Euskal WordNet hiztegi semantikoa “publiko” bihurtu dugu

Itzulpen automatikoari, informazio-erauzketari eta hitzen adieren desanbiguazioari ganoraz ekin ahal izateko, makinek betiko hiztegiak baino tresna informatiko boteretsuagoak behar dituzte. Helburu horiek lantzeko oso egokia den Euskal WordNet baliabidea, eta hori aste honetan doan jaitsi eta kontsultatzeko moduan jarri dugu IXA taldean.Ā  Gure 25. urteurrena ospatzeko beste modu gehigarri bat šŸ˜‰
Ea denon artean fruitu gehiago ateratzen diogun baliabide ahaltsu honi!

Euskal WordNet euskararentzat egin den lehen Ezagutza-Base Lexikala (EBL) da. Alegia, informazio lexikala eta semantikoa jasotzen eta antolatzen dituen ā€œhiztegi semantikoaā€ edo biltegi bat. Datu-base baten antzekoa da, baina desberdintasuna da hiztegi batean jasotzen den informazioaz gain ā€”hitzen adierak eta adiera horien definizioak eta adibideakā€” kontzeptuak elkarren artean harremanetan jartzen direla.

Adibidez, hatz hitza kontsultatuz gero, zera esaten digu: ā€œgizakiaren eskua edo oina bukatzen den bost zatietako bakoitzaā€ da. Hori da esanahia, baina horretaz gain, beste hitzekin dituen erlazioen biartez hainbat informazio ere jaso dezakegu: hatza gorputz-adar bat dela, hatz lodia hatz bat dela, hatzak eskuen zati bat direla, eskuak aldi berean besoaren zati bat direla, eta hatzak gauzak ukitzeko erabiltzen direla. Kontzeptu horrek beste hizkuntzetan dauzkan baliokideak ere lortu ditzakegu (digit, dedo, dixito, dit). Azken finean, kontzeptu guztiak euren artean harremanetan jartzen dira hierarkikoki.

EuskalWordnet_hatz_eleanitza

“hatz” hitza kontsultatzen EuskalWordnet-en (zati bat)

Datu-base hori oso baliagarria da hainbat arlotan, hala nola, itzulpengintza automatikoan, informazio-erauzketan, hitzen adieren desanbiguazioan eta galdera-erantzun sistemetan. Itzulpen automatikoan, esaterako, sistemak ulertu behar du zer hitz ari den itzultzen eta horretarako horrelako ā€œhiztegi semantikoā€ baten beharra dauka. Ezinbestekoa da hitz batek dituen adieretatik egokiena bereiztea kalitatezko itzulpena bermatzeko. WordNet erabilita egungo itzulpen automatikoen kalitate hobetzea da IXA taldearen ardura QTLeap proiektu europarrean.

HAP_diptiko_Irudia

HAP/LAP masterra

Euskal WordNet eta antzerako aplikazioak nola sortu eta nola erabili nahi dituenak horiek ikasi ahal izango ditu 2014-2015 ikasturtean UPV/EHUn IXA Taldeak emango duen Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua unibertsitate-masterrean. Ekainaren 30era arte dago izena emateko aukera http://ixa.si.ehu.es/master

Erantzun bat “Euskal WordNet hiztegi semantikoa “publiko” bihurtu dugu” bidalketan

  1. Pingback: Blog honen aurkibide osoa | Hizkuntza-teknologiak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

2 + = 10