Ekonomia eta literatura (antzerkigintza): W. Shakespeare, P. Larzabal, A. Luku

1. William Shakespeare

Veneziako merkataria[1] aipatzen du Marshall Auerback-ek.

Auerback-ek dioenez,

In the great Shakespearean comedy, Shylock agrees to lend money to Bassanio on the credit of Antonio, Shylock’s Christian rival. Shylock, suspicious of Antonio, sets the security as a pound of Antonio’s flesh. When Antonio’s merchant ventures fail and he cannot come up with the money to pay off Bassanio’s loan, Shylock demands the pound of flesh, which will surely kill Antonio. Of course, in the end, Shylock is foiled. Dressed as an eminent judge, Antonio’s indirect beneficiary Portia takes Shylock’s insistence on the letter of the bond to its absurd conclusion. The bond specified only a pound of flesh, she maintains, but “no jot of blood.”.”

Eurolandian gauza bertsua daukagu. Izan ere, Auerback-en hitzez,

In much the same way, Germany’s ongoing insistence on its pound of Spanish, Italian, Greek, or Irish flesh via further fiscal austerity is impossible to secure without spilling further massive quantities of blood from the periphery body politics. Like Shylock, Germany apparently fails to appreciate extracting too much flesh from the borrower ultimately does draw away its lifeblood, making repayment impossible.  Much like Shylock, Berlin is trapped.  Only the ECB as “judge” can offer a way out.   Will Germany see that, or will it risk a fate as ignominious as Shylock?

Literatura eta ekonomia, biak, lotuta MMT-en bitartez, alegia, DTM-ren bidez.

2. Shakespeare revisited

Zertan ari naiz? Ez ote naiz usu aritzen ekonomiaz, ekonomia heterodoxoaz hobeki esateko?

 

Hortaz?

 

Lasai, noizean behin keinu bat egin behar zaio literaturari, literatura onari.

 

Jakina denez, Shakespeare-k honelako aipu ospetsua idatzi zuen: to be or not to be, that’s the question[2].

 

Ekonomian, batez ere finantza ekonomian, gertatzen ari dena ikusi eta gero, honelako aldaketa egitera ausartu naiz:  to know or not to know, that’s the question. 

 

3. Piarres Larzabal eta Antton Luku

 

Piarres Larzabal ezaguna da gure literaturan[3]. 1966an Inpernuko dirua[4] idatzi zuen, oraintsu Antton Luku-k taularatu duena[5].

 

(a)   Piarres Larzabal

 

Ikus ditzagun Larzabal-en Inpernuko dirua-ren zenbait pasarteren aipuak:      

 

a)      Lehen    gertaldia, lehen agerraldia

 

Pako: Hoinbeste milioien jabe izaki eta ez diat ulertzen nolatan ez ditukan milioi horiek hemen bertako diru etxeetan jartzen.

 

Pepe: Hi bankero haiz eta diru guziak hire bankura bildu nahi hituzkek. Ni ez naiz banku jabea baina diru-etxeekin hartu eman handia dedana.

 

Pako: Badakik ongi asko ez dutala galdatzen hire milioiak jarri ditzakala nire bankuan. Aukeratu bat, edozein, baina aukeratu ‘zak gure lurraldearen laguntzaile dan bat.

 

Pepe: Nik ez zieat ezer zor gure lekuari.

 

Pako: Zer? Ez diokekala ezeren zorrik? Ez al haiz ba herri honetakoa. Ez al ‘zak egokiago hire dirua hemengo jendeari lana ematen?

 

Pepe: Ez diat ulertzen hire seta. Ala diruak hemengo diru etxetan jarrita diruak galduko ote ditukan beldur haiz?

 

Pako: Horixen dek ba: beste nonbaiten sartu nahi dizkiat. Horrela duk nire nahia. Kito!                           

 

b)         Lehen    gertaldia, 3. agerraldia

 

Perez: Eta ez al haiz oroitzen zein bankotan ezarri hituen sei ehun milioi horiek?

 

Pako: Bai hiru bankutan

 

Perez: Bat Suitzakoa hukan

 

Pako: Bai bestea Prantzikoa. Hirugarrena Londreskoa 

 

c)      Bigarren gertaldia, 5. agerraldia

 

Pepe: Zu bezalako gizonak esku artean dabilkizuten dirua ez litzaiguke gaizki etorriko gure leku honetako jendeari lana emateko.

 

Perez: Zuen diru etxea eskualde honetako lantegien laguntzailea al da?

 

Pepe: Bai ez du besterik egiten . Asmo horrekinxe sortua baita.

 

Perez: (irriño batekin) Harritua naukazu, zuek biak senide izan eta nolaz zure anaiak ez du bere dirua zure bankuan ezarri.

 

Pepe: Dena dan bezala esango dizut. Gai horretaz bi anaiak eztabaida gogorrak erabiliak gaituzu. Bana esaera zaharrak diona etxeko eltzea lurrez urrutikoa urrez.

d)      Hirugarren gertaldia, lehen agerraldia

Pepe: Ez ziñuket goibeldu nahi baina ez ote zerate bata eta bestea diruari lotuak. Nere anaia dirua biltzeko eta zu harena zabaltzeko?

 

Kontxita: (bizi bizi) Dirua zertarako da zabaltzeko ez bada?

 

Pepe: Bi dira horaatik dirua zabaltzea eta nora nahi zabaltzea.

 

Diru Teoria Modernokoek hauxe irakatsi digute:

 

i)          Gaur egunean diruarekin egiten den espekulazioak ez du mugarik ezagutzen.

ii)              Dirua eta kredituak ez dira  erabiltzen lanpostuak sortzeko, enpresa txiki eta ertainetan produkzioa areagotzeko.

 

Larzabalen lanean bezala:

 

iii)             “… ez litzaiguke gaizki etorriko gure leku honetako jendeari lana emateko.”

iv)               “Ez dago inolako zorrik gure lekuari.”

v)                “Dirua zertarako da zabaltzeko ez bada?”

vi)               “Dirua … nora nahi zabaltzea.”

 

Espekulazioa da nagusi gaur egun. Nolabait Larzabal-en lanean aipatzen den moduan.

 

Diruak mozkina dirutik ateratzen du: Marxen M-M’ eskema erabiltzen da nonahi[6].

 

(b)   Antton Luku

 

Gauza bertsua egin dezakegu Lukuren bertsioarekin, Infernuko dirua izeneko lanarekin.

 

Lehendabizi, hona hemen Lukuk berak dioena:

 

Piarres Larzabalen “Inpernuko dirua” tik egokitua. Ahalaz, pertsonai berrien sartzeetatik aparte Larzabalek asmatu agerraldiak ziren bezala utziak dira, mozturak salbu. Taula gaina bi partetan emana izanen da tul batek bereizirik. Aitzinean Larzabalek asmatu agerraldiak ikusiko dira, gehitu pertsonaiak sar jalgika ariko direlarik loturak eskatu beharren arabera. Tularen gibelean emanen dira agerraldi berriak. Ezkerrean kanpoa: Cadiz edo Alkairo, trena adibidez eta eskuinean etxe barnekoak: erdian komunak eta telefono klandestinoa. Ez du honek tirrintarik. Bestalde sartzean den pasabidea argi utziko da: zuzulu batekin jendeak igurika dezan egon gelara gabe. 

 

Beraz, Larzabal-i dagokion testuari buruz aipatu duguna ez dugu errepikatuko.

 

Hona, aldiz, Lukuren testu berriaren aipuak:

 

e)      Lehen gertaldia, bigarren agerraldia

 

Pako: Diruarendako konpondu duka?

Eusebio: Ontzia saldua eta Ziburuko etxea ere. Bai. Baina behar den somaren erdira ere ez gare heltzen. Ontzia Egiptotik etorri den bono batekin ordaindu dute Suitzako etxe batera. Diru idorra bildua dut.  (…)

 

Pako: Ez gituk horretan. Baina ez duk orain harat ez honatik. Sartu gaituk lohian  ito giten leporaino. Akzioneak saldu ditiat. Dobleak kofre batean atxikitzen ditiat hemen berean. Hor edo fortuna egiten diagu edo miseria jastatuko. Ez duk gehiago pilik ez bankuan ez Pekomasen. Erakutsiko deat Robert. Kutxa berria erosia diat. Dirua pasatu beharko duk bestalderdira.

f)       Lehen gertaldia, zazpigarren agerraldia

 

Pako Berriz agertuz. Bon Joanen hiz Espainiako karrikarat. Kutxa erematen dun hirekin. Geaxiñañok ezarriko daun sosa eta joaten hiz falta gabe egin ahal fite Portugaleko bankurat.

 

g)      Lehen gertaldia, bederatzigarren agerraldia

 

Pako: Ez baitut bizia pasatuko zozoaren egiten diruan deus konprenitzen ez duten batzuk xahu dezaten ergelkerietan. Beha zak. Paulina joana duk  “cherbacho” enera komisione batekin. Ez nikek nahi hau etxe hontan, nehork jakitea…

Pako: Ontsa heldua duk, preseski. Beharko diat…Alergia duk ikusten duk. Honek ateratzen duen errautsak datak egiten. Beha zak. Ontsa. Ez duk etxe honetan pilik gehiago. Hemen ikusten dituzkan kondu eta akzio horiek oro salduak dituk. Faltsuak dituk nahi baduk.  Bankuz aldatu diat eta Parise, Londres eta Suitzako dirua kendua diat. Portugaleko bankuan ezarria diat trabesean. Sos idorra behar nian.

h)      Lehen gertaldia, hamaikagarren agerraldia

Paulina: Ba jauna. Hiru ‘txu. Perez dixie buru. Besteak esku makilak ene ustez. Ez ‘txit behin ere ikusi.  Dirua ez. Ez zuxun dirurik. Bankuetako paper guziak eta txekea izenpearazi. Ene ustez saldu guziak txu denak. Londresko bankua eta Suitza aipatu ‘ixie. Ez txu deus ere  Pepe jauna.

i)       Lehen gertaldia, hamahiru agerraldia

Pepe: Bilduak zaituztet hunat zeren gure bankuak bere denbora guzian hartu dituen delibero garrantzitsuenen trenkatzekotan  baikira. Gure Garazi maite honetan banku bat izatea edo ez izatearena da jokoan. Hots. Banku bat diodalarik oraiko ahal modernoekin dut erran nahi.  Hego eta iparrameriketako leihoak gure toki maite huni irekiko dazkon operazioa izanen da hau.

 

Lehenik bozkatu behar ditugu burtsa operazio batzuk… aski ausartak…harrigarriak  izan dira aste honetako oportunitateak.  Suitzako Geneveko kutxan eta Londresko Dorset financial house eta Pariseko Sozietate jeneralean akzio salmenta masiboak izan dira. Zuek kontsultatu gabe bankuaren izenean hartu baititut. Kapital emendatze baten menturan. Hego Ameriketako merkatuan kokatzeko ideiarekin. Paperak aitzinean dituzue, galde egiten dautzuegu edukiaz jabetzea. Eta gero bozkatuko dugu.

Bozkatzen dute.

 

Orain komisionekako bilkurak eginak izan baitira atzo,  misioen arabera jartzea galde eginen dautzuet. Gure bankuak Portugaleko bankuaren kapitalean sartzeko mentura ukan du. Eta hau arrisku aski gotorreko deliberoa dela ezin gorde. Paperetan eskema batzu atzematen dituzue eta bozkatzea eskatzen dautzuet.

 

Diru Teoria Modernotik hauxe esan daiteke:

 

i)                 Lukuk diru ‘modernoa’ erabiltzen du: bonoak, akzioak, diru transakzioak estatu batetik beste batera (‘Egiptoko bono eta Suitzan ordaindu’; ‘Portugaleko bankurat’; ‘… bankuz aldatu…’; ‘arrisku operazioak’)

ii)                Diruaz jakin behar da (´… diruan deus konprenitzen ez duten batzuk’…)

iii)               “…kondu edo akzio… faltsuak…”

iv)               “… burtsa operazioak… aski ausartak…”

v)                “… Suitzako… eta Pariseko… akzio salmenta masiboak egon dira…”  

vi)               “Zuek kontsultatu gabe bankuaren izenean hartu baititut. Kapital emendatze baten menturan. Hego Ameriketako merkatuan kokatzeko ideiarekin.”

vii)           “Gure bankuak Portugaleko bankuaren kapitalean sartzeko mentura ukan du. Eta hau arrisku aski gotorreko deliberoa dela ezin gorde.”

 

Orain, espekulazioa askoz ‘modernoagoa’ azaltzen da.

 

Espekulazioaren aurka eta egungo finantza kapitalaren kontra DTMkoek nahikotxo idatzi dute[7].

 

Interesgarria da oso ikustea nola gure literaturan, aspaldiko Larzabalen eta oraingo Lukuren obretan, bankuen espekulazioak badaukala bere espazioa.

 

Bukaera gisa: oso aproposa izan liteke Lukuk Donibane Garaziko euskararat egoki baleza Frank Ashe-ren ondoko lantxo hau: A kindergarten guide to modern monetary theory[8].

 

(Eskerrik berezienak Antton Lukuri bi bertsioak, Larzabalena eta berea, nire esku uzteagatik.)

 

donejurgi (joseba felix tobar-arbulu)


[4]  Ikus http://zubitegia.armiarma.com/?i=275. Inpernua, eta ez infernua.

[7] Ikus blog hau: https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/, 2006tik gaur arte.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude