Andoni Olariaga, filosofian doktoregaia: “Azken hamarkadetan filosofian, soziologian eta politikan gairik garrantzitsuenak Azurmendik landu ditu”

Normal
0
21

Andoni Olariaga Azkarate (EHUko Filosofia doktoregaia) eta Alaitz Aizpuru
Joaristi (Filosofian lizentziatua) “Joxe Azurmendiren lana eta pentsamendua”
ikastaroa
aurrera eramatearen arduradunak izan dira, UEUko Iruñean antolatutako
ikastaldiaren harira. Olagariak esan bezala, ikastaro horren bidez Joxe
Azurmendiren
pentsamendua, “ikuspuntu partzialetatik harago”, bere zabaltasunean
ezagutzeko aukera eskaini dute.

 

alaitz aizpuru eta andoni olariaga

Zelan azaldu laburki nor den
Joxe Azurmendi eta zeintzuk diren bere lana eta pentsamenduaren nondik norako
garrantzitsuenak?

Joxe Azurmendi eta labur hitzak batzea kontraesankorra dela esan behar da.
Euskal Herriko pentsalari gehienek aitortzen dute azken hamarkadetako
pentsalari garrantzitsuenetarikoa Azurmendi dela. Azken hamarkadetan
filosofian, soziologian eta politikan emandako gai garrantzitsuenak Azurmendik
landu ditu, erudizio handiarekin. Alde horretatik, Euskal Herriko pentsalari
garrantzitsuenaren etiketa aitortu diote.

 

Zergatik aukeratu zenuten
ikastaro hau lantzea eta Joxe Azurmendi izatea aztergai?

Ikastaro honek Euskal Herriko Unibertsitateak eskaintzen ez duen zerbait
eskaintzen duela uste dugu. Hortaz, EHUk ez du euskal pentsamendua lantzen.
Beraz, lehenik eta behin, Joxe Azurmendiren pentsamenduari sarrera bat egitea
erabaki genuen. Horretarako hiru eguneko ikastaroa oso aproposa izan da.
Bigarrenez, hainbeste urte eta gero, merezi duelako bere inguruko horrelako
saio bat egitea.

 

Zeintzuk dira ikastaroan
Joxe Azurmendiren pentsamendutik landu dituzuen esparru garrantzitsuenak?

Lehenik eta behin, bere pentsamendua kronologikoki lantzen saiatu gara.
Gero, gure iritziz bere pentsamenduan garrantzitsuenak diren ideiak garatzen
ibili gara. Adibidez, bere garaian, 60-70. hamarkadan marxismoari eta
nazionalismoari buruz egon ziren eztabaidetan Azurmendik asko esan baitzuen,
eta hori lantzeko beharra ikusi genuen. Era berean, garai horretatik 2.000ra
gutxi gorabehera, berak landu dituen gai zentralak  (indarkeria, abertzaletasuna, Euskal Herriko hainbat pentsalari
ahaztuen berreskurapena…) ere lantzea helburu izan dugu.

 

Ikastaroan hainbat hizlarik
parte hartu dute. Zein da aipagarrienetako eta horrek jorratutako gaia?

Nik bere lagun izan diren Joan Mari Torrealdai, Joseba Intxausti edo Xabier
Mendiguren aipatuko nituzke, baina denek izan dute garrantzia. Mendiguren bere
urteetako editorea izan da; Torrealdai, aldiz, borroka-lagun, bidai-lagun…
Horiek aipatuko nituzke lehen eskuko informazioa eskaini dutelako eta garai
horietan pizten ari zen belaunaldi berriaren kezkak eta testuinguru
soziopolitikoa ere gureganatu dituztelako. Beraz, Joxe Azurmendiren
pentsamendua ernaltzen hasi zen urte horiek ulertzeko bide eman digu horrek
guztiak.

 

Zeintzuk izan dira Joxe
Azurmendik Euskal Herrian izandako indar eta garrantziaren zergatiak?

Bere lanaren garrantzia kalkulaezina da, besteak beste, errekuperatutako
pentsalariei begira. Era berean, herri bezala Frantzia eta Espainiar
inperioetatik etorri diren hainbat ideia sasi filosofikori aurre egiten aritu
da, eta maiz ez zaio horri erreparatu. Egun ere, espainiar intelligentsiarekin
ditugun hainbat borroka eta ideia Azurmendik bere garaian plazaratu eta egoki
aurka egin zien; baina, esan bezala, maiz ez diogu lan horri erreparatu.

 

Ikastaroan parte hartu duen
jende kopuruari erreparatuz, arrakastatsua izan delakoan gaude. Zein
esparrutako jendeak hartu du parte?

Gehienak Joxe Azurmendiren libururen bat irakurritakoak dira, filosofian
lizentziatutakoak edota, irakasle izanda, Azurmendiren inguruko informazioa
jaso nahi dutenak dira. Joxe Azurmendiri buruz modu batean edo bestean
interesatutakoak dira, baina interes hori jakintza esparru oso diferenteetatik
etorri da. Esaterako, asko liburu bakar bat irakurrita etorri dira, liburu
bakar batek egilearen pentsamendu osoa ezagutzeko arreta deitu baitie.

 

Zer iruditu zitzaion Joxe
Azurmendiri zuek bere lanaz arduratu eta ikastaro hau aurrera eramatea?

Nik esango nuke pozik sentitu dela, eskerrak emanez, beti ere bere lana
lantzen dugun bitartean eta ez bere biografia. Azurmendik dioenez, berak ideien
jarioan sinisten du eta berak produzitu duen hori guztia orain beste batek
hartu eta garatu du. Beraz, hau guztia ikusita poztu egiten da.

 

 

 

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude