Zientziak, gizarte zientziak eta giza ikasketak

Nahasketa kezkagarria dago. Askotan nahita bultzatuta, edozein zabor intelektual zientzia gisa aurkeztu nahi izan da.

Gauza bertsua gertatzen da irakaskuntzan, batez ere gizarte zientzietan eta giza ikasketetan.

Kanpoan, alta, zenbait arlotan eta gaitan gauzak argiago bide daude1.

Kasurako, ikus ditzagun ondoko linketan emandako eztabaidak eta proposamenak2.

Granadan, sorry Euskal Herrian, ia dena da posible.

Kasurako, irakur ditzagun ondoko baieztapen esanguratsuak, oso modu serioan argitaratuak, denak autore soil batek plazaratuak:

Gaur badakigu denok […] fisika matematikoa edo astronomia ere ez direla goitik beheraino objektibo eta razional huts-hutsak: alegia, horiek ere hautapen subjektibo pila baten baldintzapean sortu eta sostengatzen direla…” 

Abertzaletasunak elementu subjektiboak eta irrazionalak dauzka, bai. Fisikak ere bai.”

Edo eta honako hau:

Ezerezaren esperientzia, kontzientziari zientziak eta filosofiak ebidentzian ipinia (…) Gure gainean dagoena ez da zerua, espazio huts azkengabea da; mundua gure azpian, ez da oinarri bat, oinarri gabekoa da bera, abismoan.”

Baita bitxikeria hauek ere:

Errealitatea edo Dena azken funtsean zein tipotako Dentasun den erabaki dugularik, orain errealitate partikular bakoitza ezagutzea, azken dentasun haren maneran interpretatzea bihurtuko da.”

Zientzia boterea da.”

Zientzia tartalo itsua bilakatu da.

Zientziak erlijioaren lekua hartzen du…”

Nahasketa ikaragarri horretatik irteten laguntzeko, irakur Digresioa: idaztea, eskribitzea, natur zientziak, gizarte zientziak, literatura, poesia eta abar3.

Halaber, ikus Things that matter4.

Bai, Euskal Herrian sorginkeriak edozein lekutan topa daitezke, baita ‘intelektual’en artean ere! Gogoratu, bestela, ondoko hau: Zientzia, sasi zientzia eta sorginkeriak5.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude