Hemen zaude: Hasiera Ziztu bizian UEUk 19 ekarpen egin ditu Kultura Zientifikoaren I. Jaialdian

Dokumentuaren akzioak

UEUk 19 ekarpen egin ditu Kultura Zientifikoaren I. Jaialdian

2014/04/02 - Unibertsitatea.net
#KZJaia-ren helburu nagusia da artikulu, iruzkin eta bestelako lanen bitartez, kultura zientifikoa ezagutaraztea.

UEUk ere bat egin du urtarrilaren 7tik martxoaren 31ra antolatutako Kultura Zientzifikoaren I. Jaialdiarekin, #KZJaia-rekin.

 

Ekimen horren helburua da kultura zientzifikotzat har daitezkeen ezagutzaren inguruko ekarpenak biltzea eta ezagutaraztea, besteak  beste, “Zientzien” eta “Letren” arteko muga artifiziala gainditzen laguntzeko.

 

119 ekarpen jaso dira ekimenean, eta, UEUk, guztira, hemeretzi egin ditu lehen ekitaldi honetan. Honatx guztiak:

 

Ziztu bizian: Unibertsitatea.net atariko Ziztu bizian albistegiak bost ikertzaile gazte elkarrizketatu ditu:

 

1.- Estitxu Garai Artetxe: “Gabezia ez da euskarazko publizitatearena, arazoa publizitate-agentzia handien lan egiteko erarena da”. Publizitatean eta Harreman Publikoetan lizentziatu zen UPV/EHUn Estitxu Garai Artetxe, eta egun, tesia egiten dabil. UEUkidea da.

2.- Itxaro Perez Urzelai: "Laborategi xumeetan ikerketa onak egiten dira, baina lotsagarria da geroz eta laguntza gutxiago izatea". Biokimikan doktorea da Itxaro Perez Urzelai, eta UPV/EHUko irakaslea eta ikertzailea da.

3.- Xabier Landabidea Urreti: "Zoragarria da telebistak duen potentzialtasun kultural, sozial eta politikoa". Xabier Landabidea Urreti Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Politika eta Administrazio Zientzietan lizentziatua da UPV/EHUn, eta Deustuko Unibertsitatean doktoratu berri da.

4.- Koldo Díaz Bizkarguenaga: "Gazteek kalean aurkitzen ez duten espazio pribilegiatua dute Facebooken". Soziologian lizentziatu zen UPV/EHUn Koldo Díaz Bizkarguenaga, eta egun, doktoregoa ari da egiten. UEUko Soziologia Saileko sailburua da.

5.- Nagore Prieto Taboada: "Instituzioek eginkizun garrantzitsua dute eraikinetako kutsatzaileak arautzeko". Nagore Prieto Taboada Kimikan doktorea da, eta UPV/EHUko ikertzailea da.

 

Ingumak Laborategian: Inguma Euskal Komunitate Zientifikoaren datu-basearen bloga da Ingumak Laborategian. Blogean parte hartzen duten Uxune Martinez Mazagak eta Pruden Gartzia Isastik bost ekarpen egin dituzte:

 

Uxune Martinez Mazaga Soziologian lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Giza Baliabideen kudeaketan espezializatua UPV/EHUn. Egun, UEUko Inguma datu-basearen arduraduna da eta UEUko Soziologia saileko kidea. Bi dira egin dituen ekarpenak:

 

6.- Zientziaren sozializazioa

7.- Ez nauzu ulertzen, gizona!

 

Pruden Gartzia Isasti Historian doktorea da Madrilgo Unibertsitate Autonomoan, eta egun, Euskaltzaindiako Azkue Bibliotekako zuzendaria eta euskaltzain urgazlea da. UEUko Historia Saileko kidea da eta hiru dira egin dituen ekarpenak:

 

8.- Euskararen salbamendurako paradigma berria

9.- Azkue, intelektual posibilista bat

10.- Vatikano II. Kontzilioa



Ekonomiaz jantzi, UEUko ekonomia sailaren talaia: UEUko Ekonomia Saileko bloga da Ekonomiaz jantzi. Lau ekarpen egin dituzte saileko kideek:

 

11.- Xabier Renteria Uriarte: Osagilea eta maitasunaren ekonomia. UPV/EHUn Ekonomia eta Enpresa Zientzietan doktorea da Xabier Renteria Uriarte. UEUko Ekonomia Saileko kidea da.

12.- Enekoitz Etxezarreta Etxarri: Ekonomia birgizarteratzeko saioak: zaintzen krisia eta gizarte ekonomia. UPV/EHUko ekonomia irakaslea eta GEZKI institutuko ikertzailea da Enekoitz Etxezarreta Etxarri. UEUko Ekonomia Saileko kidea da.

13.- Unai del Burgo Garcia: The typical accountant. Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean Unai del Burgo Garcia, eta egun, doktorego-tesia egiten dabil UPV/EHUn. UEUko kontularia da eta UEUko Ekonomia Saileko kidea.

14.- Eusebio Lasa Altuna: Ikasi eta ekin!. UPV/EHUko irakaslea eta GEZKI Institutuko ikaslea eta ikertzailea da Eusebio Lasa Altuna. UEUko Ekonomia Saileko kidea da.

 

Hetorodoxia, diru teoria modernoa eta finantza ingeniaritza: Joseba Felix Tobar-Arbuluren Unibertsitatea.net atariko Blog Komunitateko bloga da Heterodoxia.

 

Joseba Felix Tobar Arbulu Ingeniaritzan doktorea da, eta UEUko Ekonomia Saileko kidea. Ekarpen bat egin du.

 

15.- Diru Teoria Modernoa hasiberrientzat

 

Buruxkak: UEUko liburutegi digitala da Buruxkak, eta argitaratutako lau libururen elkarrizketak egin ditu:

16.- Alazne Aiestaran Yarza, Jose Inazio Basterretxea Polo eta Jose Mari Pastor Gonzalez: "Kazetaritzak ezin du epela izan, ezin du neutroa izan, gizartearekiko konpromisoa du eta horri erantzun behar dio". Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko irakasleak dira Alazne Aiestaran Yarza, Jose Mari Pastor Gonzalez eta Jose Inazio Basterretxea Polo UEUkidea. UEUk argitaratutako "Kazeta-idazkera: arauak eta estiloa hitzen jokoan" liburuaren egileak dira.

17.- Elisabete Alberdi Celaya: EDAk askatzeko zenbakizko metodoen bila. UPV/EHUn Matematiketan doktorea da Elisabete Alberdi Celaya. UEUk argitaratutako "Ekuazio diferentzial arruntak askatzeko zenbakizko metodoak" liburuaren egilea da. UEUkidea da.

18.- Aitor Aritzeta Galan eta Goretti Soroa Martinez: "Emozio sozialetan eragin kulturala askoz ere indartsuagoa da oinarrizko emozioetan baino" UPV/EHUn Psikologian doktorea da Aitor Aritzeta Galan eta Psikologian lizentziatua Goretti Soroa Martinez. Irakasleak dira UPV/EHUn, eta UEUk argitaratutako "Emozio sozialetan eragin kulturala askoz ere indartsuagoa da oinarrizko emozioetan baino" liburuaren egileak dira.

19.- Loitzun Izaola Azkona: "Muskulu batek ez du gogoratzen zein lesio izan duen, baina burmuinak bai". Bartzelonako Ramon Llull Unibertsitatean diplomatu zen Fisioterapian Loitzun Izaola Azkona. UEUk argitaratutako "Neuromuskulueskeletikoen proba diagonistikoen eskuliburua" libururen egilea da.