Kristau Eskola sarean UEUren eskaintza

Kristau Eskola ikastetxe sareko 2010/2011 formakuntza planeko 7 ikastaro UEUk emango ditu.

06. Haur psikologia: haurren garapena, portaerak eta nahasketak.

  • 0-2 urte arteko haurraren garapena ulertzeko gakoak aztertuko dira ikastaro honetan. Egunerako errutinak, eta eman daitezkeen jarrera oldarkorren aurrean izan beharreko jarrera landuko dira, besteak beste.

24. Komunikazio pertsonal eta profesional eraginkorra.

  • Ikastaro honek parte hartzailearen komunikazio trebetasunak malgutzea, zabaltzea eta aberastea izango du helburu, besteak beste.

25. Jendeaurreko komunikazioa lantzeko tailerra.

  • Hizlari gisa geure rola edozein izanda ere, hobetu daiteke. Azken finean, komunikatzeko dugun era ikasi egin dugu, imitatze edo modelaketaren bidez, eta ikasketa hori betiere hobetu daiteke. Eta beraz, hobekuntza hori irakatsita izan daiteke ere.

26. Estresetik aske! Gorputz emozio adimena.

  • Gorputz emozio adimena garatuz gure bizi kalitatea hobetzen da. Gorputz eta emozio adimena da norberak bere buruarekin bat egiteko gaitasuna. Horrela, gorputzaren mugimendua eta arnasketa modu kontzientean erabiliz gurekiko eta besteekiko erlazioa hobetzeko. Beraz, pertsonen aldaketarako eta gaitasunen garapenerako bitartekoa da.

35. Familia eta hezitzaileen arteko elkarlana

  • Familia eta hezitzailearen arteko elkarlana du ikastaro honek oinarri. Familia eta hezitzailearen arteko komunikazioak eta harreman onak haurrarengan duen onura aztertuko da.

36. Gatazken konponketak. Zeintzuk dira gure aukerak?

  • Gure egunerokotasunean pertsonen arteko harremanak eraikitzen ditugun heinean gatazkak agertu ohi dira. Normalean modu ezkorrean bizi izaten ditugun gatazka hauei konponbidea ezartzeko estrategiak ezagutzeak berauei modu egokiagoan aurre egiteko aukerak eskaintzen dizkigu.

38. Ordenagailua eta interneten erabilera musikagelan

  • Zenbait software musikal erabiltzea, garrantzitsua da gure eguneroko lanerako. Jakin egin behar dugun gauza bakarrena zera da: zein programa erabili?. Horretarako, aldez aurretik ezagutu behar ditugu programak eta zertarako balio duten. Esparru hau oso zabala da eta ezagutzen dugun neurrian jakingo dugu gure txokoa aurkitzen.

Ikastaroen zenbakiak formakuntza planean bertan emandakoak dira.
Ikastaro hauetan izena emateko epea urriaren bukaerara arte duzue.

Izena emateko informazioa: Kristau Eskola

Informazio gehiago:
Ione Narbaiza
946 82 14 26
i.narbaiza@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude