Krisitik finantza-sistema multipolarrerantz

Krisian gaude. Hona hemen bi lantxo egoera berri horren inguruan: krisi ekonomikoa[1] eta krisi ekonomikoaz haratago[2].

Eta Euskal Herrian? Zer gertatzen da gure herrian? Zertan datza gure eginkizuna?

Politikan gero eta argiago dago independentziaren nahia, eta gero eta jende gehiagok aldarrikatzen du irtenbide hori. Bejondeigula! Azkenean mezua garbia da.

Eta ekonomian? Ekonomia errealean eta finantza-ekonomian? Ba ote daukagu ezer esatekorik? Zer?

Barnera begira hainbat azterketa eta proposamen egin ditugu, FIRE sektoreari aurre egiteko[3].

Baita  kanpora begira ere, Eurolandiaren barruan. Horretarako, aspaldiko Hyman Minsky-ren analisiak Randall Wray-k hobetu ditu, hala maila globalean nola Eurolandia mailan[4].

Eurolandiatik at, kanpora begira, Michael Hudson-en Global Fracture. The New International Economic Order liburuarekin hasita, finantza-sistema multipolarraz arituko gara hurrengo liburuan[5]. Finantza-sistema multipolarrik ez egotea baita krisiaren funtsezko erroetako bat.

Finantza-sistema multipolar berria analizatzeko eta horren inguruan proposamenak egiteko, datozen lanetan honako gai hauek ukituko ditugu:

(a) Errusiako bide berriak:

Errusiaren porrotaren azalpena[6] ezagutu dugu. Hori dela eta, Medveded Errusiako presidenteak, San Petersburg-en (2009.06.05ean) gauzaturiko nazioarteko forum ekonomikoan, Txinari, Errusiari eta Indiari munduko ordena multipolarra praktikan eraikitzeko dei egin zien[7].

Azkenean, Yekateringburg-eko bilera[8] gauzatu zen. Yekareringburg-en bildu ziren herrialdeek[9] ez dute nahi dolar (‘paper’) gehiago jaso.

(b) Txinako aldaketak:

Finantza-kapitalismoa da nagusi nonahi gaur egun. Txina, aldiz, salbuespen bat da[10].

(c) Venezuelako proposamen interesgarriak:

Oso interesgarria den mugimendu berri bat azaldu da Venezuelan[11]. Badirudi Nazioarteko Moneta Fondotik kanpo aritzen hasiko dela, eta parte hartzeko hainbat estatu prest daudela[12], Venezuelaren ezaugarri berriak kontuan hartuz[13].

Hori guztia dugu aztergai gaur egungo mundu ekonomikoa eta finantzarioa ulertzeko eta proposamen berriak plazaratu ahal izateko. Tartean autodeterminazioa[14] ere ukituko dugu.


[3]   ikus web gune honetako sarrerak eta ateratzear dagoen Finantza-kapitalismoa izeneko liburua. Dena den, irakasten den ekonomia testuetako zenbait gezur aipatuko ditugu. Halaber, segurtasun sozialaz hitz pare bat esango dugu.

[5]  Diru-teoria modernoa eta finantza-sistema multipolarra  izenekoa (prozesuan dagoen liburuxka).

[10]  Ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/txina-komunismoa-sozialismoa-kapitalismoa-ala-zer. Bide beretik zertxobait gehiago aipatuko dugu Txinari buruz.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude