Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Inguma, euskal komunitate-zientifikoaren datu-basearen webgunea berritu dute

Dokumentuaren akzioak

Inguma, euskal komunitate-zientifikoaren datu-basearen webgunea berritu dute

2020/11/23 - Unibertsitatea.net
Webgune berrian, besteak beste, bilaketak egiteko modua erraztu da, datu-basera igotako azken sarrerak ikusi daitezke, bilaketak inprimatu eta hainbat estatistika eskuratu daitezke.

Inguma, euskal komunitate zientifikoaren datu-baseak 20 urte betetzen ditu aurten. Ospakizun urtean murgilduta dabiltza eta webgunea eraberritzeko ere aprobetxatu dute.

Une honetan 11.835 egile, 43.541 dokumentu eta 16.609 artikuluren erreferentzia topatu ditzakegu bertan. Webgunean egindako berrikuntzekin, besteak beste, bilaketak egiteko modua errazten da, datu-basera igotako azken sarrerak ikusi daitezke, bilaketak inprimatzeko aukera ematen du eta hainbat estatistika eskuratu daitezke.

UEUren Mintegia blogean 20. urteurrenari lotutako elkarrizketak egiten ari dira:

 

2000. urtean sortu zen Inguma. Proiektuaren helburua euskara batuaren arauak finkatzen hasi zirenetik gaur egunerainoko produkzio zientifiko-intelektual osoa jasotzea izan da eta gizartearen esku jartzea.