ETBra

Agur,

Zer egingo du ni bezalako mutiko batek ortodoxiak kudeatutako ETBko programa batean?

Ideiarik ere ez!

Oso  gutxitan, birritan?,  hirutan?, gonbidatu naute ETBkoek.

Lehen gonbidapena, mutikoagoa izan nintzenean: orain dela 26 urte!!!

1988an izan zen eta autodeterminazioa zen gaia…

(Montrealetik 1986an etorria gure umetxoak hemen jaio zitezen.)

Horreur!

Bigarrena, eta azkena uste dut, 1990eko hamarkadaren hasieran, Europar Batasuna zen eztabaida gaia: EB paradisua bide zen denbora hartan.

Horreur ere! Are handiagoa!

Eta orain?

Gonbidapenaren ‘zioa’: “monetaren inguruan aritzen zara…”, “horretaz aditua (sic)  zara” …, “etorriko zara? “…

Mon dieu!

Joango naiz, ea zer gertatuko den.

Heterodoxian erabiltzen dugun Diru Teoria Modernoaren ideia nagusiak (https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/) zabaltzen ahaleginduko naiz, ahal izanez gero noski ….    

2014a zortzigarren urtea da DTM-z UEUko blog honetan  gogoz eta pozik  lanean nagoela: 2006an hasi ginen, 540 sarrera jadanik, 2009tik 2013ra 10.791 bisita,…

DTM da nagusi, berari eutsi behar diogu, bestela galduta, erabat gainera.

ETB-1en: bihar, asteartean, gaueko 23:15ean ‘azpimarra +’ programan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude