Gobernuaren gastua eta zergapetzea

1. Gobernuaren gastua

Gobernuaren gastuak eta zergapetzeak ondoko ilusiora daramate[1]: badirudi biak erabat loturik daudela. Ilusioa analogia batek sortzen du. Izan ere, uste da gobernua enpresa baten modukoa dela edo eta familia baten antzekoa.

Sektore pribatuan enpresak eta familiak mugatuta daude, biak kredituak emateko, merkatuen menpe daude, maileguak eskuratzearren. Biek maileguz hartu behar dute beren gastuak finantzatzeko.

Gobernu federal bat, kasu AEBkoa, birtualki mugagabeko kopuru bat gastatzeko gai da, banku sistemari erreserbak gehituz, eta gero maileguz hartu erreserba kentze bat gauzatzea behar baldin badu .

AEBetan Kongresuak onartzen du gastu federalen aurrekontua. Errenta osoak gastu osoa berdindu behar du. Kongresuari dagokio errenta osoaren konposaketa erabakitzea, zergen eta maileguen kopuruak zehaztuz. (Jakina denez, defizitari buruzko amaigabeko eztabaida apokaliptikoak egon dira, defizit gastua demoniakoa bailitzan.)

(Eurolandiako estatuak ez dira subiranoak moneta politikan[2].)

2. Zergapetzea

Zergapetzea gobernua behar dituen baliabideak lortzeko prozesuaren parte bat da. Moneta politikaz subirano den gobernu batek, AEBetako bezalako gobernu subiranoak, birtualki fiat-eko moneta kopuru infinitua dauka gastatzeko.

Zergak behar dira sektore pribatuak ondasun eta zerbitzu errealak trukatzeko, sektore pribatuak zergak ordaintzearren, behar duen fiat-eko diruaren trukean. Gobernuaren ikuspuntutik afera ondokoa da:  prezioa bider kantitateak errenta berdintzen du.

Hori horrela izanik, zergen bigarren mailako ondorioak kontuan hartu behar dira, zerga egitura erabaki baino lehen.

Salmenta zerga batek transakzioak geldiaraziko ditu, errenta zerga batek bezala. Trukea eta transakzioak murrizteko joera hori maiz kalte gisa hartu da. Transakzio tasek  kapitalaren ihes egiteari irekitzen dizkio ateak, eta horri aurre egiteko erakunde boteretsu bereziak behar dira isun gogorrak jartzearren. Halaber, mundu juridikoan transakziorako lege mordo bat behar dira gehi hori guztia agirietan eta dokumentuetan azaltzeko gastuak. Transakzio tasek kostu ekonomikoak suposatzen dituzte.

Ondasun higiezineko zerga bat aukera interesgarria da. Errazagoa da indarrean jartzeko, gobernu gasturako eskaera egonkorrago bat hornitzen du, eta ez ditu transakzioak eragozten. Progresiboak egin daitezke, nahi izanez gero.

Norberak zenbat diru daukan garratzi gutxiagokoa da norberak zenbat gastatzen duen baino. Dirua edukitzeak ez ditu, berez, benetako baliabideak kontsumitzen. Halaber, pertsona baten aberastasun nominalaren metaketa batek ez du baztertzen beste pertsona batena, zeren diruaren kopuru eskuragarria infinitua baita. Fiat-eko dirua soilik zerga kreditu bat da.

Hortaz, beharbada zerga sistema progresibo baten aldekoak benetako baliabideen neurrigabeko kontsumoaz kezkatuta egon beharko lirateke. Norberaren diru iturrian bertan zerga jartzearen ordez, luxuzko zergak jarri beharko lirateke kontsumo gehiegi galarazteko (ez errenta handitzeko): kasu horretan, luxuzko zergaren arrakastak zenbat diru jasotzen duen neurtu beharko luke.


[1]  Ikus http://www.epicoalition.org/docs/soft0004.htm. Halaber, ikus berriki argitaratutako Mosler-en liburua: Soft Currency Economics II (Modern Monetary Theory). What everyone thinks they know about monetary policy is wrong. Moneta ahuleko ekonomia (Diru teoria modernoa).  Norberak pentsatzen duena, moneta politikaz badakitela, okerra da: http://www.amazon.com/kindle/dp/B009XDGZLI/ref=rdr_kindle_ext_eos_detail.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude