Dokumentuaren akzioak
Erabiltzailearen akzioak
Emun Aholkularitzak lan poltsak osatu behar ditu
Emun Aholkularitzak arlo hauetan aritzeko teknikarien lan poltsak osatu behar ditu: -HIZKUNTZA ZERBITZUAK. -EMAKUMEEN ETA GIZONEN BERDINTASUNA. -PARTE HARTZE PROZESUAK. -BERRIKUNTZA SOZIALEKO PROZESUAK. *Bete beharrekoak: -Lizentziatua izatea. -Euskara maila altua izatea (gutxienez EGA edo baliokidea). -Dagokion arloko prozesuak diseinatu, garatu eta gidatzen esperientzia izatea: euskararen normalizazioa, parte hartzea, berrikuntza soziala, emakumeen eta gizonen berdintasuna. -Taldeak gidatzeko eta dinamizatzeko gaitasuna izatea. -Proiektuen kudeaketan esperientzia izatea. -Gidabaimena izatea. *Baloratuko da: -Hizkuntzak ezagutzea. -Hiznet graduondokoa izatea. -Arlo hauetakoren batean masterra edo baliokidea izatea: parte hartzea, kultura, aniztasuna, emakumeen eta gizonen berdintasuna. -Berrikuntza sozialarekin lotutako ikasketak izatea. -Erantzukizun sozialaren esparruan esperientzia izatea. -Komunikaziorako eta harremanetarako gaitasuna izatea. *Sartu curriculuma gure webgunek "Lan bila?" atalean (esteka zuzena: http://emun.errhh.es/). *Azken eguna (oraingo probatarako): ekainaren 3a. (Iturria: https://www.emun.eus/albisteak/emunkide-berriak-bilatzen-ari-gara/)
Iragarkia jarri duenarekin harremanetan jartzeko bete formulario hau