Nire lehen aldia…

Historiako 4. mailako ikasle nintzela, Historia talde ‘misteriotsu’ baten bilerara gonbidatu ninduten (ordura arte UEU zer zen antzik ez). Bileran nire irakasle eta ikaskide batzuk zeuden. Oso adeitsu eta pozik hartu ninduten. Eta bilera hartatik hitzaldi bat emateko enkarguaz irten nintzen, nire lehen hitzaldia! 1998an Historia Sailak ‘Historia eta fikzioa: Karlomagno Euskal Herrian VIII-IX mendetan’ ikastaroa antolatu zuen. Bertan eman nuen nire lehen hitzaldia, gaur egun gure Zuzendaria den Karmele Artetxe ikaskidearekin batera!

Hitzaldia hasteko geundela, zurrumurru bat iritsi zitzaigun: Txillardegi da, Txillardegi dago ikastaroan! Txillardegi? liburuetatik ezagutzen genuen hura? ai amaaaa!

Oso ondo pasatu nuen urte hartan… Behin hitzaldiko nerbioak pasatuta, ikastaroan giro bikaina zegoen, Biarritzeko Ostalaritza Lizeoan geunden, eguraldi ona, jende jatorra, dantzaldia…

Orduan nire ametsik zoroenetan ere ez nuen imajinatuko urte batzuetara Udako Ikastaroen arduraduna neu izango nintzela!!

Irati Iciar (Historia Saila) / Argazkia: Open Clip Art Library

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude