoa ere bada. Zergatik? Bai ondorioen alorrean eta bai alor politikoan irtenbideak behartzeko bide eraginkorrena eta, ziurrenik, bakarra izan daitekeelako. Beraz, gure estrategia orokorraren ardatza prozesu independentistan jarri behar da, eta ondorioen agenda hor kokatu.”

xv) “Oraingoz, Euskal Herria estatu bat izateko ez dago mahai gainean ez proposamen zehatzik —zer estatu mota?, zer eredu sozial?—, ez ibilbide orri zehatzik —zer denboratan?, zein subjektu?—.”

Lurraldetasuna[2]:

“… azken helburua garbia bada ere —zazpi lurraldez osaturiko Euskal Estatua—, kontuan izan behar dugu hori lortzeko hiru erabaki esparru errespetatu beharko ditugula: EAE/Nafarroa/Ipar Euskal Herria. Beraz, aipatu eztabaida nazional eta herritar horretan finkatu behar dena zera da —besteak beste—: egun izan badiren errealitate juridiko-politiko nahiz indar harreman ezberdinak kontuan hartuta, zein da azken helburu horretara heltzeko biderik eraginkorrena?

Ideia batzuk kontuan hartzeko izanen direlakoan, ea Arnaldo laster ikusiko dugun kalean.

 

[1]  Ikus http://www.berria.eus/albisteak/97061/estrategiaren_ardatza_prozesu_independentistan_jarri_behar_da_eta_ondorioen_agenda_hor_kokatu.htm

[2]  Ikus http://www.berria.eus/albisteak/97095/zazpi_herrialdeko_estatua_da_helburua_baina_hiru_erabaki_esparru_errespetatu_beharko_ditugu.htm.

Badaezpada ere, ikus ondoko lanak:

1998, Autodeterminazioa ‘revisited’, Herria2000Eliza, 157 zenb., 10-17 orr.

2013an: https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/euskal-herriko-konfederaziorantz.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude