Elkarrizketa edo… (2)

Ia ordu beteko elkarrizketa erabat laburtuta azaldu da.

Hona hemen azaldutakoa[1]:

“«Askotan, ekologisten esparrutik iristen diren proiektuak izaten dira», azaldu du Joseba Felix Tobar UEUko Ekonomia Saileko kideak.

Helburua edozein dela ere, Tobarrek oraindik ez du argi ikusten zergatik sortu behar diren halako dibisa berriak. «Ez zait gaizki iruditzen trukerako erabiltzen diren dibisa hauek, baina horretarako, dirua behar da, eta nondik ateratzen da benetako diru hori?», galdetu du. Alegia, bere ustez, diru lokal horiek sortzeko atzean egon den helburua diru arruntarekin egin daiteke. Kasu honetan, euroarekin.”

Iruzkinak (2)

  • joseba

    Aurretik ere horrelakoa gertatu zitzaidan:

    https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/01/25/elkarrizketa-edo/

    Oraingo honetan, desitxuratuta ere azaldu da ‘elkarrizketa‘.

    Izan ere, benetako dirua behar da sasi-moneta edo moneta faltsu horien bidez ‘saltzen’ den ia guztia finantzatzeko, ekoizteko, produzitzeko, garraiatzeko eta abar oso luzerako…

    Non dago esandako hori guztia, aipatutako kritika guztia?

    Badaezpada ere, hona hemen lotura zuzena, laburpen moduan:

    https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2013/11/16/sasi-monetak-ekhi-eusko-ogerleko-bilbodiru-eta-moneta-euroa/

    Eta bereziki hauxe:

    https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/05/16/eusko-izeneko-moneta-iparraldean/

    Ulertzaile onari hitz gutxi!

    Euskal Herrian ekonomiari buruzko maila eskasa da oso, eskasegia.

    Kasurako, sasi-moneta guzti horiek erabiltzea faltsukeria hutsean oinarritzen da!

    Dena den, segituko dugu ‘desastotzen’, hezten… no problem!

  • joseba

    Pro domo: Zergatik ez duzu ohar bat bidaliko afera adieraziz eta zuk esandakoa azpimarratuz?

    Hamaika pertsonak galdetu didate ea zergatik ez diodan egunkari hari ohartxo bat bidaliko nire postura argi eta klarki azpimarratuz, nirea ez kazetari batek idatzi duena.

    Nire erantzuna: ez du ezertarako balio. Blogean nahiko informazioa dago, aski eta sobera, nahi duena informatuta egoteko beste, nahi izanez gero bere burua informatu ahal izateko.

    Diostena: Baina egunkari batean azaldu zen, irakurle askok irakurtzeko, eta blogean dagoena oso jende gutxik irakurtzen du.

    Erantzuna: Eta zer? Egunkari bat ez da tesiak defendatzeko lekua. Hurrengo egunean berria desagertu da jende askorentzat, eta beste berri batzuk azaldu. Jakin nahi duena, afera horretan sakondu nahiko luketenak beren informazioa topatzen ahaleginduko dira.

    UEUko blog honetan idaztea, hitzaldiak ematea, noizean behingo elkarrizketa bat egitea, konferentzia bat edo beste ematea, edo eta prentsan behin edo behin idazteko artikulu baten aukera dauzkat eskura. Deus gutxi gehiago. Ezin iritsi toki askotara eta jende gehiagorengana. Mugatuta nago, jende asko dagoen bezalaxe.

    Baina informazioa, baita euskaraz ere, egon badago.

    Dena den, duda ‘existentzial’ bat daukat. Ez dakit jendeak, oro har, ez duela Diru Teoria Modernoa (DTM) ulertu, ez duela ulertu nahi ala nahiago duela benetako zabor intelektuala irentsi, pozik gainera, eta horretan segitu.

    Kontua ez dagokio soilik pertsona konkretu bati. Neuri, kasu honetan. Ez. DTM sortu dutenek eta gero teoria hori defendatu eta defendatzen dutenek hamaika liburu, amaigabeko saiakera eta artikulu plazaratu dituzte eta plazaratzen ari dira, baita hainbat eta hainbat blogetan idatzi ere, gehi nazioarte mailan kontaezinezko konferentzia eta hitzaldi eman, baina ortodoxiak (hasi ‘profesional eta intelektualekin’, segi ekonomialariekin eta bukatu politikariekin, tartean ‘ekonomiaz‘ arduratzen diren kazetariekin) zutik dirau.

    Hala ere, behin eta berriz, edozein lekutan, edozein momentutan eta edozein formatutan DTM zaleok teoria eder hori zabaltzen, aireratzen, sakontzen eta hobetzen ahalegindu dira eta, dakidalarik, horretan segituko lukete (gutxienez, beste teoria hoberen bat agertu arte).

    Neuri dagokidanez, teoria hori euskaraz hedatzen ahaleginduko naiz: zin dagit.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude