Ahora! Euskara lantzeko tresnak, robot bertsolariak eta Kilometroak2013 jaia

BerriaIxaLaskorain

2013ko Kilometroak jaiaren harira, erronka bitxia izan dute atzo Tolosako Laskorain ikastolako neska-mutilek Donostiako Informatika Fakultatean: robotekin aritu dira bertsotan.

Fakultateko Ixa Taldeak eta Robotikako ikertaldeak euskararekin lotu dituzte teknologia berriak eta ikerketa.

 

Horrela jaso dute gaur Berrian (hainbat zuzenketa egin dizkiegu bertan esandakoei):

Euskara sarean hizkuntza praktikoa bihur dadin, Ixa taldeak hizkuntzaren morfologia, sintaxia eta semantika landuko dituzten aplikazioak asmatu ditu.

[…]Gaur egun euskararekin lan egiteko oso eraginkorra bilakatu den Xuxen zuzentzaile ortografikoaz gain, OpenTrad itzultzaile automatikoa, Euskal WordNet sarea eta ZT eta EPEC corpusak sortu dituzte, eta etorkizunera begira PATHSNewsReaderREADERS eta  OpeNER proiektu europarrak aurrera ateratzeko ari dira lanean.

Berria_Ixa_Laskurain_Kontrazala

[…]Horrekin batera, Ixa taldea Herrialde Katalanetako zein Galiziako informatikariekin ari da lanean OpenTrad izeneko programa aurrera ateratzeko; programa horrek esaldi osoak itzultzeko gaitasuna dauka. Jada Google Translator programa baino eraginkorragoa bilakatu da.

[…]Baina aisialdiarekin lotutako aplikazioetan ere sartu dira, eta, adibidez, sakelakoetan erabiltzen den Angry Words  (edo Apalabrados) euskaraz ere jokatu ahal izatea bideratu dute.

[…]Baina sortutako gailu eta tresna guztien artean, bi robotek bereganatu dute ikasleen arreta: Tartalo robot bertsolaria eta Nao jostailu itxurako robot hiztun eta ibiltaria. Nao-k txundituta utzi ditu ikasleak mahaitik altxatu eta ongietorria eman dienean, eta hitz egiteko, mugitzeko eta gizakien keinuak imitatzeko gai dela erakutsi die aho zabalik begira zeudenei. Bi ikaslek Tartalorekin bertso lehiaketa egiteko aukera izan dute, Naok saioa aurkeztu ondoren. Tartalo gogor saiatu arren, argi gelditu da oraindik hezur-haragizko bertsolariek robotek baino hobeto menderatzen dutela hizkuntza.

[…]Aitzol Astigarraga ikerlariak,  Robotikako taldekoak,  azaldu duenez, robot horiek soEITBkulturaIxa_Laskurain_Bertsoakrtzeko helburua gailuei komunikatzen irakastea da. «Tartalo-k eta Nao-k erakusten dute posible dela robotei hizkuntzaren logika erakustea pixkanaka». Robotika taldearen eta Ixa taldearen elkarlanaren helburua roboten autonomia handitzea eta komunikatzeko gaitasunak garatzea da, ondoren, medikuntzan edota irakaskuntzan lagungarri izateko. «Robotek ikertzen jarraitzeko aukera ematen digute, eta, beharbada, etorkizunean elkarrizketak izateko gai izango dira».

Ikusi  bideo hauek ere bai:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

− 6 = 2