Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Eskoriatzako gaztelekurako hezitzaile deialdia (apirilak 16). Txatxilipurdi
Eskoriatzako Gaztelekuan hezitzaile lanpostu bat bete behar da epe laburrean. *Lanpostuaren ezaugarriak: -Lan hezitzaile eta euskalduna burutu. -Nerabezaro garaian dauden gazteekin harremanak sortu. -Gaztelekuko dinamika kudeatu. *Kontutan hartuko da: -Begirale titulua izatea. -Eskoriatzakoa izatea. -Esperientzia. -Talde lanean lan egiteko gaitasuna. -Lanerako prestutasuna. -Euskara Elkarte edo euskalgintzako beste erakundeetan izandako esperientzia. -Herrigintzan izandako ibilbidea. -Gidabaimena izatea. *Eskaintzen den lanaldia: -Ordukako kontratua (40.5 bat ordu hilean): Ostiraletik igandera arratsaldez eskuhartze zuzena nerabeekin. Astean behin, koordinazio bilera. Hiruhile amaieran, ekintza bereziak. *Kontratuaren iraupena: -Apiriletik uztailera arte (hurrengo ikasturtean jarraitzeko aukerarekin). *Aukeraketa prozedura: -Lan eskaintza deialdia irekita: apirilaren 9tik (astelehena) apirilaren 16a arte (astelehena). -Aurkeztu beharrekoa: Curriculuma (gazteak@txatxilipurdi.com). *Elkarrizketak: apirilaren 17an. Lanean hastea: berehalakoa. Zalantzarik izanez gero, deitu lasai Txatxilipurdiko 943 79 54 46 telefonora eta Leiregatik galdetu.
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau