Nazioarteko ordainketa-balantza: superinperialismoa

Ordainketa-balantzan bereizi behar dira gobernu-transakzioak sektore pribatutik. Gero,gobernu-sektorean ondokoak bereizi behar dira: gastu militarrak, atzerritar laguntza eta gainontzekoa.

1960ko hamarkadan, AEBetako sektore pribatua balantzean zegoen. Ordainketa defizit osoa atzerriko gastu militarretik zetorren[1].

Denbora hartan, dolarra, paper moneta, urreak babestu behar zuen %25etan. Estaldura hori %25 hurbiltzen ari zen, Vietnamgo gerlaren ondorioz. Hortaz, urre-estaldurarekin ala gerlarekin bukatu behar zen.

AEBetako gobernuak bere Gerla Hotzaren gastuekin segitu nahi zuen heinean, dolarrak urretik alde egin behar zuen. Eta urrearekiko inolako mugarik gabe, errazagoa zen gobernuarentzat AEBetako ordainketa defizita areagotzeko. Izan ere, atzerritar herrialdeek oso aukera gutxi zeukaten beren dolarrekin aritzeko, ez bazen beraiek, atzera, maileguak ematera AEBei. Birziklatze horrek ahalbidetu zion gobernuari are fondo gehiago gastatzeko atzerritar base militarretan, mundua ekonomikoki eta militarki kontrolatzearren. Baita atzerritar herrialdeetan zentzuzko demokraziaren, lur erreformaren, janariaren autosufizientziaren eta barneko industriaren garapenaren aurka borrokatzeko ere[2].

Hauxe da, mundua mailan, gaurko egoera ere. Hortaz, independentziaz hitz egiterakoan, gaurko marko ekonomiko nagusia zein den jakin behar da.

Superinperialismoa

Superinperialismoa inperialismo monetarioa da, non nazioarteko finantza-sistema banku zentraletan oinarritzen den, zeintzuek dolarrak edukitzen dituzten, dolarrek AEBetako Altxor Publikoko maileguen forma hartzen dutelarik.

Superinperialismoa, hortaz, AEB-ek bere barneko aurrekontu defizita finantzatzen duteneko modua da. Izatez, nazioarteko finantza-sistema osoa munduan zehar AEBetako hedatze militarra finantzatzeko zuzenduta dago.

AEBetako gobernuak beste herrialdeetako banku zentralekiko 4 x 1012 dolarreko kanpo zorra dauka. Nazioarteko zordun handiena da. Zor hori lotuta dago defizit militarrarekin. Zor hori ezin da kitatu, ezin da zuritu eta gobernuak ez du zuritu nahi. Hau da, lege guztien gainetik dago AEBetako gobernua. Legea indarra da, indar militarra.

Baina gaur egungo krisi finantzarioa konplexuagoa da. Dolarrak eta nazioarteko banku zentralen erreserbek urrearekiko zeukaten lotura apurtu zenean, 1971n, ez zegoen inolako mugarik AEBek sortu dezaketen kreditu-kopuruari buruz. AEBetako ekonomiak kreditu sortu zuen zor gisa, eta 1971z geroztik, langileriaren bizitza-estandarraren handitzea zorraren bidez finantzatzen zen. Gauza bera inbertsio industrialekin eta gobernuarekin. Aberatsak zergapetu barik haiengandik maileguak hartu ziren.

1971z geroztik, ekonomia guztia zorretan oinarritutako ekonomia bihurtu zen, eta nazioarteko sistema finantzarioa arazoen katalizatzaile bilakatu.

Higiezin errealeko egungo zorra ezin da ordaindu; zor industriala ezin da ordaindu; familien zorra ezin da ordaindu. Arazoa ondokoa da: zorraren bolumena maileguak itzultzeko gaitasuna baino handiagoa da.


[1] Ikus M. Hudson-en A Payments‑Flow Analysis of U.S. International Transactions: 1960‑1968, NYU, Graduate School of Business Administration, The Bulletin, Nos. 61‑63, March 1970. Era honetan hauxe azaldu zen, argi eta lehen aldiz: AEBetako ordainketa defizita gobernuaren gastuetatik zetorrela, konkretuki, sektore militarretik.

[2] Hori guztia Hudson-en (1972-2003) Super imperialism izeneko liburuan ikus daiteke.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude