Sistema federalak

Hona hemen sistema federal baten ezaugarriak[1]:

a)      estatuaren mugen barruko merkataritza librea

b)      bankugintza arau uniformeak estatu barnean

c)      banku zentral bat egonkortasun finantzarioa bermatzeko (federazio barruan banku guztiekiko azken baliabideko bermatzailea)

d)      estatu barruan gobernu zentralaren transfer fiskalak estatuaren lehentasunen arabera (outputaren hazkundea eta enplegua maila handian eusteko)

e)      barneko lan-indarraren migrazioa ez oztopatzea

Sistema horren barruan, moneta jaulkitzaileak, erakunde federalak, gai izan behar du era askean gastatzeko eta zorra jaulkitzeko gastu netoa berdintzearren, baldin eta, maila federalean, borondatezko arauak badaude indarrean banku zentralari zuzenki Altxor Publikoaren eragiketak finantzatzen eragozteko.

Banku Zentralak eta Altxor Publikoak, gobernu zentralaren baturiko bi parteek, batera lan egin behar dute segurtatzeko Altxor Publikoko eragiketak finantza sisteman eteterik gabe gauzatzen direla. Hau da, banku zentralak banku pribatuen kontuak kreditatzen ditu Altxor Publikoaren gastu desioen arabera.

Krisi denboran, gobernu federala beti prest dago kide estatuei fondoak hornitzeko, baita pizgarri fiskalak sortarazteko ere, baldin eta estatu bat edo eskualde bat arazotan badago.

AEB eta Australia sistema federalak dira, Europar Batasuna (EB) ez.

Europako batasun monetarioak ez dauka horrelako federazio funtzionamendurik, eta horixe da oraindik krisian segitzeko kausarik garrantzitsuena.

Eurogunean dagoen beharrik handiena benetako egitura federala sortzea da. EB oso urrun dago helburu horretatik eta horrek esan nahi du hurrengo krisia laster etorriko dela.

Izan ere, Bill Mitchell-ek dioenez, datuek horixe erakusten dute[2]:

i)                 “… my reading of the data [recent Eurostat data] tells me that austerity continues to weigh down growth and prosperity in the Eurozone as industrial production and employment fall.”

ii)                The data tells us that Eurozone production and employment still going backwards = 5 years after the crisis began.”

iii)               The most recent data is clear – Eurozone production and employment still going backwards. The related data indicators, which are not usually reported in the mainstream media (…) show that trends are worsening.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude