Hemen zaude: Hasiera Iragarkien ohola Ikasleen txokoa - Iragarkiak
Erabiltzailearen akzioak

Ikasleen txokoa - Iragarkiak

Sailkatua Octet Stream Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolan Geografia eta Historia irakasle bat behar da 2018-19 ikasturtean ordezkapen bat betetzeko
Gernika-Lumoko Seber Altube Ikastolan Geografia eta Historiako irakasle bat behar da 2018-19 ikasturtean ordezkapen bat betetzeko. Ezinbestekoa den titulazioa: -Historiako Gradua. -Ingelesa (C1 maila edo baliokidea). -Euskara C1 maila (EGA edo baliokidea). -Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterra (CAP). *Curriculum Vitaeak Ikastolako Idazkaritzan edo geografiahistoria@seberaltube.net helbidean aurkeztu daitezke. *Epea: Maiatzaren 21etik 31ra.
Sailkatua Emun Aholkularitzak lan poltsak osatu behar ditu
Emun Aholkularitzak arlo hauetan aritzeko teknikarien lan poltsak osatu behar ditu: -HIZKUNTZA ZERBITZUAK. -EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA. -PARTE HARTZE PROZESUAK. -BERRIKUNTZA SOZIALEKO PROZESUAK. *Bete beharrekoak: -Lizentziatua izatea. -Euskara maila altua izatea (gutxienez EGA edo baliokidea). -Dagokion arloko prozesuak diseinatu, garatu eta gidatzen esperientzia izatea: euskararen normalizazioa, parte hartzea, berrikuntza soziala, emakumeen eta gizonen berdintasuna. -Taldeak gidatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna izatea. -Proiektuen kudeaketan esperientzia izatea. -Gidabaimena izatea. *Baloratuko da: -Hizkuntzak ezagutzea. -Hiznet graduondokoa izatea. -Arlo hauetakoren batean masterra edo baliokidea izatea: parte hartzea, kultura, aniztasuna, emakumeen eta gizonen berdintasuna. -Berrikuntza sozialarekin lotutako ikasketak izatea. -Erantzukizun sozialaren esparruan esperientzia izatea. -Komunikaziorako eta harremanetarako gaitasuna izatea. *Sartu curriculuma gure webgunek "Lan bila?" atalean (esteka zuzena: http://emun.errhh.es/). *Azken eguna (oraingo probatarako): ekainaren 3a. (Iturria: https://www.emun.eus/albisteak/emunkide-berriak-bilatzen-ari-gara/)
Sailkatua application/x-msdos-program Goiena Komunikazio Taldeak sareko kazetari bat behar du
Sareko kazetari bat behar du Goiena Komunikazio Taldeak, Debagoienerako. *ESKATZEN da: -Internet jakintza: sare sozialak, webgintza, analitikak. -Sarean ibili dela ziurtatzea (Twitter, Facebook etab.). -Euskaraz ondo idaztea. Gidabaimena. KONTUAN HARTUKO DA: -Informatika programen ezagutza. -Informatika hizkuntzak eta XML, HTML... -Datuak (digitalak) kudeatzeko gaitasuna. -Lan eskarmentua komunikazio arloan. -Komunikazio gaitasuna. -Ingelesez moldatzea. -Unibertsitateko titulua izatea (graduatua, lizentziatua...). -Taldean lanean jakitea. *Curriculuma bidali posta elektronikoz idazkaritza@goiena.eus helbidera. Azken eguna: maiatzak 31. (Iturria: https://goiena.eus/debagoiena/1527160585316-goienak-sareko-kazetaria-behar-du)
Sailkatua Octet Stream 2018-19 ikasturterako Urtxintxak hizkuntza normalizazioaren gaian espezializatutako lanpostua eskaintzen du
2018-19 ikasturterako Urtxintxak hizkuntza normalizazioaren gaian espezializatutako lanpostua eskaintzen du. *ESKATZEN DA: -Soziolinguistikako ezagutzak izatea. -Aisialdiko heziketaren esparruan formazioa edota eskarmentua edukitzea. -Auto propioa. *KONTUAN HARTUKO DA: -Filologia ikasketak. -Hizkuntza normalizazioan formazioa. -Hizkuntza normalizazioan inguruko lanetan esperientzia. -Hizkuntza normalizazioan ikastaroak eman izana. -Haur zein helduen formazioan eskarmentua. *ESKAINTZEN DA: -Ikasturte osorako %60ko lanaldia, lanaldi osora zabaltzeko aukerarekin. *CURRICULUMA BIDALTZEKO EPEA: -Ekainaren 10a curriculuma bidaltzeko azken eguna. -Curriculuma aurkezteko idazkaritza@urtxintxa.eus helbidera bidali behar da.
Sailkatua Octet Stream BCBLn Itzultzaile edo Filologo baten bila dabiltza
Itzultzaile edo Filologo baten bila dabiltza BCBLn. *Ezinbesteko baldintzak: -Ingeles Filologian, Euskal Filologian, Itzulpengintzan edo Hizkuntza modernoak eta kudeaketan graduduna izatea. -Euskara maila altua izatea (EGA edo baliokidea). -Ingeles maila altua izatea (Advance edo baliokidea). *Eskaintzen da: -2 urteko lan kontratua, jornada osoan. -Erkidego zientifikoan profesionalki haztea. -Neuroirudi tekniken inguruko oinarriak ikastea. -Lantalde kulturanitz eta gazte baten parte izatea. *CV bidaltzeko edo informazio gehiago jasotzeko: hr@bcbl.eu //
Sailkatua object code Guggenheim Bilbao Museoak 3 lanpostu betetzeko deialdia egin du.
Guggenheim Bilbao Museoak lanpostu betetzeko deialdia egin du: -Erakusketen Koordinazioko teknikaria. -Erakusketen Koordinazioko arduraduna. -Arlo Kuratorialeko pertsonala. *Aurkezteko epea maiatzaren 21ean bukatzen da. *Informazio gehiagorako jo esteka honetara: https://www.guggenheim-bilbao.eus/eu/empleo-y-practicas-4/ofertas-de-empleo-4/
Sailkatua object code UEUk Udako Ikastaroen prentsa-bulegoan lan egiteko kide bat behar du
UEUk Udako Ikastaroen prentsa-bulegoan lan egiteko kide bat behar du. Ikus-entzunezko profila duen kidea behar du. ekainaren 13tik uztailaren 13ra jardun osoz lan egiteko. *Curriculumak jasotzeko azken eguna: ekainak 1. *Nora bidali: komunikazioa@ueu.eus
Sailkatua Octet Stream Debabarreneko enpresa batek Finantza-aholkularia behar du
Debabarreneko enpresa batek Finantza-aholkularia behar du. *Funtzioak: Bezeroen finantza-aholkularia; finantzetako profesionala, etengabeko laguntza emateko arduraduna. Helburu nagusia, bezero-zorroa sortu, aholkatu eta garatu. Banakako etengabeko formakuntza. Karrerako plana. *Beharrezko ezaugarriak. -Formakuntza: Enpresa Zientziak, Enpresa-Zuzendaritza edo Zuzenbideko Diplomatura/Lizentziatura edo Gradua izatea. -Konpetentzia pertsonalak: Iniziatiba eta talde-lana. *Lan-kontratu finkoa. Berehala lanean hasteko. *Curriculuma ondorengo estekatik bideratu behar da: https://gestionandote.com/Candidatos/cuenta/InicioSesion?orga_id=1165&oferta_id=80090&convocatoria_id=0&formacion=False&red_id=0
Sailkatua Octet Stream Amatasun baja bat betetzeko irakaslea behar da Ikasten akademian (Idiazabal)
Amatasun baja bat betetzeko irakaslea behar da Ikasten akademian (Idiazabal). *Beharrezko baldintzak: -Goi mailako ikasketak (lehen hezkuntzatik- batxilergora bitartean emango dira klaseak). -Batez ere MATEMATIKA, FISIKA, MARRAZKETA, KIMIKA... emango dira. -Ordutegi malguan lan egiteko aukera. -Pertsona atsegina, langilea eta proiektuaz konpromisoa hartuko duena. -Klaseak ematen esperientzia. -Autonomoa izatea. *Desiatzen diren baldintzak: -Ikasketa gehigarriak eta beste hizkuntza batzuk. - Idiazabalen edo gertu bizitzea. *Interesatuak kurrikuluma Ikasten Akademian utzi edo ikastenakademia@hotmail.es -era bidali gaia IRAKASLEA jarrita. Kurrikulumak jasoko diren azken eguna maiatzak 31 izango da.
Sailkatua Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak komertzial eta kudeaketa zuzendaria behar du
Elgoibarko Makina Erremintaren Museoak komertzial eta kudeaketa zuzendaria behar du. *Eskatzen dena: -Goi mailako titulazioa. -Kudeaketarako gaitasuna. -Gaitasun komertziala; Harremanetarako gaitasuna, kanpoko-babesa lortzeko gaitasuna. -Idatziz eta ahoz ondo komunikatzeko gaitasuna. -Sormena. -Euskara, gaztelania eta ingelesa menderatzea. -Auto propioa. *Baloratuko da: -Marketing ezagutzak. -Makina Erremintaren eta orokorrean industria sektorearen ezagutza. -Elgoibartarra edo Elgoibarren bizitzea. *Betebehar nagusiak: -Museoaren kudeaketa orokorra. -Museoaren zabalkunde eta promozioa. -Bisitarien arreta. *Eskaintzen da: -Lanaldi osoko lan kontratua (errelebo kontratua). *Interesatuek bidali CV-a pdf-n museoa@museoa.eus helbidera maiatzaren 21 baino lehen.