Ia hiru ordu laurdeneko elkarrizketa oso laburtua azaldu da.
Hona hemen azaldutakoa[1]:
«Warren Mosler ekonomista estatubatuarrak esaten du krisia oso sakona dela, baina batez ere ezjakintasunaren krisia dela. Jendeak ez dakiela diruak nola funtzionatzen duen. Joseba Felix Tobar-Arbulu EHUko Ekonomia irakasleak interes handiz jarraitzen du Moslerren diruaren teoria modernoa, eta udan argitaratuko du Diru teoria modernoa eta finantza ingeniaritza liburua, UEUrekin —2011n Finantza kapitalismoa argitaratu zuen bi liburukitan, Utriusque Vasconiaerekin—. “Nire helburua da munduko teorien artean onenetako bat hautatzea, eta bai teoria eta bai praktika Euskal Herrian aplikatzeko proposamena egitea.”
Krisia bultzatua, nahita eragindakoa dela uste du Tobar-Arbuluk, eta horixe azalduko du, besteak beste, paperean eta euskarri elektronikoan argitaratuko den liburu berrian. Egoerak, baina, irtenbidea baduelakoan dago, eta horretarako orain arteko eskema teoriko asko bota eta berriak ikasi behar direla deritzo. Alternatibekin, nolanahi ere, kontu handiz ibili behar dela dio, “erraz eror daitekeelako demagogian”. Ekonomia irakaslearen arabera, kaleko jendeak ulertzen du krisiarekin zer gertatzen den. “Jendeak argi dauka non dagoen muina, zein den erruduna. Beste kontu bat da egoera sakon horri erantzuna ematea.”»
joseba says:
Gauza asko, gehiegi, geratu dira argitaratu gabe.
Hona puntu batzuk, beste askoren artean:
a) Krisia azaldu eta gero, mundu mailan, liburu boom bat egon da, bereziki ingelesez.
b) Baina krisia lehertu baino lehen, oso-oso jende gutxik aurreikusi zuen ‘zetorrena’.
c) Gainera, afera ez da krisiaren irudia ematea, krisi horren zergatiak adieraztea baizik.
d) DTMkoek orain dela ia 20 urte iragarri zuten zetorrena, baita berorren zergatiak adierazi ere. W. Mosler-ek 1994an!
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/10/29/warren-mosler-en-soft-currency-economics-ii-modern-monetary-theory/
Gauza bera Europari buruz, ikus
https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/07/10/diru-teoria-modernoak-irabazi-du/.
e) Jendeak, ez zuen ezer argitaratu ezjakintasunean murgiltzen zelako. Hala ortodoxia nola heterodoxia, marxistak barne, erabat lekuz eta denboraz kanpo zeuden. Eta orain, ba ote dakite zer dela eta gertatu den krisia?
f) Euskal Herrian gauza bertsua, baina, gure txikitasunean, askoz okerrago. Eta orain?
joseba says:
Gehigarria
DTM eta krisi globala:
DTMren historiaz, ikus Randall Wray:
http://neweconomicperspectives.org/2011/12/mmt-doubly-retrospective-analysis.html
Halaber, ikus Warren Mosler:
http://www.epicoalition.org/docs/soft0004.htm eta https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/12/11/zipriztin-moslertarrak/.
Mosler-ek dioenez, “…nahiz eta egia izan MMT pentsamendu eskola batetik edo bestetik atera daitekeela, ez zen horrelako bidetik gertatu.”
(DTMz, ikus Randall Wray: http://neweconomicperspectives.org/p/modern-monetary-theory-primer.html.)
Eurolandiaz:
Ikus http://neweconomicperspectives.org/2012/07/mmt-the-euro-and-the-greatest-prediction-of-the-last-20-years.html
Dagoeneko, 1998an Randall Wray, 2001ean Warren Mosler eta 2002an Stephanie Kelton (denbora hartan Stephanie Bell zena) aritu ziren luze euroari buruz.