Software eta Teknologia Libreen Mintegia. Proposamenak bidaltzeko deialdia.

UEUk eta Talaios Kooperatibak elkarlanean Software eta Teknologia Librearen III. Euskal Mintegia antolatu dugu. Mintegiaren helburua software eta teknologia librearen inguruan lanean dabiltzan euskal garatzaileak elkar ezagutu eta sarea indartzea da.

  • Donostian, Hirikilabs gunean, 2016ko azaroaren 17an izango da.

Mintegian proiektu, tailer, ideia eta proposamen ezberdinak aurkeztu nahi dira eta horretarako PROPOSAMENAK aurkezteko deialdia egingo da.

  • Zer aurkeztu daiteke: tailer praktikoak (2 ordu inguru) edo hitzaldi laburrak (20 min. inguru).
    • Tailer txikiagoak edo hitzaldi luzeagoak egin nahi izanez gero, jarri gurekin harremanetan.
  • Proposamenak euskaraz aurkeztu behar dira.
  • Epea: urriaren 14a arte irekita egongo da.

.

Proposamenak aurkezteko erabili ondoko galdetegia: Mintegirako proposamenak.

Informazio gehiago:
Udako Euskal Unibertsitatea
Irati Iciar
943 82 14 26
i.iciar@ueu.eus

.

Iruzkinak (3)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude