Europar Batasuna: bankugintza batasun bakarra porrot egitera kondenatuta dago

Bill Mitchell-ek afera ekarri berri du jendartera[1].

EBren porrota begi-bistan dagoenean, ahalmen fiskal federal sendoa sortu zezaketen erreformen aurka egon zen dinamika bera presente dago gaur egun ere, bankuak erregulatzeko eta beraien banku gordailugileak babesteko Single Supervisory Mechanism delakoaren sormenaren inguruko eztabaidetan.

Alemaniarrak, inflazioaz daukaten paranoia irrazionala dela medio, beren pisu politikoa ari dira erabiltzen bankugintza politikaren diseinuan eragina izateko, eta oso litekeena da emaitzak urriak izatea. Porrot egitera kondenaturik daude, baldin eta test zorrotz bat egitera behartuak badira.

1977an Europar Komisioak Mac Dougall Report[2] argitaratu zuen, finantza publikoa federazio batzuetan (AEBak, Kanada, Australia, Suitza) eta hiru estatu unitariotan (Frantzia, Italia eta Britainia Handia) analizatuz.

Ikusi nahi zuten nola moneta komun batek funtzionatzen duen gobernu egitura deszentralizatuak direnean (kasu, gobernu estatuak Australian edo AEBetan) ahalmen fiskalekin eta moneta jaulkitzaileko gobernu zentrala eta banku zentrala egonik.

(Mitchell-en hitzez: If you read the Report in detail you will wonder why the Eurozone was ever created. The issues the MacDougall report identified certainly were still relevant at the time the Lisbon Treaty was bulldozed through to form the monetary union.)

Txostenak zioenez, finantza publikoko arloan, etorriko diren urte askotarako, baliteke Europako Komunitatea ez dela izango analizatu ditugun erabat integratutako batasun ekonomikoak bezalakoa.

Zenbait aldagai ikertuz (per capita-ko errenta desberdintasunak[3],  erregio desberdintasunak[4], erregioen arteko birbanaketa[5], fluktuazio ziklikoak[6]), konturatu ziren Europako Komunitatean ez zeudela mekanismo aproposak eskari negatiboen shockei aurre egiteko.

Eta hauxe ondorioztatu zuten:

… this is an important reason why in present circumstances monetary union is impracticable.

Are gehiago, ohartu ziren federazioetan gastu zibil asko (erditik bi herenera) gobernuaren maila baxuagoetan uzten zirela, gizarte segurtasuna normalki erantzukizun federala zela, baita gastuaren finantza ere.

Txostenean, Europan batasun monetario efektibo baterako beharrak azpimarratu ziren[7], ondoko ondoriora iritsiz: “Existing national federations enjoy such union internally, and its maintenance is powerfully assisted by the largely automatic equalising and stabilising inter-regional flows through the channels of federal finance.”

Honela bukatu zuten Txostena:

Egindako analisien arabera, federazio baten gastu federal minimoak, gutxienez, BPG-ren %10a izan beharko luke. 

Nahiz eta ikertutako federazioetan gastu federalak BPG-ren %20tik %36rako tartean zeuden.

Denbora hartan, Europako gastuaren maila BPG-ren %1en ingurukoa zen.

Zoritxarrez, 1988an aginduta, 1989an Delors Commission Report publikatu zuten[8], Europako Batasun Monetariorako hiru epe gomendatuz.

Maastricht-eko Ituna 1992 sinatu zuten, Delors Txostenaren 2. eta 3. epeko gomendioak.

Argi dagoenez, euroa  martxan jartzeko, MacDougall Txostenean azaldu zen mezua galdu zen. Eztabaida Maastricht-eko prozesuan gauzatu zen, non, Alemaniaren paranoiaren ispilu gisa, Stability and Growth Pact (SGP) adostu zuten.

Alemaniako mesfidantza tartean, zer dela eta nahi zuten lehendabizi batasun monetarioa eraiki?

Mitchell-en hitzez: “The answer is that Germany knew all along that if they suppressed real wages for their own workers they could gain growth by selling products (export surpluses) to these partner states. This would be easier if there was no exchange rate risk to deal with.”

Baina ez zegoen inongo ahalmen federalik sortuta, MacDougall Txostenak esentzial modura gomendatzen eta artikulatzen zuen bezala.

SGP delakoa zentzugabeko mugapena zen, zeren egonkortzaile automatikoek kasu askotan defizitak %3 baino askoz haratagora bultzatu baitzituzten krak gailurrean.

Eta azken aipamen horrek gaurko eztabaidara ekartzen gaitu, bankugintza batasun bakarraren sortzera eta Alemaniak afera ulertzeko etengabeko ezgaitasunera.

2013.12.16an EBZ-ko nagusi Mario Draghi-k adierazpen bat[9] egin zuen Committee on Economic and Monetary Affairs of the European Parliament delakoaren aurrean.

Adierazpenean, Draghi-k 2014ko azaroan martxan jartzeko Single Supervisory Mechanism (SSM) delakoaren azken garapenak aipatzen ditu, EBZ-ren ikuspuntutik: SSM martxan jartzeko praktikan hiru elementu dira oinarrizko: sistema bakar bat, autoritate bakar bat eta funts bakar bat.

Mitchell-en iritziz, atzean dago Alemaniaren tema, hots, sistema berrian, banku solbentziaren erantzukizunak kide estatu mailan geratzen direlako seta, zeinak izatez esan nahi baitu ez dagoela inolako erreforma efektiborik.

Mitchell-ek dioenez, azken ‘zirriborro akordioa’ Council of the European Union delakoak plazaratu zuen, 2013.11.28an.

167 orrialdeko proposamen horrek alemaniar finantza ministro Wolfgang Schäuble-k 2013.05.28an, Financial Times-en idatzitako artikuluaren[10] antza eta oihartzuna du.

Schäuble-k idazten duenez, europar erabaki funts bakar bat izan ordez, modeloa funts nazionaletan oinarrituko da, zeintzuk jadanik existitzen baitira kide estatu batzuetan.

Mitchell-en aburuz,

a)      Hori kodea da alemaniar beldurrerako, hau da, europar autoritate zabal baten (proposaturiko Europar Bankugintza Autoritate) menpe funts bateratu bat egongo balitz, berak parte hartuko luke banku porrot bat egongo denean, gordailuak seguru zaudela segurtatzeko. Orduan Alemaniak, beste nonbait porrot egindako bankuetarako, funtsak ordaindu beharko zituzkeen.

b)      Alemaniarrek ez lukete onartuko aski finantzaturiko funts federal bat edukitzea, gordailugileak babestearren.

Zirriborroaren proposamenek bankuek finantzaturiko erabaki funts nazionalen sortzea aipatzen dute, zeintzuk ustez erabiliak izango diren banku porrot bat estaltzeko. Funts separatu horiek maila federaleko erabaki funts bakar baten kontraste dira. Alemaniak ez du azken funts modeloa nahi, zeren pentsatzen baitu funts eskaera gehiegiri aurre egin beharko liokeen.

Kontua da, kide estatuek, atzerritar moneta bat (euroa) erabiltzen dutenez, ez daukatela inongo bermerik beren mugen barruko gordailugileak babestuak izan daitezen segurtatzeko. Ezin dute beren zor propioa bermatu, are gutxiago beste edozein pasiborik.

Bukatzeko, Mitchell-en iritziz,

1)      Banku gordailugileak babesteko bide bakarra eta banku sistema egonkor bilakatzeko bide bakarra Europako Banku Zentralari (EBZ-ri)  ‘lender of last resort’, alegia, azken baliabideko mailegu-emailearen ahalmena ematea da.

2)      Gainera, segurantza funts federal bat martxan jarri behar da banku porroti aurre egiteko[11].

3)      Federazio batek soilik lan egin dezake baldin eta ezaugarri eta irizpide batzuk badaude, alegia, alemaniarrek inoiz permitituko ez dituztenak berak.

Horrek guztiorrek erakusten du zer dela eta eurogunea bera geldialdirako eta, gutxienez, haren kide estatu batzuen arteko krisi periodikoetarako errezeta den.


[1]  Ikus Single banking union doomed to fail: http://bilbo.economicoutlook.net/blog/?p=26537.

[2] REPORT OF THE STUDY GROUP ON THE ROLE OF PUBLIC FINANCE IN EUROPEAN INTEGRATION: http://ec.europa.eu/economy_finance/emu_history/documentation/chapter8/19770401en73macdougallrepvol1.pdf.

[3] “Per capita income inequality was “at least as unequal” between the EC states (9 at the time) and the 72 regions that comprise these states “as they are on average between the various regions of the countries we have studied.””

[4]Once the “equalising effects” of national government spending and taxation was taken into account, “regional inequalities in per capita income” in the nations studies were reduced “on average” by “about 40%” (“by more in Australia and France, by less in the U.S.A. and Germany).

But the “redistributive power between member states of the Community’s finances, by comparison, is …. very small indeed (1%); partly because the Community budget is relatively so small …””

[5] “The “redistribution through public finance between regions in the countries studied tends to be reflected to a large extent … in corresponding deficits in the balances of payments on current account of tbe poorer regions, with corresponding surpluses in the richer regions. These deficits and surpluses are of a continuing nature.””

[6]  “As well as redistributing income regionally on a continuing basis, public finance in existing economic unions plays a major role in cushioning short-term and cyclical fluctuations. For example, one- half to two-thirds of a short-term loss of primary income in a region due to a fall in its external sales may be automatically offset through lower payments of taxes and insurance contributions to the centre, and higher receipts of unemployment and other benefits.”

[7]  “1. “There is a case for Community involvement when developments in one part … ‘spill over’ into other parts, or indeed all of it”. They argue that when structural or cyclical events occur (they mention unemployment as an example) the aim of central action should be “to ensure as far as possible that the benefits of closer integration are seen to accrue to all, that there is growing convergence – or at least not widening divergence – in the economic performance and fortunes of member states”.

2. The Community must look for “transfers of expenditures from national to Community levels”.

They also suggested that if the Community budget was to be used “as an instrument for helping to stabilise short-term and cyclical fluctuations in economic activity” the resources at the Community level would have to be significantly increased.

They considered that the way forward for an effective monetary union would be some form of public sector federation (small or large depending on the political considerations) which would perform “important equalisation and stabilisation functions”.”

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude