Udako Ikastaroekin Baiona ezagutu nuenekoa

Udako Ikastaroetara lehen aldiz Iratirekin joan nintzen. Urte hartantxe eman genuen biok gure lehenengo hitzaldia. Bai, Irati, gaur egun Udako Ikastaroen arduradun den horrekin, baina garai hartan karrera ikasleak baino ez ginen. Eta urteekin begira non gauden!

Udako Ikastaro haietan ezagutu nuen Baiona. Aurretik Ipar Euskal Herrian egon gabe nengoen. Baiona hain desberdina egin zitzaidan hegoaldeko hirietatik. Hitz batean esateko Europan egotea zen.

Garai hartan ikastaroak astelehenetik ostiralera ziren, goiz eta arratsaldeko saioetan. Ikastaroa amaitzear zela, ostegun gauean zerbait berezia egitea erabaki genuen. Azkenean bokadiloa jan genuen Gaztelu Berriko lorategi batean. Gaur egun Udako Ikastaroak egiten ditugun leku berean!

Karmele Artetxe (Historia Saila. UEUko Zuzendaria) / Argazkia: Ezpeleta

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude