Islandia: orain zer?

Zer gertatu zen?

Islandiak zuzen egin zuen[1].

Islandiak irabazi zuen[2].

Islandia egoera aproposean egon da DTMkoen programak praktikan jartzeko[3].

Zer gertatu da?

Hauteskundeak egon dira Islandiak. Emaitzak[4] jadanik dira ezagunak. EBn sartzeko negoziazioak bukatu dira[5]. Islandarrek ez dute eurogunean egon nahi[6]. Agian horixe da atera daitekeen ondoriorik garbiena.

Zer gertatuko da hemendik aurrera?

Datu gehiago behar dira. Baina hona hemen zenbait iruzkin:

a) Islandiako egoera goraipatu dute ez soilik Paul Krugman-ek eta Joe Stiglitz-ek, baina Nazioarteko Moneta Fondoak ere. DTMkoen artean, Bill Mitchell eta Randall Wray Islandiaren alde azaldu dira.

b) Gogoratu DTMk badauzkala bi proposamen dotore moneta subiranoko herrialdeetarako: Banku Zentrala (BZ) lender of last resort gisa, hots, azken baliabideko mailegu emaile modura aritzea; eta gobernua employer of last resort bezala, alegia, azken baliabideko enplegatzaile legez aritzea.

c) Arazo nagusia, beste leku guztietan bezalaxe, eskari agregatua areagotzea da, baita lanpostuak sortzea ere. Aipatutako DMTkoen proposamenak erabil zitezkeen.

d) Horretarako, diruak nola funtzionatzen duen jakin behar zen.

e) Baina EBn, Frantzian, Espainian, Euskal Herrian eta… Islandian ez politikariek, ez ekonomialariek, ez adituek ez dakite diruak nola funtzionatzen duen.

Hortaz,

Islandiako aurreko gobernuak EBn sartzeko, eurogunean partaide izateko zegoen eskaerari eutsi zion.

Boto emaileek ez dute izan nahi ezer jakitea EBz eta euroguneaz.

Ondorioz, eskuinak irabazi du.

Zer gertatuko da orain? Zer nolako bilakaera egongo da Islandian? Zer nolako politika fiskalik? Zer gertatuko da defizit publikoarekin?

Ez dakit.

Baina… hona hemen litezkeen egoera berriaren ondorioak:

i)                 Eskuinak politika fiskal gogor bat jarriko du martxan, jende arruntaren kalterako.

ii)                Eskuinak defizit publikoa murriztu nahi izango du, langabezia areagotuz.

iii)               Eskuinak austeritatea bultzatuko du, zerbitzu publikoa murriztuz,  jende arruntaren kalterako.

iv)               Agian eskuinak likidezia, dirua, atzerritik, aspaldian bezalaxe, ekarri nahi izango du, Islandia, berriz ere, zorpetuz.

(Gogoratu likidezia, dirua, herrialde subirano batean, BZk hornitu dezakeela, konputagailuaren bidez, teklatu erabiliz, kostua zero izanik.)

Beraz, baliteke aspaldiko egoera bertsura itzultzea!

Benetan tamalgarria Islandiako egoera berria.

Batzuek itsutu dira EBrekin, eurogunearekin. Besteek politika ekonomiko ortodoxo bat aplikatuko dute. Biek ez dakite ezer diru modernoaz.

Azkenean, Islandiako jende arruntak sufritzen segituko du, tamalez eta ezjakintasunaren ondorioz.

Horrelako zerbait esan nahi nuen Euskadi Irratian[7].

 


Iruzkinak (4)

  • ekonomia
    ekonomia says:

    Joseba, mila esker moneta-politikaren auziaren garrantziaz idazteagatik. Galdera batzuk baditut zuretzako. Erantzun zehatzak, laburrak eta argiak nahi nituzke, ni ez bainaiz ekonomista. Akaso, oso sinplista.

    Demagun EHak independentzia lortzen duela, eta Eurogunearen barnean ez dela sartzen. Demagun moneta propioa dugula. Horrek erakunde publiko eta pribatuen likidezia arazoak konponduko lituzke (zor publikoa eta zor pribatua), noski… baina….

    1) inportazioak gauzatzeko baliagarria izango litzateke estrategia hori? hau da, estrategia horrekin (dirua egiteko makina EHan egotea) kanpoko produktuak eros genitzake?
    2) atzerriko estatuek gure moneta propioa onartuko lukete?
    3) gure monetak ez luke balioko gure barne-produkzioa bezain beste?
    4) beraz, moneta-arazoa konponduta, erronka ez litzateke egongo ekonomia errealaren hobekuntzan? ta horrekin lotuta, enpresen jabetza, berrikuntza, kooperazio-sareak… hau da, prozesu produktibo endogenoak bultzatzea?
    5) moneta-arazoa konponduta, zelan mugatu finantza-ekonomia edo finantza-inperialismo deritxozuna? hori “dirua egiteko makinarekin” bakarrik ez da konpontzen, ezta?
    6) nozbait Japoniak azken urteetan hartutako moneta-politikaren estrategiak aipatu dira/dituzu… eta non gelditzen da auzi ekologikoa? non gelditzen da Fukushima? moneta-politika hedakorrak bai, baina… https://www.youtube.com/watch?v=oB-K78L8oNI.
    7) Eta demagun ez dugula independentzia absolutua lortzen… demagun euro-eskualde bat izaten jarraitzen badugu (zatituta edo zatitu gabe)… zein izango litzateke abian jartzeko estrategia zehatza?

    ESKERRIK ASKO!

    • joseba

      Mila esker, ez-ezagun hori,
      a) Oso zaila den egoera aipatzen duzu. Hamaika gauza gertatu eta onartu beharko lirateke. Garrantzi handikoak eta, horretarako ekonomia pixka bat baina gehixeago jakin beharko litzateke.
      b) Demagun Islandiaren kasua: moneta propioa, banku zentrala, eta hori guztia hala barnean nola kanpoan onartua.
      c) Erakunde publikoaren likidezia gobernuari dagokio, DTMk erakusten duen moduan.
      d) Erakunde pribatuaren ‘likidezia’ kreditu arazoa da. Hortaz, DMT zertan datzan ikasi behar da.
      e) Beraz, zure “noski“ hori ez da hain garbi.
      Erantzunak:
      1) Bai, baldin eta kanpoko erakundeek gure moneta propioa onartuko balute.
      2) Zaila. Islandian bai; baina gu zerotik hasi beharko ginateke. Ez dago gure esku.
      3) Monetaren balioa gobernuari dagokio. Gobernuak zergak biltzeko erabiltzen duen moneta motari dagokio. Berriz, DMTk argi esplikatzen du.
      4) Ekonomia errealaren hobekuntza da beti, hau da BETI, bultzatu behar dena.
      5) Noski, aipatzen dituzun guztiak (enpresen jabetza, berrikuntza, kooperazio sareak… hau da, prozesu produktibo endogenoak) bultzatzea.
      6) Kontua da, eta oso makala dena, orain Finantza Kapitalismoa dela nagusi, eta horri aurre egiteko borondate onetik aparte, jakintza berezia, sakona behar dela.
      7) Ez; beharrezkoa da, baina ez nahikoa. Blog honetan dituzu hamaika sarrera horretarako, bereziki 2009tik aurrerako sarreretan.
      8) Auzi ekologikoa? Inon ere ez! Aspaldiko kontua: kanoiak ala gurina produzi daiteke, zuk erabaki!
      9) Independentzia absolutua? Zer da hori? Inon existitzen ez dena. Inork ere ez errebindikatzen ez duena!
      10) Azken galderan, azken zatian ikusten da zure nahasketa garbia. Dena den, ikus blogean EHren independentziaz dagoena.
      PS: irakur, arren!, blogean dauden sarrerak: zazpi urteko lanaren ondoriokoak. Meritua DMTkoei dagokie, ez niri.

  • joseba

    Iceland Raises Rates as Economy Heats Up Under Krona Curbs

    http://www.bloomberg.com/news/articles/2015-08-19/iceland-raises-collateral-lending-rate-to-6-25-from-5-75-

    Economic growth of 4.2 percent this year and about 3 percent in 2016 means Iceland faces a “positive output gap” that will “widen in the coming term,” the central bank said. Gross domestic product will be “driven by domestic demand — especially private consumption — to a greater extent than in recent years.”
    Iceland’s progress toward a freer currency will bring a new set of challenges, Finance Minister Bjarni Benediktsson said this month. In part, policy makers are keen to avoid making the Atlantic island a magnet for so-called carry trades, which destabilized the economy in the years leading into its most recent collapse.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude