Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian Jesus Mari Txurruka: “Ikergazteei esango nieke beraien hiztegitik kentzeko hitz bat: etsipena”

Dokumentuaren akzioak

Jesus Mari Txurruka: “Ikergazteei esango nieke beraien hiztegitik kentzeko hitz bat: etsipena”

2019/05/28 - Ikergazte2019

Jesus Mari Txurruka UPV/EHUko Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saileko ikertzaile eta irakaslea 1976-77 ikasturtetik. 1979-80 ikasturtean euskal lerroa abiatu zenean Biologia, Geologia eta Kimika Lizentziaturetan lehen kurtsoko Biologia, teoria eta praktikak, euskaraz ematen hasi zen. Zientzietako euskarazko ikasketak abiatzeko izen nagusietako bat, Ingumako produkzioan 67 erreferentzia jasota ditu 1977 urtetik hona. UEUkidea ere elkartea sortu zenetik. Irakaslea, ikertzailea, idazlea eta dibulgatzailea izan da eta da, oraindik ere.

Ikergazte2019 kongresuan hitzaldi orokorra eman du gaur: “Done bare. Barearen 10 dohaiak ikergai gisa”. Ikusi egin diogun elkarrizketa.

 

ikergazte2019