Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Ikergazte kongresuan egiten ari diren elkarrizketak Unibertsitatea.net ataritik jarraitu ditzakezu

Dokumentuaren akzioak

Ikergazte kongresuan egiten ari diren elkarrizketak Unibertsitatea.net ataritik jarraitu ditzakezu

2019/05/28 - Unibertsitatea.net
Jesus Mari Txurruka, Miren Aranguren, Francesco d'Errico, Ugaitz Agirre... Ikergazte kongresuko parte hartzaileen esperientziak klik batean.

Ikergazte kongresua martxan da. Atzo hasi eta bihar arte Baiona hartu dute ikerkuntzak eta euskarak.

Ehundik gora ikertzaile batu dira bertan: tesia defendatu berriak, tesia egiten dabiltzanak, nazioarteko gonbidatuak... Bertaratu diren parte hartzaileen esperientziak ere jaso nahi izan dituzte antolatzaileek eta elkarrizketa hauek gure ataritik zabalduko dira: ikergazte2019 estekan. Eskerrik asko Ikergazteko taldeari!

Hona hemen atzo eta gaur argitaratutako elkarrizketak:

 

Esan bezala, ikergazte2019 estekan eguneratuko dira kongresuan zehar egingo diren elkarrizketa guztiak eta gogoratu @ikergazte twitterreko kontutik eta #ikergazte2019 traola jarraituta ere izango duzula gertatzen ari denaren berri.