Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Lana Ruandan bertatik bertara proiektuak kudeatzeko teknikaria, medicusmundi araba/bizkaiarentzat

Dokumentuaren akzioak

Erabiltzailearen akzioak
2017/03/15 - unibertsitatea.net

Ruandan bertatik bertara proiektuak kudeatzeko teknikaria, medicusmundi araba/bizkaiarentzat

Hautatzen dugun pertsonak bertatik bertara lan egingo du Ruandan, tokiko bazkideekin batera koordinatuz eta bertan lantalde bat osatuz. Garatu beharreko lanak: medicusmundiren tokiko bazkideen gaitasunak indartu proiektuak modu egokian identifikatu, formulatu eta aurrera eramateko, finantziazio-eragile ezberdinek zehaztutako irizpideen arabera proiektuak kudeatuz. medicusmundiren tokiko bazkideen gaitasunak indartu genero eta giza eskubideen ikuspegia proiektuetan modu egokian txertatzeko. Proiektuaren Bizitza Zikloaren baitako proiektuak identifikatu, formatulatu, jarraipena egin eta ebaluatu, tokiko bazkidearekin batera. Tokiko bazkide bakoitzarekin egindako lana ebaluatu hiru hilean behin. Gainontzeko tokiko bazkideei Finantziazio Eragilearen eta medicusmundiren irizpideak eta orientazioak jakinarazi, Proiektuen Bizitza Zikloari dagokionez. Tokiko bazkideekin batera lan-estrategiak zehaztu medicusmundiren Plan Estrategikoaren arabera. Komunikazio egokia mantendu lantaldearen baitan, eta talde-dinamika egokia sustatu. Bilatzen dugun perfila: Unibertsitate ikasketak. Garapenerako Lankidetzan eta proiektuen kudeaketan formakuntza eta esperientzia izatea. Genero ikuspegiarekin lotutako graduondokoa izatea edo arlo honetan proiektuak kudeatu izana. Tokiko eragileen gaitasunak indartzeko formakuntza edo esperientzia izatea. Frantsesez ahoz zein idatziz adierazteko maila altua izatea. Informatika ezagutzak izatea txostenak, jarraipen ekonomiko-finantzieroa eta komunikatiboa egiteko. Lantaldean lan egiteko gaitasuna izatea eta ekintzailea izatea. Aurreikusten ditugun jarduerak egiteko koordinazio-gaitasuna izatea eta tokiko bazkideei formakuntza emateko gaitasuna izatea. Esate baterako, giza eskubideez, generoaz, formulazioaz, proiektuen kudeaketaz edo landa-eremuetan mugimendu kooperatiboen inguruko formakuntza emateko gaitasuna izatea. Egoki baloratuko dugu: Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatutako proiektuak formulatzen eta kudeatzen esperientzia izatea. Nekazaritzarekin edo elkarteen kudeaketarekin lotutako esperientzia eta formakuntza izatea. Ruanda edo Afrikako beste herrialde batzuetako ezagutza edo lan-esperientzia izatea. Taldeak saretzeko, animatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna izatea. Gaitasun eta sistematizazio metodologien ezagutza izatea. Lantaldean aritzeko gaitasuna izatea. Ingelera maila altua. Lanaldia: 2017 apirila – 2018 apirila Soldata: erakundearen baremoaren araberakoa. Hautagaiak: Gaur egungo argazkia duen Curriculum Vitae eta aurkezpen-gutuna bidali: medicusmundi bizkaia Virgen de Begoña kalea, 20, baxua, 48006 Bilbo edo honako e-posta helbideetara: proyectos.bizkaia@medicusmundi.es/itziar.inza@medicusmundi.es Erreferentzia: Cooperante en Ruanda CV bidaltzeko azken eguna: 2017ko martxoaren 25a Behin-behinean hautatzen diren pertsonak elkarrizketa egiteko deituko dira.

Iragarkian moldaketak egin

Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau

(Beharrezkoa)

(Beharrezkoa)


(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galdera honi, erroboten mezuak ekiditeko sistema da hau

Zenbat dira hamar gehi bi? (idatzi zenbakiak erabiliz)

(Beharrezkoa)
Jakinarazi nahi dizugu Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoan aurreikusitakoaren arabera, zure datuak "Kudeaketa" izeneko fitxategian sartuko direla. Datu pertsonalak biltzearen xedea soil-soilik da UEUren http://www.unibertsitatea.net web gunearekin duzun harremana kudeatzea. Eskubidea daukazu datuok ikusi, zuzendu, ezabatu edo aurka egiteko, honako helbide honetara idatziz: UEU, Erribera kalea 14, 48005 Bilbo edota helbide elektroniko honetara idatziz: ataria@ueu.org