Anna Arque Orion

Anna Arque: “Gure Esku Dago izenak oso ondo islatzen du herritarrok prozesu honetan dugun indarra”

Anna Arque gaurko herri galdeketetan begirale lanak egiten ari da. Orioko bozkalekuen irekiera ekitaldian izan da.

Anna Arque. (Aiora Larrañaga/Hitza)

Anna Arque i Solsona, Kataluniako Kontsultaren aldeko Koordinakunde Nazionaleko kidea da. Gaurko herri galdeketan begirale lanak egiten ari da, eta Oriko bozkalekuen irekiera ekitaldian izan da kataluniarra.

ANNA ARQUE – Herri galdeketan nazioarteko begiralea

Gaurko herri galdeketa herri mugimendutik sortu da. Faktore hori garrantzitsua al da prozesuak aurrera egin dezan?

Ezinbestekoa da. Gure Esku Dago izenak berak oso ondo islatzen du herritarrok prozesu honetan dugun indarra. Eskoziako galdeketa desberdina izan zen; kasu horretan alderdi independentistak erabaki zuen galdeketa bultzatzea, baina ez zuen behar adina babes sozial izan. Euskal Herriko eta Kataluniako mugimenduak herritik sortu dira, eta horrek indar garrantzitsua ematen die.

Herritarren mobilizazioak alderdi politikoen jardunean eragina izango al du?

Prozesu luzea da, baina beste aukerarik ez dute alderdi politikoek. Katalunian esaterako, herri galdeketek kataluniarrek barruan zeramaten independentziaren aldeko sentimendua maila publikora atera zuten. Zenbait belaunaldirentzat independentzia tabua zen, galdeketek herri mugimendua sortu zuten eta egunerokoan beldurrik gabe independentziaz hitz egiten hasi ziren herritarrak. Lehen ere independentziaren alde geunden, baina ez zen hitzez adierazten. Independentziaren aldeko hautua herritarren iritzi soil izatetik, nahi kolektiboa izatera pasa da. Herritarrak ahaldundu egin dira. Katalunian bezala, Euskal Herrian ere estatu burujabe batez hausnartzeko espazioak sortu dira, eta uste dut horrek eragina izango duela politikan ere.

Garrantzitsua al da estatu burujabe baten aldeko prozesuaren gidaritza parlamentuak hartzea?

Tokiak tokiko parlamentuek argi izan behar dute herritarrek aukeratu dituztelako dutela nazioaren gidaritza. Beraz, herritarren gehiengoak autodeterminazioa eskatzen badu, parlamentuak ofizialki prozesu hori bideratu behar duela uste dut. Izan ere, hori da herritarren nahia akzio politiko loteslea izateko bide bakarra.

Zein dira bide horretan aurkitzen diren oztopo nagusiak?

Euskal Herriko prozesua oso konplexua da, eta gaia sakondu dudan arren, nahiago dut hausnarketa hori tokian tokiko eragileek egitea, faktore askok eragiten baitute. Katalunian esaterako, uste dut oztopo nagusia herritik sortu dela. Espainiar estatua Katalunian errotuta dago, eta Katalunia independente baten aurkako erresistentzia Katalunian bertan sortu diren dinamikek bultzatzen dute. Hamarkadetan zehar, autogobernua edo nazionalismo autonomikoa moduko kontzeptuekin benetako egoera ezkutatu da, eta herri galdeketek gabezia horiek azeleratu dituzte. Izan ere, autogobernua ez da benetakoa, nazioak erabakitzeko eskubiderik1 (sic) ez badu.

Nik uste dut dinamika oztopatzaileak gainditzen direnean eta herritarren gehiengoak independentziaren aldeko hautu garbia egiten duenean, Espainiak ezingo diola oztoporik jarri prozesuari.

Gehiago ondoan:

(1)

ICEC‏ @ICECintl2

The Basque Country held further popular referenda on independence across 52 towns. Based on % of participation:

2017 mai. 7

(2)

Anna Arqué Solsona‏ @anna_arque3

#m7erabaki urnes, urnes i +urnes x autodeterminar-se, auto-organització popular! Fins i tot algun unionista fent… http://fb.me/4PteCTwrT 

2017 mai. 7

(3)

Karkara‏ @karkaraeus4

Hautetsontziak itxi ostean, honako adierazpenak egin zizkion atzo Karkarari Anna Arque kataluniarrak.

Anna Arqueren adierazpenak Orion

Herri galdeketa amaituta, Anna Arque nazioarteko begiraleak honako adierazpenak egin zizkion Karkara aldizkariari.

Bideoa: https://www.youtube.com/watch?v=R061wREnGQs

2017 mai. 8

Oharra: Ongi entzun duzue, denbora-tarte labur horretan hiru biderrez aipatu du ‘derecho de autodeterminación‘, ez inongo mandangarik.

Oso normala da jarrera hori, zeren Anna autodeterminazio dama baita: Anna Arqué, autodeterminazio dama


1 Hauxe lapsus calami da, kazetariarena, dudarik gabe. Anna-k ez du inoiz aipatu, ez aipatuko ‘derecho a decidir‘, haren aurka egoteko ez bada! Beti autodeterminazio eskubidea aipatzen du, edo eta independentzia.

Erantzun bat “Anna Arque Orion” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

7 + 1 =