komunikazioetan sakontzen I

IEB2011 aste baten bueltan daukagu. Dagoeneko gehienek programa ikusiko zenuten eta askori saio paraleloetako zeinetara joan zalantza sortuko zitzaion. Tira ba, hurrengo osteguna baino lehen komunikazio desberdinei buruzko laburpentxoak jarriko dizkizuegu hemen erabakiak errazago har ditzazuen.

Komunikazioak sakontzen post zerrenda honi hasiera emateko, 3 saio paraleloetako lehenengo komunikazioei buruz, hau da, 11:45etatik 12:05 bitartean izango diren komunikazioei buruz hitz egingo dugu. 


S1 saioan, On line sare sozialen eragina euskal identitatearen ulerkera, azterketa eta garapenean komunikazioan, Koldo Bizkarguenaga soziologoak aurkeztuko digu.

XXI. mende hasierako Euskal gizartean leku geografikotik kanpo ere identitate nazionala geratzen deneko hipotesi pean, bost helburu zehatz definitu dira proiektuan. Bost helburu horietara iristeko datu kuantitatiboez gain lau elkarrizketa eta bi eztabaida talde burutu dira Euskal Herriko lurralde ezberdinetako gazte eta gazte koadrilekin. Eta jasotako datu horiek guztiak borobiltzeko eta beste dimentsio bat emateko asmotan, online etnografia bat jarri da martxan.

Komunikazioaren aurkezpenean datu horietatik eratorritako ondorio partzialak zeintzuk izan diren entzuteko aukera izango dugu.


S2 saioan, Zortzigarren lurraldea… geurea da! komunikazioa, Josi Sierra Orrantia irakasle eta komunikatzailearen eskutik datorkigu.

Komunikazioa, Linux, Blogak, Web 2.0, Wikiak, Kultura  eta Komunikabideak gaiak
jorratzen dituzten bideo aberastuak eta haien balioa azalduko zaizkigu.
Horrez gain, aipatuko da ere, 8. lurralde hori, hau da, euskararen erabilpena eta etorkizuna sarean, gure eskuetan dagoen lurralde hori, nola erabil dezakegun tresna libreen bidez euskara zabaltzeko.


S3 saioan, Smartphone Sistema Globalak komunikazioan, Unai Bilbaok eta Paul Mínguez-Olaondok, Akting Ingeniaritza SL enpresa aurkeztu ondoren Smartphonei buruz eta zehatzago hauentzako sortu duten INDET, mendizaleentzako oso interesgarria den tresnari buruz eta sistema global baten parte gisa Smarphonen integrazioaz hitz egingo digute.


Tira ba, zein baino zein interesgarriago, baina badakizue horietako bat aukeratu behar.

Segi ordea adi, honekin ez baitugu bukatu, bihar, 12:05 eta 12:25 tartean izango diren komunikazioen berri emango dizuegu eta.

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude