Mikel Olasagasti: “Gauzak modu automatizatu batean, modu estandar eta txukun batean egiten laguntzen du Ansiblek; eta kodea bera berrerabiltzen”

“Ansible: sistemak eta eguneroko lanak automatizatzen” izeneko ikastaroa izango da gaur eta bihar Eibarren, UEUren 45. Udako Ikastaroen barruan. Mikel Olasagasti Uranga UEUkidea izango dute irakasle. Sistema informatikoen kudeatzailea eta aholkulari informatikoa da Olasagasti, eta software librean aditua.

IKUSI BIDEOA

MikelOlasagasti txikia
Mikel Olasagasti

Zer da Ansible?
Ansible da teknologia bat lagunduko diguna edo lagunduko diena enpresei gauzak modu automatizatu batean, modu estandar eta txukun batean egiten eta lagunduko duena baita ere kodea bera berrerabiltzen. Horrek esan nahi du guk behin egiten dugun kode zatitxo hori edo konfigurazio zatitxo hori, behin eta berriro erabili dezakegula beste proiektu batzuetan. Ez dela gauza bat egiten dena espreski proiektu baterako. Horri esker denborak asko aurrezten dira garapen berria edo sistema berriak instalatzerakoan. Eta kontua da lagunduko digula Ansiblek moduluen bitartez -milatik gora modulu ditu- lan asko errazten. Eskuz sartu behar genituen komandoak abstraitzeko moduluak daude. Instalazioa, konfigurazioaren mantentzea, orkestrazioa… Horrelako gauzak egiteko balioko digu.

Eta fisikoa eta sarean dagoena lotzeko…
Bai, denetarik. Nagusiki zerbitzari berri bat daukagunean zerotik guk nahi dugun punturaino eramateko erabiltzen da. Baina baita ere balio du aplikazio berriak instalatzeko. Guk garatu ditugun aplikazioak non prozedura jakin bat egin behar duten: aurrena instalatu, gero editatu, ez dakit zer probatu… Horrelakoak egiten ere lagunduko digu. Baina baita ere integratzen da Amazon, Google edo era horretako sareetan eta hor makina berriak sortu, sareak konfiguratu, diskoak gehitu… Holako gauzak egin ditzakegu. Gure sistemetan berdin. Gure sisteman zuzenean konektatuko dela eta gauzak egingo dituela eta Google edo Amazonen euren panelera konektatuko da nolabait, eta gauzak egingo ditu. Guk jartzen dizkiogun arau batzuk betetzen joango da eta emaitza bat eman beharko digu.

Zergatik da hain erakargarria enpresentzat?
Erakargarria da, hasteko, doakoa delako. Software librea da. Komunitate handi bat dauka atzetik. Modulu pilo bat dauzka eguneroko lanak egiteko, baina baita ere gauza oso bereziak egiteko, Amazoneko produktu ezberdinak edo Cisco-ko switch-a, adibidez. Sare ekipamenduak egiten dituzten fabrikatzaile askok ikusten dute erraztasunak ematen dizkiela bere bezeroei gauzak konfiguratzerako orduan. Eta modu txukun eta estandar batean egiten denak normalean etorkizunean arazo gutxiago emango ditu. Orduan beraiei interesatzen zaie, fabrikatzaileen kasuan, estandarrak definitzeko eta ondoren arazo gutxiago izateko, baina bezeroari ere ematen dielako lan egiteko zuzeneko modu bat. Gehiegi aztertu gabe edo produktu berri bat ateratzen denean dena berriz ikasi behar izanik gabe. Eta enpresentzako askotan erakargarria da estandar bat definitzeko gai bagara eta estandar hori bete, gure produktu edo gure sistema guztiak txukun baldin baditugu, etorkizunean arazo gutxiago emango dizkigulako

Ikastaroan nola landuko duzue hori guztia?
Ikastaro teoriko-praktikoa da. Orduan oinarri batzuk zehaztuko ditugu. Nola egiten den Ansiblerekin lan, zeintzuk diren praktika on batzuk. Eta gero joango gara pixkanaka Ansibleko gauza berriak ikusten eta Interneten sortu ditugun zerbitzari batzuen kontra aplikatzen. Amaieran lortzeko emaitza bat. Zerbitzari bat zerotik hartu eta nola bukatuko dugun zerbait instalatuta, modulu desberdinak erabilita gauza nahiko potenteak egiteko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude