Euroak lan egin dezan behar diren dosi erradikalak

Warren Mosler-ek plan bat dauka baina ez  hartzailerik[1], horrela dio Darrell Delamaide-k.

Hona hemen aipatutako artikuluaren punturik nagusienak:

a)      Baldin eta uste baduzu eurogunea aldatu dela eta bide onean dagoela, joan Mosler-engana eta hitz egin berarekin. Berak jarriko zaitu zuzen.

b)      Orain dela gutxi, Mosler-ek hitzaldi bat eman zuen Zurich-en, euroaz eta berorren bilakaeraz[2].

c)      Europako trenaren hondoratzeak segituko du harik eta defizitak handiagoak egon behar direla  onartu arte.

d)      Defizitak murrizteko etengabeko ahaleginek segituko dute egoera txartuz, gero eta gehiago.

Delamaide-k dioenez, eurogunean egoera aldatzeko, Mosler-ek zenbait neurri proposatu zuen, nahiz eta berak onartu neurriok martxan jartzeko aukera gutxi egon:

i)                 Euro autoritateek onartu behar dute defizitak BPGren % 8ra igotzen utzi behar direla, oraingo % 3ren ordez, enplegu osorako eta hazkunde ekonomikorako baldintza monetarioak sortzeko bide bakar gisa.

ii)                EBZk etengabeko % 0ko interes-politika egin beharko luke.

iii)               EBZ, euroguneko moneta fiduziaroaren iturri modura, euro estatu kide guztien zorra bermatu beharko luke, baita euroguneko banku guztien gordailu asegurua ere, azken horrek banku-gainbegiratzea ekartzen duela.

iv)               Euroguneko estatu indibidualak, AEBko estatu indibidualak bezalaxe, harrapatuta daude ingurune monetario eta fiskal proziklikoa. Moneta subiranoa ez edukita,  estatuek gastuak murriztu behar dituzte, jaitsiera batean gainera.

v)                AEBn, Gobernu federala zikloen aurka aritu daiteke, defizit nahiko handia erabiliz, sektore pribatuari aurrezki netoak hornitzeko. Eurogunean EBZ da erakunde bakarra ez duenik errenta mugarik eta zikloen aurkako rola jokatu ahalko lukeena.

vi)               Dirua monopolio publikoa izanik, monopolioak eskaintza murrizten duenean, defizit nahikorik ez erabiliz, ekonomian ahalmen gehiegi sortzen du, langabezia handia ebidentzia izanez.

vii)             Defizita zerga jaisteak edo gobernu-gastuak handitzeak ekar dezakete, zure politikaren arabera. Baina defizita murrizteko zuzendutako politikak kondenatuta daude ekonomia bat apalduta mantentzeko.

Badago gehiagorik:

viii)            Moneta batasun arrakastatsu guztiek transferentzia fiskalak dauzkate barne. Kanadan Konstituzioan dago idatzita. AEBn aurrekontu federalaren bidez lortzen da.

ix)               Europan, horrek suposatuko luke autoritateren batek, kasu ahalmena izango duen Europako Parlamentuak, gobernu gastua zuzenduko lukeela langabeziarik handienetako eskualdeetara.

x)                Argi dago hori guztia urrun samar dagoela Europa orain egiteko gai denetik, eta botereko liderrek inplizituki edo esplizituki dosi potentzial horiek guztiok alboratu dituzte.

xi)               Errealitatea da ez dagoela berme politikorik defizit handiagoetarako, ezta inongo berme politikorik euroa uzteko ere. Defizitak murrizketaz kanpo, geratzen diren dosiak gordailugileen eta bonudunen zergak dira, Zipren eta Grezian ikusitakoa bezala.

EBZk proposatzen dituen gaur egungo bitarteko konponbide-neurriak, bereziki eskandaluzko transferentzia monetarioak estatu bati, baldintza batzuen menpe, diru laguntza emateko, kea eta ispiluak besterik ez dira. Gainera, erabiliak izateko neurriok zalantzazko oinarri legala dute, Mosler-en[3] ustez.

Delamaide-k esaten duenez, “So remain optimistic if you like, but you’ve been warned.”


[3] Delamaide-k dioenez: “Mosler, who currently manages offshore funds and produces sports cars on the side, says his views, which have been taken up and elaborated by a post-Keynesian school of economics, are based on his experience as a money manager. And, he adds, he has a substantial following of asset managers for his ideas because these are people who are paid to get it right.”

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude