Proposatzen dugun solasaldia abenduaren 2an izango da, euskararen egunaren bezperan, eta Donostiako Euskara Patronatuak bultzatutako “nik ere euskaraz” ekimenaren barne kokatzen da.
Hizlariak
Abenduaren 2an
Donostiako Kafe Antzokian (DOKA), 19:00-20:30 Sarrera librea |
Solasaldian gure egunerokotasunean barneratu ditugun hainbat kontzepturen bueltan arituko gara: Internet, komunitatea, IKTak, sare sozialak…. Izan ere, tresna teknologikoak gure bizitzako hainbat eremutan erabiltzen ari garen honetan, euskararen erabilpena sustatzeko eta bere presentzia areagotzeko hainbat ekimen bultzatu dira.
Ekimen horien inguruko hausnarketa egin nahi dugu, aktibismoaren ikuspuntutik, euskara Interneten areagotzeko aukerak aztertuz eta laguntzeko aukerak zabalduz.
Helburuak
Helburu nagusi bi planteatzen ditugu:
- Euskara Interneten areagotzeko aukerak aztertzea
- Euskara Interneten zabaltzeko denon laguntza behar dela azpimarratzea
Eta horretarako, ezinbestekoa izango dugu:
- Euskaraz burutzen diren Interneteko proiektuak ezagutzea: bere jatorria, eraketa, sustapena, bultzatzea…
Metodologia: Solasaldi informala izango da.
Gai proposatzaile edo bideratzaile bat egongo da, Iñaki Alegria. Proiektu ezberdinak bultzatu edo kudeatzen duten arduradunak euren esperientzia partituko dute parte hartzaileekin, eta horietatik abiatuz, aukera berrietaz, erronketaz, eta beharrezko laguntzaz, besteak beste, hausnartu ahal izango dugu.
Nori zuzendua: Gaian interesa duen edonori.
Babesleak
Abenduaren 2an Donostiako Kafe Antzokian (DOKA), 19:00-20:30 |
Sarrera librea