Ekonomia Bilbon eta Zizurkilen

Datozen asteetan, egungo egoera ekonomikoari buruzko bi hitzaldi interesgarri izango dira, bata Bilbon eta bestea Zizurkilen.

Bilboko Zenbat Gara elkarteak antolatuta, Joseba Barandiaran ekonomilariak “Zer aldatu da, ekonomia ala geu?” hitzaldia emango du Bilboko Kafe Antzokian, apirilaren 17an, 14:15etan. Joseba Barandiaran ekonomia gaien euskarazko dibulgazioan aritzen da, hainbat medioetan, tartean Hamaika Telebistan.

kafe antzokia-jpg

Bestetik, Zizurkilgo Udalak hitzaldi-ziklo labur bat prestatu du datozen asteetarako:

  • apirilaren 17an bertan, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean, 19:00etan, Joseba Felix Tobar Arbulu-k “Krisiaren zergatiak” izeneko saioa emango du. Tobar Arbuluk krisiaren ikuspegi globala eta izaera induzitua landuko ditu.
  • apirilaren 24ean, berriz, Mari Jose Aranguren-en txanda izango da. Aranguren Orkestra-ko zuzendaria eta ikerlaria da. Bere saioarekin ikuspegi lokalagoa emango dio hitzaldi-zikloari: “Krisia Tolosaldean eta ihes egiteko moduak” izango da hitzaldiaren izenburua. Hitzaldia 19:00etan izango da, Zizurkilgo Atxulondo kultur etxean.

zizurkil

Ekonomian interesa duenak, badu non asetu bere jakinmina.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna UEUko Ekonomia Saila(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude