Elkarrizketa edo…

Ia hiru ordu laurdeneko elkarrizketa oso laburtua azaldu da.

Hona hemen azaldutakoa[1]:

«Warren Mosler ekonomista estatubatuarrak esaten du krisia oso sakona dela, baina batez ere ezjakintasunaren krisia dela. Jendeak ez dakiela diruak nola funtzionatzen duen. Joseba Felix Tobar-Arbulu EHUko Ekonomia irakasleak interes handiz jarraitzen du Moslerren diruaren teoria modernoa, eta udan argitaratuko du Diru teoria modernoa eta finantza ingeniaritza liburua, UEUrekin —2011n Finantza kapitalismoa argitaratu zuen bi liburukitan, Utriusque Vasconiaerekin—. “Nire helburua da munduko teorien artean onenetako bat hautatzea, eta bai teoria eta bai praktika Euskal Herrian aplikatzeko proposamena egitea.”

Krisia bultzatua, nahita eragindakoa dela uste du Tobar-Arbuluk, eta horixe azalduko du, besteak beste, paperean eta euskarri elektronikoan argitaratuko den liburu berrian. Egoerak, baina, irtenbidea baduelakoan dago, eta horretarako orain arteko eskema teoriko asko bota eta berriak ikasi behar direla deritzo. Alternatibekin, nolanahi ere, kontu handiz ibili behar dela dio, “erraz eror daitekeelako demagogian”. Ekonomia irakaslearen arabera, kaleko jendeak ulertzen du krisiarekin zer gertatzen den. “Jendeak argi dauka non dagoen muina, zein den erruduna. Beste kontu bat da egoera sakon horri erantzuna ematea.”»

Iruzkinak (2)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude