Sarea josi egin genuenekoa

VII. Informatikari Euskaldunen Bilkuran, 2011eko maiatzaren 12an hain zuzen, lehendabizikoz “Sarea josten” ekitaldia antolatu genuen. Saregintza saio bat izan zen, partaideen artean harremanak sortzeko helburuarekin.

Gure asmoa gizarte-sareen eragin biderkatzaileari zukua ateratzea zen, era deszentralizatu batean edo Udako Euskal Unibertsitateko Informatika Sailaren laguntzaz “hub” batzuk sortuz.

Ekitaldia arrakastatsua zen, 40 lagun pasatxo elkartu ginen. Zazpi taldetan banatu ginen. Hurrenez hurren kontatuko dizuet.

Wikilariak

Talde honetan 6 lagun bildu ziren, hiztegigintzako bat, ekintzaile informatiko bat, enpresa munduko bat, bi ikerlari eta Wikipediako administratzaileetako bat.

Bileraren helburua euskarazko Wikipedia nola zabaldu izan zen, Wikipediaren 10 urteekin lotuta. Ideia batzuk eztabaidatu ziren, hala nola Wikilometroak edo Wikorrika bat antolatzea, gizarte-sareak erabiltzea jendea proiektuari lotzeko, Wikipediako txokoa aberastu eta abar. Aurreko batean, Informatika Sailean aipatutako ideia eztabaidatu zen, Wikipedia nola lantzeko erakusteko taller presentzial (edo bideoa) bat egitea, alegia. Beste ideia batzuk:

  • artikulu txiki asko sortzea, gero hazi egiten dira eta
  • irakaskuntzan ariketa bezala planteatzea
  • jende nagusia animatzea
  • euskararekiko militantzia bultzatzea
  • inoiz inork egin duen artikulu kolaboratiboena egitea

Bidenabar, partaideek wikipedia hilabete honetan 100.000 artikulura helduko dela jakinarazi ziguten. Bejondeigula!

Azkenik, goizean aurkeztutako OpenM2 ildoari jarraituz wikipedia indartzeko informatikako tresnak sortzea deliberatu zuten taldekideek.

Lanean jarraitzeko Wikipedia eta Informatika Saileko posta zerrenda erabiltzea deliberatu genuen.

Software-garapena

Talde honetan 7 lagunek hartu zuten parte, garatzaile eskarmentudunak gehienak.

Eztabaidaren muina proiektuak garatzeko elkarlana izan zen. Nahiz eta beste arlo batzuetan auzolanaren ohiturari jarraitzen diogun oraindik, softwarearen garapenean zail dago. Eredua ez dugu negozioetara zabaltzen jakin. Sare sozialen erabilera interesgarria iritzi zioten elkarlan hori bilatzeko. Horretarako sare sozialetan zuk duzun fidagarritasuna bertan garrantzitsua dela azpimarratu zuten. “Nick” bakoitzaren atzean zein dagoen jakitea garrantzitsua zela kontatu ziguten.

Software librea

Talde honetan 8 bat lagun elkartu ziren, batzuk ESLE inguruko enpresa mundutik, beste batzuk hacktibistak edo software librea bultzatzeko GKEetatik.

Bileraren gaietako bat software libre munduko kohesio falta izan zen. Software libreko enpresak eta “aktibista” partikularren artean elkarlana artikulatzeko modua bilatu beharko genuke. Hau gainditzeko indarrak batu egin beharko genuke, bilkurak egin, talde dinamizatzaile bat sortu eta laneko helburu zehatzekin atera, Software librearen behatokia sortzea adibidez.

Beste gai bat herritarren software libreari buruzko ezjakintasun handia izan zen. Ikastetxetatik hasita hasi beharko litzateke software librea erakusten eta batez ere software libreari buruzko kultura kolaboratzailea. Herritarrak software librea erabiltzen hasten badira instituzio publikoetan presio handiagoa egitea lortuko genuke.

Lanean jarraitzeko blogetan “Nolakoa behar luke Software Librearen behatokiak zure ustez?” galdera erantzutea deliberatu genuen, #ieb11 eta #slbehatokia etiketapean.

Lan-kontaktuak

Talde honetan 11 lagun batu ginen. Lan bila erdia, eta profila ezberdineko beste erdia.

Lana, lan baldintzak, aukeraketa prozesuak izan genituen hizpide. Harreman pertsonalen garrantziaz aritu ginen. Gizarte-sareak zeinen garrantzitsuak diren ikusi arren, bere mugak dituzte jendearen aurrean. Horregatik hartu emanetarako zerbait sortuko dugu.

Ikerketa

Talde honetan 6 bat ikerlari hartu zuten parte, EHUkoak gehienak.

Mintzagaia ikerkuntza arloen arteko komunikazio beharra izan zen. LinkedIneko euskal ikerlarien taldea proposatu zen. Agian plantea zitekeela norberak bertan informazioa jartzeko, eta beharrak botatzeko. Ikerketa-kolaborazioak sarearen bitartez hastea, zaila ikusten zen. Errazagoa ikusten zen ihardunaldi motako ekintza batekin. Horrelako bilerak ospatu dira UEUn noizbait.

Informatika eta irakaskuntza

Talde honetan 7 bat lagun elkartu ginen, lehen hezkuntzatik unibertsitatera.

Materialgintza izan zen bileraren ardatza. Irakasleok askotan antzekoak diren edukiak sortzen ditugu, lanak bikoiztu egiten ditugu (apunteak, aurkezpenak…). Zer egin dezakegu batzuek besteen materialak aprobetxatzeko? Rolak banatu (ekoizleak, edukien arduradunak izango direnak -irakasleak…- eta kudeatzaileak, eduki horiek antolatuko dituztenak). Aztertu beharko da antolaketa hau nola eraman aurrera (Eusko Jaurlaritza mantsoegia da holakoak bultzatzeko). UEUk bultza dezake ekimena? – galdetu zuten partaideek.

Saregileak

Hau izan zen talderik jendetsuena, dudarik gabe. 20 bat lagun elkartu ginen. Kazetariak gehienak, pare bat informatikari. Komunikazio eredu ezberdinetatik hurreratu ginen: EiTB, Hitza, prentsa-gabineteak, teknikariak…

Eztabaidagai gizarte-sareetako kanpaina azkarrak izan ziren, nola bideratu politika kanpaina bat gizarte-sareetan hain zuzen ere. Kontu pertsonalen edo instituzionalen arteko aldeetaz ere aritu ginen. Twitter, Tuenti eta Facebook aztertu genituen. Blogen garrantzia ardatz gisa aipatu genuen. Beste batzuk edukin biralak sortzeko ideia gustuko zuten, adibidez bideo bat, eta sustatu jendeak igo edo eta bere ezagunei postaz bidaltzea. Horrelako kanpainetan elkarreragina sustatzeko astirik ez zegoela ikusi genuen. Donostiako Bob Esponjaren kasua aipatu zen.

Lanarekin jarraitzeko LinkedIneko e-saregileak proposatzen dizuegu, aurreko batean UEUtik sortutakoa bera.

Taldekako lanan bukatuta, areto nagusian elkartu ginen guztiok, landutakoa birpasa eta komunikatzeko. Gure helburua erlazioen bitartez enpresa irekiaren ideia praktikan jarritzea izan zen, auzolanaren azpiegitura landu eta Bilkurako partaideen artean sarea jostea. Azpiegitura aske bat sortzea, etorkizunean baliabidea izan daitekeena. Uste dut hein batean lortu dugula.

komunikazioetan sakontzen VI

Bazirudien ez ginela iritsiko, baina hemen gaude, komunikazioetan sakontzen serie honen azkenekoan! 13:25ean hasi eta 13:45ean bukatuko diren bi saio paralelo bakarrik izango ditugu kasu honetan.


S1 saioan Mikel Ihidoi Olaitzolak, Lankidetza-sareak gure eskuetan! izeneko komunikazioa aurkeztuko digu.

Bertan, kooperazio printzipioetan oinarriturik, pertsonak erdigunean kokatuaz eta sareak antolatuz, ekonomia ireki baterantz bidea egin asmoz, ohizko lan egiteko moduen aurrean alternatiboak diren lan-modu berriak garatzeko nahia eta bidea azalduko digute. Horretarako, CoDoer proiektua eta LinkedHitz topaketak aurkeztuz.


S2 saioan, EHIk, Euskal Herriko Ikastoletatik datozkigu IKASYS HOME eta E.ibilbide ekologikoa komunikazioak.

Ikastolen elkarteak eskuartean duen IKASYS sistema proiektu handiaren barruan, ikasleak etxeko giroan jarduteko beharrizanak sumatu eta identifikatu ostean, IKASYS HOME deitutako produktu berezia diseinatu eta ekoitzi dute. Koaderno digital hauen osagaiak, erabilpen gomendioak eta lanaren aurreratze irizpideak aurkeztuko dizkigute lehenengo komunikazioan.

Bigarrenean ordea, web 2.0k eskaintze dituen tresna digitalak erabiliz antolatzen diren hezkuntza-jarduerak dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen E-ibilaldi ekologikoa proiektua aurkeztuko digute. Proiektu integratu eta osoa da, eta konpetentzia zientifikoak eta IKT konpetentziak ez ezik, ekosistema batean bizi diren bizidunei buruzko edukiak ere berenganatuko dituzte tresna honen erabiltzaileak. Baina zehaztasun gehiago behar izanen hobe izango da komunikazioaren aurkezpenera joatea.


Eta honekin amaitu dugu! Bai, bihar hemen ikusi ditugun laburpentxo batzuen aurkezpenak ikusi eta entzuteko gai izango gara. Nire ustez behintzat denak dira izugarri interesgarriak, beraz, batera edo bestera joanda ere ziur nago ez dela damurik izango. BIHAR ARTE BADA!

komunikazioetan sakontzen V

Azken aurreko komunikazioen laburpena dugu gaurkoa, 13:05 eta 13:25 tartean izango direnak.


S1 saioan ContiMarku enpresako sortzailea den Amaia Markuleta Arrula azalduko digu zein den Community Manager edo e-komunikatzaile baten zeregina. Zer nolako gaitasunak izan behar dituen, nola bilatu behar duen audientzia, nola entzun behar dien sareko erabiltzaileei haiek nahi duten informazioa zabaltzeko, nolako estrategiak erabili behar dituen mezua zabaltzeko, eta abar. Hori guztia kasu praktiko batekin azalduko digu gainera, hain zuzen ere, Itxako, Lizarrako eskubaloi taldearen kasua aurkeztuz.
Amaiari ere gaur elkarrizketa egin diote UEU365 blogean.


S2 saioan, OpenMT-2: Wikipedia eta Itzulpen Automatikoa biak elkarri laguntzen, Ixa taldea eta eu.wikipedia taldeen elkarlanaz hitz egingo digute.

Bi talde hauen ekimenaren helburua, euskarazko Wikipedia gaztelerazko Wikipediatiko informatikari buruzko 50 artikulu luzez ornitzea eta Matxin itzulpen-sistemaren corpusa aberastea.

Itzulpena era automatikoan egin ondoren, eu.wikipedia elkarteak koordinatuta zirriborro horiek zuzendu eta argitaratu egingo dira.

Komunikazio honen bidez, ekimen honen nondik-norakoak, zer egin den dagoeneko, zer dagoen egiteko eta aurrera egiteko behar dena jakiteko aukera izango dugu.


S3 saioan, bi komunikazio izango ditugu, biak, Eleka Ingeniaritza Linguistikoa enpresaren eskutik. Saio honen azkeneko komunikazioa izango da hau eta besteak baino 10 minutu gehiago iraungo du.
Lehenengoa, Elhuyar Hiztegiak Android eta Iphonetan izango da. Bertan azalduko digute zein sistema eragiletan eta nola funtzionatzen duten dagoeneko mugikorretan jar ditzakegun Elhuyarren Euskara/Gaztelania – Castellano/Vasco, Eusk/Ing-Eng/Basq eta euskara/frantsesa-français/basque hiztegiak.
Bigarrenean Opentrad itzultzaile automatikoa (es-eu hibridoa) aurkeztuko digute eta itzulpenak egiteko sistema horren azpian dauden motor eta plataforma desberdinei buruz hitz egingo digute.


Tira ba, azkenekoetara iristen ari gara. Bihar azkeneko laburpentxo saioa eta etzi… ETZI IEB!!!

komunikazioetan sakontzen IV

Asteburuak indarberritu gaitu eta hemen gaituzue komunikazioen laburpenen azken txanpa honi hasiera emateko prest. Gaurkoan, 12:45etatik 13:05 bitartean izango
diren komunikazioen laburpentxoak dakarzkizuegu. 


S1 saioan CodeSyntax enpresako kide diren Josu Azpillaga eta Aitzol Naberanek umap.eu proiektuari buruzko azalpenak emango dizkigute.

Umap, Twitterretik mezuak jaso, prozesatu eta informazioa ateratzeko produktu bat da. Komunikazio honetan, funtzionamenduaren inguruko azalpen teknikoak emango dizkigute eta urte erdian bildutako datuei begiratu bat emango emango zaie.


S2 saioan, Ikasplay enpresaren Mate+K eta Kiribil joko hezitzaileak ezagutzeko aukera izango dugu.

Mate+K DBHko lehenengo zikloko ikasleentzako aplikazioa didaktikoa da. Matematikaren hainbat kontzeptu bideoen bidez azaltzen dira, ondoren jolasen bidez landuko direnak. Azkenik, matematikaren munduan aurki daitezkeen joko multzo sinple eta harrigarriak ere aurkitzen dira.
Kiribil, enpresaren funtzionamenduaren simulagailu didaktiko bat da, batxilergoan Humanitateak eta Giza Zientziak aukera egin duten ikasleentzako.

Bi baliabide didaktiko hauek aurkeztuko dizkigute komunikazio honetan zehar.


S3 saioan, guifi.net aurkeztuko digu Joseba Martosek. Bere komunikazioaren aurrerapen txiki bat ere egin zuen UEU365 blogean.

Gaur egun, gizarte sareak zerbitzari propioetan jar ditzakegu, gure pribatutasuna babestuz, ezin dugu ordea Interneteko azpiegitura kontrolatu. Horri aurre egiteko sortu zen guifi.net sare ireki, aske eta neutrala, eta Kataluniatik beste leku askotara hedatu da, baita Euskal Herrira ere. Josebak, hau guztia nola sortu zen, nola iritsi da honaino, sarearen funtzionaltasuna zein den, zergatik eta zertarako behar den elkarkonexio akordioa eta nola har dezakegun parte azalduko digu.


Ondo izan eta ez galdu biharkoa, 13:05ak eta 13:25ak bitartean izango diren komunikazioen laburpentxoekin.

komunikazioetan sakontzen III

Arrazoiak arrazoi, atzoko partez gaur dator, komunikazioak sakontzen post zerrendaren 3. atala, oraingoan, 12:25etatik 12:45 bitartean izango diren komunikazioen laburpentxoekin. 


S1 saioko Sare sozialetan duzun eragina neurtzen komunikazioarekin hasiko gara, Eli Garciak dakarkigun komunikazioarekin hain zuzen ere.

Komunikazio hau, interneten dugun presentzia neurtzeaz arituko da. Modu desberdinak daude gure Interneteko presentzia munduari ezagutarazteko eta horiek erabili eta gero, askotan jakin nahi izaten dugu eta erabili ditugun horietatik zein izan den eraginkorrena. Horrelako kasuak gertatzen bazaizkizue, adi egon 20 minutu hauetan, Eli Garciak kontatuko baitigu zein tresna dagoen eta tresna horiek nola erabili gure webgunean jasotzen ditugun bisitak nondik bideratuak izan diren jakiteko.


S2 saioan, BabeliumProject.com: euskara eta ingelesa mintzapraktikatu! komunikazioa datorkigu, Juanan Pereira, Silvia Sanz, Julián Gutierrez eta Inko Perurenaren eskutik.

Ez da hau lehenengo komunikazioa ikerkuntza proiektu baten emaitza aurkezten diguna. Euskara eta Ingelesa mintzapraktikatzeko gizarte sarea aurkezten digute. Bideoak oinarri, erabiltzaileek elkarrizketa zatiak bere gain hartu, era kolaboratiboan elkarri zuzendu, azpitituluak gehitu eta beste hainbat gauza egin ahal dira bertan. Komunikazioan zehar gizarte sare honi buruzko zehaztasun gehiago emango dizkigute.


S3 saioan, Omega Peripherals enpresatik datorkigun Mikel Olasagasti Urangak ekarri digu Mugikorrentzat garapen neutral azkarra Titanium-ekin komunikazioa.

Smartphoneak merkatuan bere lekua hartu dute eta aukera desberdinak agertzen diren ahala, hauentzako aplikazioak garatzeko modu desberdinak ere agertzen dira. Komunikazio honetan Titanium Framework-a aurkeztuko digute; garatzaileen bizitza errazteko asmoz, JavaScript erabiliaz mugikorrentzat aplikazio natiboak egitea ahalbidetzen duen programazio ingurunea.


Asteburuan deskantsu txiki bat egin eta gero, hurrengo asteko astelehena eta asteazkena bitartean falta diren komunikazioen laburpentxoak egingo ditugu, hartara, ostegunean denok egon gaitezen aukeraketa zuzena egiteko prest.

Asteburu on pasa!

komunikazioetan sakontzen II

Komunikazioak sakontzen post zerrendaren 2. atal honetan, 3 saio paraleloetako bigarren txandako komunikazioei, hau da,
12:05etatik 12:25 bitartean izango diren komunikazioei dedikatuko diegu. 


S1 saioan, Barack Obamaren, edo beste norbaiten, tweet-etatik mamia ateraz komunikazioa datorkigu, Igor Ruiz-Agundez, Izaskun Canga-Sanchez eta Marco Guidi-ren eskutik.

Kasu honetan, Barack Obama, Estatu Batuetako presidentearen Tweetak aztertzen dira, baina beste edozeinenak ere izan zitezkeen. Helburua, sarrera-datuetatik jakintza zabalago bat lortzea, hasierako datuei esanahi berri eta orokorragoa emanez.

Komunikazio honetan azalduko digute esperimentua nola gauzatu den , klusterizazio edo multzokatze teknikak nola erabili dituzten eta datu horien gaineko analisiak nola egin diren eta zein emaitza izan dituzten.


S2 saioan, Gure euskal munduak komunikazioa izango dugu, Mikel Belasko Ortega eta Jakes Larreren eskutik.

“Batekmila – Euskal munduak” multimedia eta elkarreragilea den erakusketa ibiltari arrakastatsuaren ibilerak amaitu ziren, ez ordea bertan behera geratu. Kontrakoa, mundu zabalago bati helarazi nahi izan diote. Horretarako, erakusketaren edukiak zintzilikatzeaz gain, sareko erakusketaren bisitariei, egunero bizi dituzten “euskal munduen” berri emateko parada emanez.

Atari honen egituraren azalpenak eta helburuen berri jasoko dugu beraz aurkezpen honetan.


S3 saioan, guKultura.com ataria aurkeztuko digu Xabier Legasa Martín-Gilek.

guKultura.com ataraia “wiki” agenda bat da. Bertan edozeinek gertakari kulturalak gehitu ditzake, unean erabiltzaile guztientzako eskuragarri egongo delarik. Baina, zer dago horren atzean? Zein software erabili da proiektu hau gauzatzeko? Zertarako gehitu diote geolokalizazioa? Proiektu hau mundu zabalera hedatzerik ba al dago? Galdera hauen erantzuna jasoko dugu komunikazio honetan.


Berriz ere hiru komunikazio oso interesgarri. Pena ezin dugula hirutan zatitu.
…eta bihar, 12:25 eta 12:45 tartean izango diren komunikazioen berri emango dizuegu hemen bertan.

komunikazioetan sakontzen I

IEB2011 aste baten bueltan daukagu. Dagoeneko gehienek programa ikusiko zenuten eta askori saio paraleloetako zeinetara joan zalantza sortuko zitzaion. Tira ba, hurrengo osteguna baino lehen komunikazio desberdinei buruzko laburpentxoak jarriko dizkizuegu hemen erabakiak errazago har ditzazuen.

Komunikazioak sakontzen post zerrenda honi hasiera emateko, 3 saio paraleloetako lehenengo komunikazioei buruz, hau da, 11:45etatik 12:05 bitartean izango diren komunikazioei buruz hitz egingo dugu. 


S1 saioan, On line sare sozialen eragina euskal identitatearen ulerkera, azterketa eta garapenean komunikazioan, Koldo Bizkarguenaga soziologoak aurkeztuko digu.

XXI. mende hasierako Euskal gizartean leku geografikotik kanpo ere identitate nazionala geratzen deneko hipotesi pean, bost helburu zehatz definitu dira proiektuan. Bost helburu horietara iristeko datu kuantitatiboez gain lau elkarrizketa eta bi eztabaida talde burutu dira Euskal Herriko lurralde ezberdinetako gazte eta gazte koadrilekin. Eta jasotako datu horiek guztiak borobiltzeko eta beste dimentsio bat emateko asmotan, online etnografia bat jarri da martxan.

Komunikazioaren aurkezpenean datu horietatik eratorritako ondorio partzialak zeintzuk izan diren entzuteko aukera izango dugu.


S2 saioan, Zortzigarren lurraldea… geurea da! komunikazioa, Josi Sierra Orrantia irakasle eta komunikatzailearen eskutik datorkigu.

Komunikazioa, Linux, Blogak, Web 2.0, Wikiak, Kultura  eta Komunikabideak gaiak
jorratzen dituzten bideo aberastuak eta haien balioa azalduko zaizkigu.
Horrez gain, aipatuko da ere, 8. lurralde hori, hau da, euskararen erabilpena eta etorkizuna sarean, gure eskuetan dagoen lurralde hori, nola erabil dezakegun tresna libreen bidez euskara zabaltzeko.


S3 saioan, Smartphone Sistema Globalak komunikazioan, Unai Bilbaok eta Paul Mínguez-Olaondok, Akting Ingeniaritza SL enpresa aurkeztu ondoren Smartphonei buruz eta zehatzago hauentzako sortu duten INDET, mendizaleentzako oso interesgarria den tresnari buruz eta sistema global baten parte gisa Smarphonen integrazioaz hitz egingo digute.


Tira ba, zein baino zein interesgarriago, baina badakizue horietako bat aukeratu behar.

Segi ordea adi, honekin ez baitugu bukatu, bihar, 12:05 eta 12:25 tartean izango diren komunikazioen berri emango dizuegu eta.

Zer izango da “Sarea josten” ekitaldia?

Sarea josten ekitaldia “networking” edo saregintza saio bat izango da. Partaideen artean harremanak edo erlazioak sortzea izango da bere helburua.

Zertarako dira erlazio edo konexio horiek? Gizarte-sareen eragin biderkatzaileari zukua
ateratzeko. Erlazioen bitartez enpresa irekiaren ideia praktikan
jarriko da, auzolanaren azpiegitura landu eta Bilkurako partaideen artean sarea josi. Beraz, ekitaldi honen helburua azpiegitura
aske bat sortzea izango da, etorkizunean baliabidea izan daitekeena.

Funtzionamendua

  • Partaideak interes puntu batzuen inguruan bilduko dira.
  • Hortik taldeak egingo dira eta talde bakoitzean moderatzaile bat
    jarriko da. Moderatzailearen lana ondorengoa izango da:
    • Bileratxoaren
      nondik norakoa azaltzea (2 min)
    • Partaide bakoitzak  bere burua
      aurkeztea(min 1)
    • Galdera edo gai bat jarriko du mahai gainean eta jendea animatu
      eztabaidatzera (20min)
    • Laburpena egin
      (2min)
    • Aurkezpen-txartelak elkar trukatu (hala nahi baldin bada)
  • Bukaeran areto nagusian bildu eta talde bakoitzeko bozeramaleak jorratutakoaren laburpena egingo du.

Sarea josten

Sarea josten

Informatikari Euskaldunen VIII. Bilkura IEB2011 Gizarte-sareak kartelaSarea josten saregintza ekitaldi bat da. Informatikari Euskadunen Bilkura 2011 (#IEB11)ko partaide guztiek taldeka beraien arteko harremanak landuko dituzte, gai baten inguruan. Horretarako, aukera anitzeko galdera hau erantzun behar duzue. Nahi izanez gero, aukera bat baino gehiago hautatu. Inkesta honek ez du matrikulatzeko prozedura ordezkatzen. Gogoratu, maiatzaren 12an aurkezpen-txarteltxoak ekartzeaz, eta zeure burua aurkezteko minutu bateko hitzalditxoa prestatzeaz.

Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datua “Administrazio Orokorra” izeneko fitxategian sartuko direla. Fitxategi hori Datuen Babeserako Agentzian inskribatuta dago eta Udako Euskal Unibertsitatea da bere erantzulea. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da Udako Euskal Unibertsitatearekin duzun harremana kudeatzea eta gure jardueren berri eman ahal izatea edozein bitarteko erabiliz, posta elektronikoa edo antzeko bideak barne.

Datuen titularra zaren aldetik, baimena ematen duzu datuok aipatutako fitxategian sartzeko. Edozein kasutan, eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, ezer ordaindu gabe. Horretarako, Udako Euskal Unibertsitatera jo beharko duzu. Helbidea: Erribera kalea 14, 48005 Bilbo, Bizkaia. Eskutitzean DBLO adierazi beharko duzu.


* Derrigorrezkoa











(function() {
var divs = document.getElementById(‘ss-form’).
getElementsByTagName(‘div’);
var numDivs = divs.length;
for (var j = 0; j < numDivs; j++) {
if (divs[j].className == ‘errorbox-bad’) {
divs[j].lastChild.firstChild.lastChild.focus();
return;
}
}
for (var i = 0; i < numDivs; i++) {
var div = divs[i];
if (div.className == ‘ss-form-entry’ &&
div.firstChild &&
div.firstChild.className == ‘ss-q-title’) {
div.lastChild.focus();
return;
}
}
})();

Egitaraua prest dago!

Azpian ikus dezakezuen bezala, Informatikari Euskaldunen
Bilkuraren VIII. edizioaren egitaraua prest dago.

Aurten
komunikazioetarako hiru saio paralelo egongo dira eta berrikuntza
bezala arratsaldeko Sarea Josten ekitaldia izango dugu.

Datozen
egunetan komunikazioei buruzko informazio gehiago argitaratzen joango
gara. Adi egon! Informazio hori oso garrantzitsua izan daiteke saio
paraleloen artean erabakitzeko garaian.

Gainera, bilkurara etorri ahal izateko izen emate epea apirilaren 1ean irekiko da. Etorri nahi duzuen guztiok, www.ueu.org web gunean eman ahal izango duzue izena.

EGITARAUA:

8.30-9.00 HARRERA
9.00-9.15 Jardunaldien aurkezpena
9.15-11.15 HITZALDI GONBIDATUAK
9.15-9.45 Gorka Julio Elurnet Sare sozialei alderdi sozialetik begirada bat.
9.45-10.15 Joxe Rojas Topagunea Euskal blogosfera eta gizarte-sareak.
10.15-10.45 Iñaki Lakarra Mondragon Unibertsitatea Ospea eta online monitorizazioa. Zer dio internetek nire enpresaz.
10.45-11.15 Eider Fernandez Overalia Gizarte-sareen eragina bilatzaileetan.
11.15-11.45 Atsedena
11.45-14.00 KOMUNIKAZIOAK
S1 11.45-12.05 Koldo Bizkarguenaga EHUko ikertzaile predoktorala On line sare sozialen eragina euskal identitatearen ulerkera, azterketa eta garapenean.
12.05-12.25 Igor Ruiz-Agundez Deustuko Unibertsitatea Barack Obamaren, edo beste norbaiten, tweet-etatik mamia ateraz.
Izaskun Canga-Sanchez Sapienza Universitá di Roma
Marco Guridi Universitá del Salento
12.25-12.45 Elixabete Garcia Mondragon Unibertsitatea Sare sozialetan duzun eragina neurtzen.
12.45-13.05 Josu Azpillaga CodeSyntax Umap.eu
Aitzol Naberan
Gari Araolaza
13.05-13.25 Amaia Markuleta Contimarku 2.0 Community Manager, betiko komunikazioa eredu berriekin
13.25-13.45 Xabier Iridoy

Mikel Ihidoi

Trebea Software Lankidetza-sareak gure eskuetan!
S2 11.45-12.05 Josi Sierra Irakaslea, IKT aholkularia Zortzigarren lurraldea… geurea da!!
12.05-12.25 Eduardo Valencia Marque 21-Elea Gure euskal munduak.
Mikel Belasko
Jakes Larre Euskal Kultur Erakundea
12.25-12.45 Juan A. Pereira UPV/EHU BabeliumProject.com
Inko Perurena
Silvia Sanz
Julian Gutierrez
12.45-13.05 Francisco Bodego Ikasplay Mate+K eta Kiribil joko hezitzaileak.
13.05-13.25 Kepa Sarasola IXA taldea OpenMT-2: Wikipedia eta Itzulpen Automatikoa biak elkarri laguntzen
Iñaki Alegria
Unai Cabezon
Gorka Labaka
Unai Fdz. De Betoño eu.Wikipedia
Galder Gonzalez
Mikel Iturbe
Arkaitz Zubiaga
13.25-13.55 Oihan Odriozola EHI IKASYS HOME
Maite Gomez
Petro Vera E.ibilbide ekologikoa
Ramon Gorrotxategi
S3 11.45-12.05 Iban Agirre Akting Ingeniaritza Smarphone sistema globalak (INDET)
12.05-12.25 Xabier Legasa NUP (ikaslea) www.gukultura.com
12.25-12.45 Mikel Olasagasti Omega Peripherals Mugikorrentzat garapen neutral azkarra Titanium-ekin
12.45-13.05 Joseba Martos guifi.net Fundazioa guifi.net
13.05-13.35 Edurne Martinez Iraola Eleka Elhuyar Hiztegiak Android eta iPhonetan.
Gregorio Hernandez
Ibon Aizpurua Ugarte OpenTrad itzultzaile automatikoa (ES-EU hibridoa)
Justyna Pietrzak
14.00-15.30 Bazkalordua
15.45-17.30 SAREA JOSTEN