Beste euro krisi bat?

Gideon Rachman-ek beste euro krisi baten mehatxuz idatzi berri du lan labur baina sakon batean[1].

Hona hemen Rachman-ek aipatzen dituen punturik garrantzitsuenak:

(i)                Alemaniako erakunde bik amore eman dute eta euroa salbatuta dago.

(ii)              Izan ere, euroa sustengatzen duten politikei bi erakunde alemaniarrek aurre egin diete: Bundesbank-ek eta Konstituzio auzitegiak.

(iii)             Baina badirudi Alemaniak onartu duela euroa, Alemaniako moneta izanik, ez dagoela Alemaniako erakundeen kontrolen menpe.

(iv)             Beste alde batetik, EBZ euroguneko herrialdeek jaulkitako bonoen azken baliabideko eroslea izan daiteke[2]. Hortaz, merkatuetan lasaitasuna hedatu zen.

(v)              2012an EBZ-k horrelako neurria iragarri zuenean, euro krisian bira puntu bat izan zen, “preventing the borrowing costs of Italy and Spain from soaring to unbearable levels.”

(vi)             Alemaniako auzitegiaren ebazpena ezagututa, agian EBZ-ko nagusia Mario Draghi-k quantitative easing (QE)[3] bezalako politika bat EBn jartzeko ausartuko luke, nahiz eta Mosler-ek dioen moduan, QE ekonomian zerga bat izan[4].

(vii)            Hala ere, euroaren kontraerasoa gehitzen ari da Frantzian, Italian eta Espainian.

(viii)          Europako maiatzeko hauteskundeak kontraeraso horren froga bat izango da, Suitzan berriki gertatu zen bezala.

(ix)             Krisi ekonomikoak kaltetu egin du euroa eta moneta bakarreko politikaren akatsak agerian utzi ditu.

(x)              Akatsik handiena eurogunerako aurrekontu handiaren gabezia da, baita beste moneta federal guztietan dagoen transferentzia batasunaren gabezia ere.

(xi)             Ahulezia hori konpontzeko europar estatu bat behar da, alegia, Europako Estatu Batuak(EEB) eraikitzea[5].


[2]  Warren Mosler-ek aspaldian proposatu zuen aukera hori: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2011/10/07/europar-batasuneko-eta-ebko-estatu-desberdinetako-bonoak-mosler-bonoak/. Beste alde batetik, jadanik ikusia dugu Europar Batasunerako Mosler-ek proposamen ederra: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/21/warren-mosler-en-proposamenak/.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude