Eskozia

 

Hona hemen John Swinney-ren, Eskoziako Gobernuko finantza ministroaren hitzak[1]:

 

Zer gertatuko da diruarekin? Liberarekin jarraitu nahi duzue ala eurogunean sartu nahi duzue?

 

Liberarekin jarraituko genuke.

 

Zergatik?

Herrialde gisa egiten ditugun esportazioen zatirik handiena Erresuma Batura joaten da. Hortaz, badu zentzua diru berarekin jarraitzeak. Gainera, momentu honetan auzi garrantzitsuak daude euroak dituen erronken inguruan. Luze gabe, egun duen ezegonkortasuna ikusirik, ez dut ikusten eurora batzeko gako ekonomikorik. Gu eurora batzeko, baldintza ekonomikoek egokiak izan beharko dute, eta erreferenduma egin beharko genuke horretarako, Eskoziako gizarteak erabaki dezan diru hori erabiltzen hasi ala ez.

 

Hona zenbait galdera:

 

a)  Zeinek jaulkiko ditu liberak, Erresuma Batuko Banku Zentralak ala Eskoziako BZ-k?

 

 

 

b)  Zeinek jarriko du liberaren prezioa, Erresuma Batuak ala Eskoziak?

 

 

 

c)  Zeinek jarriko du martxan politika fiskala? Berdina izango ote da bi estatutan? Bateratua? Desberdina?

 

 

 

Gogoratu estatu batek subirano izateko bi baldintza bete behar dituela:

 

1)  Bere moneta propioa jaulkitzea. (Euroaren kasua aurreko lantxoan ukitu dugu[2].)

 

 

 

2)  Altxor Publiko eta politika fiskal independentea izatea.

 

 

 

Bestela, beste baten menpe egongo zara: zure moneta jaulkitzen duen beste estatu baten menpe edo/eta zure politika fiskala kontrolatzen duen beste estatu baten menpe.

 

Argi ote?

 


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude