Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Azkue Fundazioak Hizkuntza arloko teknikaria behar du Bilboko egoitzan
Azkue Fundazioak Hizkuntza arloko teknikaria behar du Bilboko egoitzan. *Zuzendariaren ardurapean, hizkuntzaren esparrua abiapuntu izanik, euskararen presentzia eta erabilera ingurune digitalean sustatzeko helburuen definizioan parte hartuko du eta dagozkion proiektuen eraginkortasuna bilatuko du. *Zeregin nagusiak: -Ingurune digitalean euskara eremu berrietara eramateko proiektuak kudeatu, sustatu eta dinamizatu. -Kultura digitala baliabide hartuta, euskara ingurune digitalean bultzatzeko proiektu berri eta berritzaileak proposatu, garatu eta ebaluatu. -Fundazioak bultzatutako teknologia arloko proiektuetan zein behar den orotan, hizkuntza arloari (hizkuntzaren erabilera, hizkuntzalaritza, soziolinguistika) dagokionez aholkularitza eman. -Azkue Fundazioaren hizkuntza irizpideen (hizkuntzen erabilera, bizkaiera, estiloa, etab.) proposamena eta jarraipena egin. -Euskararen Interpretazio Zentroaren eguneroko jardueraz, beharrizanez, garapenaz eta eguneratzeez zein eraldaketez arduratu. *Eskakizunak: -Gradua edo lizentzia. Espezialitatea: Euskal Ikasketak, Hizkuntzalaritza, Soziologia, Kazetaritza eta antzekoak. -Gutxienez ere hiru urteko esperientzia, antzeko eginkizunetan. -Euskarazko gaitasun osoa, lana euskaraz burutzen da. -Hizkuntzen normalizazioa eta soziolinguistika arloetako graduondoko ikasketak. -Lanabes ofimatikoetan ezagutza maila altua. *Kontuan izango dira: - Ingurune digitalaren ezagutza maila altua. -IKTekin eta Komunikazioarekin lotutako Masterrak, Graduondokoak eta Ikastaro Espezializatuak. -Ingelesa jakitea. *Eskaintzen da: berehala lanean hastea eta aldi baterako kontratua lan utzialdi luze bat betetzeko. *Lanpostua lortu ez arren hautaketa gainditzen duten gizabanakoak lan poltsa batean sartuko dira, gehienez hiru urterako, aldi baterako beharrei erantzun ahal izateko. *Hautagaitzak jasotzeko azken eguna: 2018ko apirilaren 13an amaituko da. (Iturria eta informazio gehiago: http://www.campo-ochandiano.com/PBC/5002.nsf/OfertasReferencia/A_5233_2018?openDocument)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau