Liburu berria: Bukaera gisa. Eskerrak

ABC

A: Krisian gaude. Krisia induzitua izan da[1].

B: Badago irtenbiderik[2].

C: Euskal Herrian beste politika berri bat behar dugu[3].

Etorkizunerantz

Amaiera gisa, ikus dezagun egindako elkarrizketa[4].

Etorkizunerako, irakurleak hementxe izango ditu bi iturri sendo:

(i)                  UEUko blogeko sarrera berriak[5]; eta

(ii)                 UEUko otarrean egongo diren sarrera berriak[6].

Eskerrak

Liburuxka hau ez zen idatziko DTM-koen laguntzarik gabe, bereziki Warren Mosler-en laguntzarik barik.

Gure arteko harremanak aspaldian hasi ziren. Lan hau laguntza desberdin horien fruitua da. Emaitza irakurleen esku dago hemendik aurrera.

Orain eta eskerrak emateko orduan, ez daukat hitzik DTM-koei, eta bereziki Mosler-i, zor diedana adierazteko. Zor hori, interes konposatuen gisa, esponentzialki handituz joan da, eta nire ‘aurrezkiek’ ezin dute zor hori kitatu.

Nire aldetik esan dezakedan bakarra hauxe da: azken urte hauetan DTM-koengandik ikasi dudana izugarri handia eta sakona da, apartekoa.

Bukatzeko, balia dezadan hamaika hizkuntzaz[7] DTM-koei eta, oroz gain, Warren-i zor diedana zuritzen hasteko:

Eskerrik asko, mila esker, esker aunitz, esker mila, …, eta, nola ez?, thanks a lot[8].


[8]  Liburu berri hau, UEUren eskutik, laster argitaratuko da.

Gehigarria (2013ko martxoan): Ikus DMTkoak Europaz (https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/dtm-koek-europaz , Warren Mosler: magister (https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/warren-mosler-magister) eta Euskal Herria independentziaranzko bidean (13) (https://www.unibertsitatea.net/otarrea/gizarte-zientziak/ekonomia/euskal-herria-independentziaranzko-bidean-13).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude