Pasai Donibaneko kronika

Pasai Donibaneko Itaia Kolektiboak hitzaldi bat antolatu zuen atzo krisiaren inguruan: “Krisi ekonomikoa: jatorria, ondorioak eta irtenbideak”. Horretarako, kolektibo berriak UEUko Ekonomia Saila gonbidatu zuen: Henrike Galarza prest agertu zen Iruñea eta Pasai Donibaneren arteko bidea di-da batean egiteko. Izan ere, hitzaldia berezia zen. Hitzaldi “kaletarra”.

Donostia-San Sebastián-20130315-00240Hogei bat lagun bildu ginen ekitaldian. Bertan, lau idei nagusi nabarmendu zituen Henrikek, egungo Ekonomia deskribatzeko:

  1. ekonomiaren monetarizazioa, non finantza-kapitalismoak ekonomia errealaren gaineko kontrola eskuratu duen.
  2. ekonomia errealaren jasangarritasun eza, hau da, ekonomia errealak ama-lurrarekiko dituen zorrak (auzi ekologikoa).
  3. lanaren nazioarteko antolaketa, non eragile kapitalista berriak agertu diren (Txina, India…), eragile kapitalista zahar batzuk bidean bazterrean utzita (Portugal, España…).

Irtenbide bezala, ekonomiaren demokratizazioa aipatu zuen, hots, autoeraketa edo garapen endogenoaren irizpideak bizitza-ekonomikoan aplikatzea (ikus UEUko ekonomia sailak gai honen inguruan idatzitako argitalpena eta egindako ikastaroak).

Laburbilduz, hitzaldi interesgarria izan zen atzokoa, bai edukiaren aldetik (ekonomia), bai hizlariaren gaitasunaren aldetik (Henrike Galarza UEUko Ekonomia Saileko kidea, bere hitzetan “txapalari bikaina”), bai eta kokalekuaren aldetik ere. Kale gorrian.

Pasaia-20130315-00239

Datorren astean, beste hitzaldi batzuez gain (Tuteran, Eskarotzen..), Henrikek UEUko Ekonomia Sailak antolatutako saio bat emango du, Iruñean bertan, oraingoan Nafarroa Garaiko egungo egoera deskribatuz.

Krisia-kartela

 

 

Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna UEUko Ekonomia Saila(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude