Wikipedia eta itzulpen automatikoa. Harri batez bizpalau xori

The People’s Web Meets NLP
“Webaren alde herrikoiak Hizkuntzaren Prozesamendua ezagutu du. Lankidetzan sortutako hizkuntza-baliabideak”
Horixe da ingelesez Springer argitaletxeak argitaratu berri duen liburu berri baten izenburua.
    Eta liburu horretako kapitulu batean (Reciprocal Enrichment between Basque Wikipedia and Machine Translators) luze azaldu dugu zer egin dugun IXA taldean Euskal Wikipedian 100 sarrera berri (50.000 hitz) gehitzeko eta Matxin itzultzaile automatikoa hobetzeko.
    2009-2013 urte tartean egin dugu lan hori. Itzulpen Automatikoan ikertzeko OpenMT2 proiektuaren barruan bideratu dugu lana. Euskal Wikipedialariekin ere koordinatu egin gara wikiproiektu baten barruan.
     Ekaia aldizkariko abenduko ale berrian ere azalduko da proiektu honetan egin dugun lanaren berri, kasu honetan euskaraz, noski: Wikipedia eta itzulpen automatikoa: ‘Harri batez bizpalau xori’.
Matxin_Wikipedia_OmegaT
   Lankidetza eta hizkuntza-teknologia uztartzen lehen urrats hori burutu dugu orain, baina urrats berriak egin behar ditugu oraindik. Euskarazko Wikipedia badugu, tamainan munduko 35. wikipedia da, 150.000 artikulu dauzka, osasun onean dagoela esan genezake. Baina, tamalez, bere tamaina oraindik txikia da Hizkuntzaren Prozesamenduko aplikazio aurreratuetan erabil ahal izateko.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude