Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Ttakun Kultur Elkarteak kudeatzailea behar du
Ttakun Kultur Elkarteak kudeatzailea behar du. Elkartearen kudeaketaz, plangintzaz, antolakuntzaz eta jardun-ekonomikoaren kontrolaz arduratzeko, baliabideak optimizatuz, plan estrategikoa garatuz... * EZINBESTEKOA: -Euskara eta gaztelera ahoz eta idatziz menperatzea. -Goi-mailako ikasketak izatea (goi-mailako zikloa, diplomatura, gradua, lizentziatura). * BALORATUKO DA: -Euskalgintza eta herrigintza arloak ezagutzea. -Antolakuntza, komunikazioa, lantaldeen koordinaziorako eta giza harremanetarako gaitasuna. -Taldean lan-egiteko gaitasuna. -Egitasmo berriak sortu eta proposatzeko gaitasuna. -Euskara C1 edo C2 izatea. -Ekonomia ezagutzak diru-laguntzetan eskarmentua, zuriketak, aurrekontuak... -Ofimatika ezagutzak. * Bidali curriculuma maiatzak 11 baino lehen: ttakun@ttakun.eus // Geltoki Kalea 4. Lasarte-oria
Sailkatua application/x-msdos-program Bertsularien Lagunak elkarteak bertsu irakasle bat behar du
Bertsularien Lagunak elkarteak bertsu irakasle bat behar du. Interesa duenak C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna ekainaren 15erako helarazi behar ditu elkartearen egoitzara: Bertsularien Lagunak elkartea, «Larraldea», Amotze auzoa, 64310 Senpere. *Eskatzen diren gaitasunak: - Bertsularitza bertsu eskoletan eta ikastegietan irakasteko gaitasuna. -Transmisio lan eta ekitaldietan parte hartzeko gaitasuna. -Irakasle formakuntza unibertsitarioa, edo formakuntza unibertsitarioa. -Euskara eta frantsesa menperatzea (C1 maila, Europako hizkuntzen erreferentzia markoan). - Informatika erabiltzeko gaitasuna. -B gida baimena. *Hobetsiko diren punduak: - Bertsularitza praktikatzea, eta elkartearen proiektua ezagutzea. - Haur eta gazteekin animazioan esperientzia izatea. -Irakaskuntzan esperientzia izatea. *Lanpostuaren deskribapena: - Lanpostu erdia da, orenak urtean zehar banatuak izanen dira: urteko garaien arabera ordutegia lan karga desberdinei egokituko zaio. - Urte baterako kontratua, kontratu mugagabea eta lanaldi osokoa bihur daitekeena. - Autoaren ukaitea beharrezkoa da. -Lan eremua Lapurdi izanen da nagusiki. *C.V-a eta eskuz idatzitako motibazio gutuna ekainaren 15erako helarazi behar dira elkartearen egoitzara. (Iturria: https://www.bertsozale.eus/eu/xiberoa-lapurdi-baxenabarre/albisteak/lanpostu-deia-bertsularien-lagunak-elkarteak-bertsu-erakasle-bat-behar-du)
Sailkatua Donosti - Gasteiz
Sailkatua object code 600 orrialde Worden makinatzeko
Tesi bat daukat 600 orrialdekoa euskaraz. Arazoak ematen ditu formatoarekin: estiloak, numerazioa... Inork ba al daki hori konpontzen? Luzaro ibili naiz. Irtenbidea: dena makinatzea, estiloak nola aplikatu dakien batek. Aste pare bat daukat. Euskara zaindua.
Sailkatua Doneztebeko Udalak udako ludotekarako arduradun bat eta igerilekurako 3 sorosle kontratatzeko deialdia egin du
Doneztebeko udalak udako kontratazioetara aurkezteko deialdia egin du. *Lanpostuak: -Ludoteka arduradun bat (zehaztasunak: http://www.doneztebe.eus/wp-content/uploads/sites/2/2018/04/DONEZTEBEKO-UDAKO-LUDOTEKARAKO-LAN-ESKAINTZA.pdf ). -Igerilekurako 3 sorosle (zehaztasunak: http://www.doneztebe.eus/wp-content/uploads/sites/2/2018/04/DONEZTEBEKO-IGERILEKURAKO-SOROSLE-ARITZEKO-LAN-ESKAINTZA.pdf) . *Eskaerak: maiatzaren 4ra bitartean, 9:00etatik 14:00etara. *Iturria, Doneztebeko Udala: http://www.doneztebe.eus/news/udako-lan-eskaintza-2/
Sailkatua Noaua Kultur Elkarteak kazetarien lan poltsa osatu nahi du
Noaua Kultur Elkarteak kazetarien lan poltsa osatu nahi du. *Eskatzen da: -Kazetaritzan lizentziatua (baita azken ikasturtean matrikulatutakoak ere). -Usurbildarrek lehentasuna izango dute. -EGA eta baliokidea den agiria izatea baloratuko da. -Gida-baimena izatea baloratuko da. -Komunikatzaile ona eta teknologia berrietan trebatua izatea. *Curriculuma noauara eraman edo bidali: NOAUA! Kultur Elkartea, Bordabarri 3, 20170 Usurbil. E-postaz: elkartea@noaua.eus
Sailkatua Bai Euskarari Elkarteak 2 langile xerkatzen ditu Ipar Euskal Herrirako
Bai Euskarari Elkarteak 2 langile xerkatzen ditu Bai Euskarari Ziurtagiria duten Ipar Euskal Herriko eragileen ebaluazioa egiteko. *Hauek dira kontuan hartuko diren ezaugarriak: -Curriculuma eta erreferentziak. -Harreman eta antolakuntza gaitasuna. -Antzeko lanetan aritu izana. -Euskara eta frantsesa ongi menperatzea. -Gida-baimena eta autoa behar dira. *Lan baldintzak: -2 hilabeteko denbora erdiko lanpostua. -Lehenbailehen hastekoa. *Lanlekua: Baiona. *Curriculumak eta erreferentziak apirilaren 26a baino lehen bidali beharko dira: info@baieuskarari.eus e-postara, posta arruntez Bai Euskarari Elkartea, 1 Arsenal plaza 64100 BAIONA helbidera edo Lansarean-eko ondorengo estekari erantzunez. -Probetara aurkezteko aukeratutakoekin bakarrik jarriko gara harremanetan. -Lan-poltsa osatuko da. *Iturria Lansarean (https://lansarean.eus/eskaintza/bai-euskarari-ziurtagiriaren-elkartea/bai-euskarari-elkarteak-2-langile-xerkatzen-ditu-ipar-euskal-herrirako#.Wth76BUuBMx)
Sailkatua Octet Stream [Lan-poltsa] Elhuyar Aholkularitzak lan-poltsa osatzeko deialdia egin du
Elhuyar Aholkularitzak esparru hauetako teknikarien lan-poltsa osatu nahi du: -Emakumeen eta gizonen berdintasuna. -Euskararen normalizazioa. -Partaidetza eta berrikuntza soziala. *BEHARREZKOA DA: -Unibertsitate-titulua. -Euskara-maila altua: EGA edo baliokidea. -Gidatzeko baimena. -Berdintasunean aritzeko: berdintasuneko graduondokoa edo masterra izatea, edo alor horretako unibertsitate-ikasketa espezializatuak izatea. *BALIOETSIKO DA: -Euskararen normalizazioaren, partaidetzaren eta berrikuntza sozialaren alorretan esperientzia edo graduondokoa izatea. -Proiektuak kudeatzen esperientzia izatea. -Prozesuak diseinatzeko eta planifikatzeko, zein taldeak dinamizatzeko gaitasuna izatea. -Harremanetarako eta komunikaziorako gaitasuna izatea. *Interesatuok bidali curriculum vitaea: aholkularitza@elhuyar.eus. Azken eguna: apirilak 30. (Iturria: https://www.elhuyar.eus/eu/site/prentsa-aretoa/276/lan-poltsa-osatzeko-deia)
Sailkatua Octet Stream Eskoriatzako gaztelekurako hezitzaile deialdia (apirilak 16). Txatxilipurdi
Eskoriatzako Gaztelekuan hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean. *Lanpostuaren ezaugarriak: -Lan hezitzaile eta euskalduna burutu. -Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu. -Gaztelekuko dinamika kudeatu. *Kontutan hartuko da: -Begirale titulua izatea. -Eskoriatzakoa izatea. -Esperientzia. -Talde lanean lan egiteko gaitasuna. -Lanerako prestutasuna. -Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia. -Herrigintzan izandako ibilbidea. -Gidabaimena izatea. *Eskaintzen den lanaldia: -Ordukako kontratua (40.5 bat ordu hilean): Ostiraletik igandera arratsaldez eskuhartze zuzena nerabeekin. Astean behin, koordinazio bilera. Hiruhile amaieran, ekintza bereziak. *Kontratuaren iraupena: -Apiriletik uztailera arte (hurrengo ikasturtean jarraitzeko aukerarekin). *Aukeraketa prozedura: -Lan eskaintza deialdia irekita: apirilaren 9tik (astelehena) apirilaren 16a arte (astelehena). -Aurkeztu beharrekoa: Curriculuma (gazteak@txatxilipurdi.com). *Elkarrizketak: apirilaren 17an. Lanean hastea: berehalakoa. Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Leiregatik galdetu.
Sailkatua Azkue Fundazioak Hizkuntza arloko teknikaria behar du Bilboko egoitzan
Azkue Fundazioak Hizkuntza arloko teknikaria behar du Bilboko egoitzan. *Zuzendariaren ardurapean, hizkuntzaren esparrua abiapuntu izanik, euskararen presentzia eta erabilera ingurune digitalean sustatzeko helburuen definizioan parte hartuko du eta dagozkion proiektuen eraginkortasuna bilatuko du. *Zeregin nagusiak: -Ingurune digitalean euskara eremu berrietara eramateko proiektuak kudeatu, sustatu eta dinamizatu. -Kultura digitala baliabide hartuta, euskara ingurune digitalean bultzatzeko proiektu berri eta berritzaileak proposatu, garatu eta ebaluatu. -Fundazioak bultzatutako teknologia arloko proiektuetan zein behar den orotan, hizkuntza arloari (hizkuntzaren erabilera, hizkuntzalaritza, soziolinguistika) dagokionez aholkularitza eman. -Azkue Fundazioaren hizkuntza irizpideen (hizkuntzen erabilera, bizkaiera, estiloa, etab.) proposamena eta jarraipena egin. -Euskararen Interpretazio Zentroaren eguneroko jardueraz, beharrizanez, garapenaz eta eguneratzeez zein eraldaketez arduratu. *Eskakizunak: -Gradua edo lizentzia. Espezialitatea: Euskal Ikasketak, Hizkuntzalaritza, Soziologia, Kazetaritza eta antzekoak. -Gutxienez ere hiru urteko esperientzia, antzeko eginkizunetan. -Euskarazko gaitasun osoa, lana euskaraz burutzen da. -Hizkuntzen normalizazioa eta soziolinguistika arloetako graduondoko ikasketak. -Lanabes ofimatikoetan ezagutza maila altua. *Kontuan izango dira: - Ingurune digitalaren ezagutza maila altua. -IKTekin eta Komunikazioarekin lotutako Masterrak, Graduondokoak eta Ikastaro Espezializatuak. -Ingelesa jakitea. *Eskaintzen da: berehala lanean hastea eta aldi baterako kontratua lan utzialdi luze bat betetzeko. *Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak lan poltsa batean sartuko dira, gehienez hiru urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko. *Hautagaitzak jasotzeko azken eguna: 2018ko apirilaren 13an amaituko da. (Iturria eta informazio gehiago: http://www.campo-ochandiano.com/PBC/5002.nsf/OfertasReferencia/A_5233_2018?openDocument)