Zizurkil, mon amour

Informazioa:

http://www.aiurri.com/agenda.php?agendata=2013-04-17

http://www.zizurkil.eu/eu/herria/berriak/item/766.html

Elkarrizketa:

http://tolosaldea.hitza.info/2013/04/17/krisia-ez-da-etorri-ekarri-egin-dute-baina-badaude-irtenbideak/

(Kontuz izen batzuekin: Randall Wray, Alan Greenspan)

Hitzaldia bera:

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/krisia-induzitua-izan-da-zizurkilerako

gehi:

https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/langabeziaren-aurka-lan-bermea

Gehigarria:

a)      Fikziozko ekonomia:

https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2008/12/20/fikziozko-ekonomia/

b)      Alan Greenspan (aurreko linkean):

Burbuila ekonomikoari dagokionez, hauxe esan behar da: burbuila guztiak kredituek puzten dituzte. Allan Greenspan-en menpe egon zenean, Fed-ek kreditu-kopuru erraldoi bat sortu zuen, zeina ia edozein helbururekin mailegatu baitzen.

Alan Greenspan ezaguna da. Fed-eko nagusia izan da 1987tik 2006ra. 500 orrialdeko memoria-liburua idatzi du: The Age of Turbulence: Adventures in a New World. Ikus dezagun Greenspan-i buruzko zenbait zertzelada:

(1) 2007ko irailaren 24an Greenspan eta Naomi Klein kazetaria batera egon ziren Democracy Now telebista-programan eztabaidatzen. Hona hemen aipaturiko punturik garrantzitsuenak[1]: (i) “Gobernu txikiagoan, aurrekontu defiziten murrizketan, merkatu librean eta globalizazioan sinesten dut”; (ii) “Gizarte segurantza pribatizatzearen alde egon naiz”; (iii) “Egia da diru kopuru handia xahutu dela Irak-eko gerlan”; (iv) “Subprime krisia globala da”; (v) “Atzera begira, uste dut aparteko akatsa izango zatekeela subprime-ko merkatu hori ezabatzea, zeren oso arrakastatsua izan baita, jende askok etxeak edukitzeko”; (vi) “Espero dut subprime-ko merkatuan dauden arazo teknikoekin eta finantza-segurtasuneko problemekin aritzeko prozesuan subprime-ko merkatua ez dela izango alboratua”; eta (vii) “Sistema kapitalistak azken zazpi edo zortzi urtetan aberastasun ekonomikoa sortu du munduan, merkatuei dagozkien politikei esker”.

(2) Urtebete beranduago, 2008ko urriaren 23an, Greenspan-ek BBC telebista-katean mea culpa aitortu zuen. 2008ko urriaren 27an Frederic Clairmont oso gogor aritu da Greenspan-en aurka[2]: ustela, kriminala (“Greesnpan izan da deribatuen igoera hilgarriari eragiten ziona, egun 155 x 1012 dolarreko kopurura iritsi dena, gure planetaren aberastasunaren lau bider berdintzen duena”), pobrezia intelektuala duena…

(3) Stephen Ledman-ek, berriz, Greenspan etsai publikotzat hartu du[3]: merkatuaren desarautzearen aita… 1999an honela idatzi zuen Greenspan-ek: “Diferentzia handiz azken hamarkadan finantzan gertaerarik garrantzitsuena ezohiko deribatu finantzarioen garapen eta zabaltzea izan da.”

(4) Deribatuen arkitektoa izan da Greenspan[4]. Suntsipen handiko armak diren deribatuen arkitektoa[5].

Greenspanek bere mea culpa-n adimenaren akats bat dela aipatu zuen. Baina, Clairmont-ek dioenez, arazoa ez dagokio adimen akats bati, klase-botereari eta esplotazioari baizik. Kontua ez da eredu okerrek gidatu gaituztela. Kapitalismoa ez da adimenaren errore bat. Alderantziz, Clairmontek azpimarratzen duenez, Greenspanen politiken erabakiak hotzean hartuak ziren klase bizkarroi konkretu bat aberasteko.

Egia esan Greenspan eredurik onena da bultzatu behar ez denaz jabetzeko. Zenbat urte egon gara merkatu-mekanismoaren ahalmen auto-erregulatzaileaz liluraturik? Ekonomialari asko kutsatuta geratu dira. Betiko? Onartuko ote dute erregea biluzik dagoela? Mea culpa publikoa adieraziko dute, baita Euskal Herrikoek ere?

Eredurik ereduenak hitz egin du, oso berandu baina. Kaltea eginda dago. Kaltea izugarria da, mundu mailako izurritearen antzekoa. Irtenbidea, aldiz, gure esku dago: ekonomia erreala da bultzatu behar dena, fikziozko ekonomia behin betiko alboratuz.

c)      Gehiago Alan Greenspan-ez eta deribatuez:

i)                 I made a mistake[6].

ii)            You found that your view of the world, your ideology was not right, it was not working?” said Rep. Henry A. Waxman (D-Calif.), the committee chairman.

Absolutely, precisely,” Greenspan said. “You know, that’s precisely the reason I was shocked, because I have been going for 40 years or more with very considerable evidence that it was working exceptionally well.”[7] 

iii)               I found a flaw[8].

Ondorioa (Shakespeare revisited):

To know or not to know, that’s the question!

Jakin ala ez jakin, horra hor arazoa!

donejurgi (joseba felix tobar-arbulu)


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude